Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abuztuaren 30ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen eta iragartzen baita 2022ko ekitaldian dirulaguntzak ematea kultura- eta gizarte-arloko bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako (Bitartez deialdia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4118
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/30
  • Argitaratze-data: 2022/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Aginduan, zeinaren bidez onartzen eta iragartzen baita 2022ko ekitaldian dirulaguntzak ematea kultura- eta gizarte-arloko bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako (Bitartez deialdia). Agindu hori 2022ko irailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 178. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/4027 (13/4) orrialdean, 7.4 artikuluan,

Honako hau dioenean:

«4. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1033405

Hau esan behar du:

«4. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1033407

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.