Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Anoetan (Gipuzkoa) dagoen CPEIPS «Anoeta Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4025
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/20
- Argitaratze-data: 2022/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 20ko Aginduaren testuan (2022ko abuztuaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.). Agindu horren bidez, Anoetan (Gipuzkoa) dagoen «Anoeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eman zen. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Gaztelaniazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/3569 (1/2) orrialdean, honela dio:
Se autoriza el cambio de denominación específica del Centro Privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Anoeta Ikastola", que pasará a denominarse Centro Privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Anoetako Herri Eskola".
baina honela esan behar du:
Autorizar el cambio de denominación específica del Centro Privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Anoeta Ikastola", que pasará a denominarse Centro Privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Anoetako Herri Ikastola".
artikuluan, aipatutako orrialdean, honela dio:
Denominación específica: "Anoetako Herri Eskola".
baina honela esan behar du:
Denominación específica: "Anoetako Herri Ikastola".
Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/3569 (2/1) orrialdean, honela dio:
"Anoeta Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean "Anoetako Herri Eskola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.
baina honela esan behar du:
"Anoeta Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean "Anoetako Herri Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.
artikuluan, aipatutako orrialdean, honela dio:
Izen espezifikoa: "Anoetako Herri Eskola".
baina honela esan behar du:
Izen espezifikoa: "Anoetako Herri Ikastola".