Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, 2020-2021 ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 2708
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/16
  • Argitaratze-data: 2020/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 16ko Aginduan (2020ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.). Agindu horren bidez, 2020-2021 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. eta III. eranskinetan, 2020/2567 (12/9) eta 2020/2567 (12/10) orrialdeetan, hurrenez hurren,

    honela dio:

    Salbuespen gisa, COVID-19ari dagokionez, 2020-2021 ikasturterako, 2019-2020ko bigarren lauhilekoan osorik emandako irakasgaien bigarren matrikuletarako kreditu-prezioak esperimentaltasun-maila bakoitzeko lehen matrikularen kostuarekin parekatuko dira, Gradu Amaierako Lanaren matrikularako izan ezik.

    Baina honela esan behar du:

    Salbuespen gisa, COVID-19ari dagokionez, 2020-2021 ikasturterako, 2019-2020ko bigarren lauhilekoan osorik emandako irakasgaien bigarren matrikuletarako kreditu-prezioak esperimentaltasun-maila bakoitzeko lehen matrikularen kostuarekin parekatuko dira, Master Amaierako Lanaren matrikularako izan ezik.

  2. eranskineko taulan, 2020/2567 (12/10) orrialdean, zutabe batzuk deskonfiguratu egin dira. Beraz, III. eranskin hori osorik argitaratzen da, zuzenduta.

    (Ikus .PDF)