Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2025eko azaroaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5159
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/10
- Argitaratze-data: 2025/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akatsak aurkitu dira Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langilea izendatzeko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko azaroaren 10eko Aginduan (2025eko azaroaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/4917 (1/1) orrialdean, lehen ebazpen-zatian,
hau dio:
Rubén Darío Urrestarazu jauna.
Eta hau esan behar du:
Rubén Darío Urrestarazu Lizardi jauna.