Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko uztailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berri bat karrerako funtzionario izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3275
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/09
  • Argitaratze-data: 2026/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bidez, baietsi egin zen Victoria Santamaría González andreak Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa. Agindu horren bidez, argitara eman zen hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten pertsona hautatuen bigarren zerrenda ere, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin ziren:

Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2026ko urtarrilaren 12ko Ebazpena eman du, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak aldatzen dituena (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduak). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez, zazpigarren aldiz aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta laugarren aldiz aldatu zen 2023ko urriaren 30eko Agindua, eta Victoria Santamaría González andrea Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko HEO italiarreko espezialitaterako hautatutzat jo zen.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez, atzeratu egin zen Victoria Santamaría González andrearen karrerako funtzionarioaren izendapena, ezinbesteko arrazoiengatik ezin izan zelako osasun-azterketan ebaluatu, eta osasun-azterketan gai izatearen mende geratu zen izendapena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutakoak deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatzen da.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), bertan honako hauek sartzeko:

Kidegoa: Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleak.

Espezialitatea: HEO Italiera.

(Ikus .PDF)

Agindu honen bidez, lehen atal honetan izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa izendatutzat joko da 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila /

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik