Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Lanpostuen Balorazio Batzordean ordezko den langileen ordezkari bat kargugabetzen baita eta beste pertsona bat izendatzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6076
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/11/17
- Argitaratze-data: 2021/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2021eko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Lanpostuen Balorazio Batzordean ordezko den langileen ordezkari bat kargugabetzen baita eta beste pertsona bat izendatzen. Agindu hori 2021eko azaroaren 24ko EHAAn (234. zenbakian) argitaratu zen. Hori dela eta, zuzendu egiten dira hutsok:
2021/5954 (1/1) orrialdean,
honela dio:
Lorenzo Sebastián García jaunak erretiroa hartu izanaren ondorioz, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.
baina honela esan behar du:
CCOO zentral sindikalak egindako jakinarazpenaren arabera, Jorge Ruiz de Azúa Gómez de Segura jauna izendatu da zentral sindikal horren ordezkari, ordezko bokal gisa, Lanpostuen Balorazio Batzordean, Lorenzo Sebastián García jaunaren ordez. Hori dela eta, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.