Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2025eko ekainaren 9koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2025eko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren «de minimis» araubidean jasotako laguntzak emateko (Gastrobikain Programa 2025).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3130
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/09
- Argitaratze-data: 2025/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 9ko Aginduan (2025eko ekainaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 113. zk.), zeinaren bidez 2025eko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren «de minimis» araubidean jasotako laguntzak emateko (Gastrobikain Programa 2025). Hori dela eta, hona hemen zuzenketa:
Euskarazko argitalpenean, 2025/2699 (30/1) orrialdean, azken paragrafoan,
hau dio:
...1.050.000 euroko....
Baina, hau esan behar du:
...750.000 euroko....
Euskarazko argitalpenean 2025/2699 (30/13) orrialdean, I. Erankina, 11. Oinarria, 1.B), b),
hau dio:
b.1. Michelin izar 1: 15 puntu emango dira.
b.2. Michelin izar 1: 10 puntu emango dira.
b.3. Michelin izarrik ez eta aintzatespenak beste gida batzuetan: 5 puntu emango dira.
.
Baina, hau esan behar du:
b.1. 2 ala 3 Michelin izar: 15 puntu emango dira.
b.2. Michelin izar bat: 10 puntu emango dira.
b.3. Michelin izarrik ez baina aintzatespenak beste gida batzuetan: 5 puntu emango dira.
.
Euskarazko argitalpeneko 2025/2699 (30/28) orrialdean, IV. eranskineko taulak Diruz Lagundu daitekeen Aurrekontu xehatua Kapituluka, aldatu behar du eta honako hau izan behar du:
(Ikus .PDF)