Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abuztuaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko dirulaguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4047
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/31
  • Argitaratze-data: 2022/09/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko abuztuaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko dirulaguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak. Agindu hori 2022ko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (173. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3943 (37/10) orrialdean, I. eranskinean, 8. oinarrian, 4. puntuan,

hau dio:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083702.

baina hau esan behar du:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083703.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.