Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko urriaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen CPEIPS «CEU Virgen Niña» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5622
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/07
  • Argitaratze-data: 2021/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 7ko Aginduaren testutan (2021eko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 211. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen CPEIPS «CEU Virgen Niña» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2021/5405 (2/1) orrialdean, hau dio:

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

baina hau esan behar du:

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 52 ikaspostuko edukierakoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.