Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dira 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 3289
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/09
- Argitaratze-data: 2026/07/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez (2025eko martxoaren 6ko EHAA) iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak.
Aipatutako prozedura ebatzi ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez (2026ko ekainaren 18ko EHAA) argitaratu ziren hautatutako izangaien behin-betiko zerrendak. Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 24ko 12.1. oinarrian xedatutakoari jarraituz, izangai horiek praktiketako funtzionario izendatuko dira.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea praktikak egitetik salbuetsita ez dauden izangai hautatuak, bai eta, salbuetsita egonik ere, praktikak egitea aukeratu dutenak ere; kasu horretan, ez dira ebaluatuko. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.
Bigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak 2026ko irailaren 1etik aurrera ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak, betiere praktika-fasea egiteko esleitutako lanpostuaz benetan jabetzearen baldintzapean.
Beren destinora sartzen ez direnek prozedurari uko egiten diotela ulertuko da, salbu eta praktika-fasea atzeratzea onartu bazaie edo behar bezala egiaztatutako arrazoiengatik ezinezkoa izan bazaie.
Hirugarrena. Hautatutako izangaiak fase praktikoa egitetik salbuetsita deklaratzea, baldin eta 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren 12.3 oinarrian aurreikusitako kasuetan badaude eta beren jatorrizko kidegoan jarraitzea erabakitzen badute karrerako funtzionario izendatu arte. Agindu honen II. eranskinean daude zerrendatuta.
Laugarrena. Hautatutako izangaiak legezko geroratze-egoeran deklaratzea, 2027-2028 ikasturtean praktika-fasea egiteko, 2025eko otsailaren 24ko Aginduaren 13.1 oinarrian aurreikusitako egoeran daudelako. Agindu honen III. eranskinean daude zerrendatuta.
Bosgarrena. Praktikaldia egiteko lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira eta hautaketa-prozesuaren ondoriozko puntuazioaren arabera esleituko dira. Praktiketako funtzionario izendatu diren izangai hautatuek nahitaez parte hartu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan deitzen diren lanpostuak betetzeko lehiaketetan, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan edo espezialitate horren bidez eskura daitezkeen beste lanpostu batzuetan behin betiko lehen destinoa lortu arte.
Seigarrena. Agindu honen eranskinean zerrendatutako izangaiak, egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozedurako deialdian ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira.
Praktiketako funtzionario izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, dagokion agindua argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horretan, izendapenetik baztertuko dira aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)