Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Ondarroan (Bizkaia) dagoen «Nuestra Señora de la Antigua» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2503
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/29

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat atzeman da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren testuan (2023ko maiatzaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 94. zk.). Agindu horren bidez, Ondarroako (Bizkaia) «Nuestra Señora de la Antigua» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren instalazioak lekuz aldatu direlako ikastetxearen egoitza aldatzea baimendu zen. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/2380 (3/1) orrialdean hau dio:

Helbidea: Iturribarri 13.

baina honela esan behar du:

Helbidea: Kamiñazpi 13.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.