Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2021eko ekitaldiari dagokion elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3219
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/09
  • Argitaratze-data: 2022/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuak egiteko laguntzak jasotzeko arauz ezarri den epearen barruan aurkeztutako eskabideak aztertu dira.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 1.996.153,43 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena. Laguntzen ordainketa 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako elikadura-katea eta zura digitalizatzeko proiektuetarako laguntzak jasotzea ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena. 2022ko abenduaren 31 izango da proiektuak gauzatzeko epea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.