Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2712
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/05/25
  • Argitaratze-data: 2026/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat atzeman da Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duen Etxebizitzako eta Hiri Agendako sailburuaren 2026ko maiatzaren 25eko Aginduaren testuan, (2026ko ekainaren 5eko EHAA, 105. zk.). Hori dela eta, zuzenketa hau egin behar da:

Argitalpenaren 2026/2412 (1/1) orrialdean, aurrekarietan,

hau dio:

2024ko uztailaren 17ko Aginduak hirugarren oinarrian ezarritakoa betez (2024ko abuztuaren 20ko EHAAn argitaratutako agindu horren bidez, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua kodea: 511786, dotazioa: 6 izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen).

Baina hau esan behar du:

2026ko urtarrilaren 26ko Aginduak laugarren oinarrian ezarritakoa betez (2026ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratutako agindu horren bidez, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa iragarri zen).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.