Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: «Agindua, 2022ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, dirulaguntzen deialdia egitekoa Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2022 ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3515
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/05
  • Argitaratze-data: 2022/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Agindu honetan: «Agindua, 2022ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, dirulaguntzen deialdia egitekoa Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten gizarte-eragileek 2022 ekitaldian konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak sustatu eta bultzatzeko jarduerak gara ditzaten beren jarduera-eremuan». Agindu hori 2022ko uztailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (144. zk.) argitaratu da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3409 (15/4) orrialdean, 7.1 artikuluan,

hau dio:

  1. Eskabideak (I. eranskina), baldintza guztiak behar bezala beteta, modu elektronikoan aurkeztu behar dituzte, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

baina honela esan behar du:

  1. Eskabideak (I. eranskina), baldintza guztiak behar bezala beteta, modu elektronikoan aurkeztu behar dituzte, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik