Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2020ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Vitoria-Gasteizko udalerriko Zabalganan 42 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozesuari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 2673
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/08
  • Argitaratze-data: 2020/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 b) artikuluak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, dagokion organoak eskatuta, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen badira eta ez badira dokumentuen esanahia aldatzen, beti ere horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada nahasketarik gerta ez dadin.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko ekainaren 8ko Aginduan. Agindu horren bidez, Zabalganan (Vitoria-Gasteiz) babes ofizialeko 42 etxebizitza esleitzeko prozedura hasi zen (2020ko ekainaren 23ko EHAA, 122. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2020/2463 (6/2) orrialdean, bosgarren gertakariak,

hau esan beharrean:

Bosgarrena. Esleitzeko diren 42 etxebizitza hauetatik 35 hiru logelakoak dira eta 88,05 m2 eta 90,00 m2 arteko azalera dute, gainerako 7 etxebizitzak lau logelakoak dira eta 103,05 m2 ko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da. Etxebizitza hauek kupotan bananduko dira seigarren ebazpenean ezartzen den bezala.

Honako hau esan behar du:

Bosgarrena. Esleitzeko diren 42 etxebizitza hauetatik 35 hiru logelakoak dira eta 88,05 m2 eta 90,00 m2 arteko azalera dute, gainerako 7 etxebizitzak lau logelakoak dira eta 113,05 m2 ko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da. Etxebizitza hauek kupotan bananduko dira seigarren ebazpenean ezartzen den bezala.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.