Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2022ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten duena».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 5453
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/12/22
- Argitaratze-data: 2022/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 22ko Aginduan, zeinaren bidez egiten baita ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia (2022ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 230. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
artikuluan, 2022/5250 (22/6) orrialdean, 3. puntuko b) apartatuan,
hau dio:
Doktore izatea. Doktoregoak 2017. urtea baino lehen lortutakoa izan behar du.
Baina hau esan behar du:
Doktore izatea. Doktoregoak 2018. urtea baino lehen lortutakoa izan behar du.