Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2017ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko -EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak- laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2482
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/31
  • Argitaratze-data: 2021/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen euskarazko bertsioan: Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2017ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako. Agindu hori 2021eko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (73. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, 2021/73 Laburpena (3/2) orrialdean, eta xedapenaren idazpuruan,

hau dio:

Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2017ko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako.

Baina hau esan behar du:

Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2021eko deialdia nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako.

Eranskinean, 1.f) puntuaren laugarren atalean, 2021/2181 (14/12) orrialdean,

hau dio:

2. 3. eta 4. taldeetako laborantzentzat, 180 Ufn/ha-koa izango da ekarpen nitrogenatu guztien gehieneko zenbatekoa gune ez-kalteberetan, eta 55 Ufn/ha-koa, gune kalteberetan (oinarrizko konpromisoa).

Baina hau esan behar du:

2. 3. eta 4. taldeetako laborantzentzat, 180 Ufn/ha-koa izango da ekarpen nitrogenatu guztien gehieneko zenbatekoa gune ez-kalteberetan, eta 155 Ufn/ha-koa, gune kalteberetan (oinarrizko konpromisoa).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik