Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko maiatzaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzaren 2023rako deialdia, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2862
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/06
- Argitaratze-data: 2023/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 6ko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzaren 2023rako deialdia egin zen, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan (2023ko ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Laburpenean, 2023/109 Laburpena (3/2) orrialdean, eta Aginduaren izenburuan, 2023/2738 (17/1) orrialdean,
hau dio:
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzaren 2023rako deialdia, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan..
baina hau esan behar du:
AGINDUA, 2023ko ekainaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzaren 2023rako deialdia, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan.
2023/2738 (17/3) orrialdean,
hau dio:
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 6a.
baina hau esan behar du:
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 6a.