Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2025eko abenduaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Andoaingo (Gipuzkoa) «La Salle-Berrozpe» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 600
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/18
- Argitaratze-data: 2026/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2026ko urtarrilaren 12ko Aginduaren testuan (2026ko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 16. zk.). Agindu horren bidez, Andoaingo (Gipuzkoa) «La Salle-Berrozpe» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatu zen. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2026/346 (3/2) orrialdean, euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan,
hau dio:
Mantentze-lan elektromekanikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1..
Baina hau esan behar du:
Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1..