Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3511
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/15
  • Argitaratze-data: 2022/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak. Agindu hori 2022ko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/2962 (44/40) orrialdean, 23.1 artikuluan,

hau dio:

Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean..

Baina hau esan behar du:

Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 23tik 2022ko urriaren 2ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean..

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik