Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko uztailaren 2koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko ekainaren 2ko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3160
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/02
  • Argitaratze-data: 2026/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egiten duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Aginduan (2026ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 123. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau

Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Agindua, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egiten duena.

  1. oinarriko a) letran, 7. eta 8. puntuetan, euskarazko testuaren 2026/2966 (46/34) orrialdean,

    hau dio:

    1. 131-140 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 68,1 eta % 69 artean.

    2. 140 < puntu: diruz lagun daitezkeen % 69,1..

    Baina hau esan behar du:

    1. 131-140 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 68,1 eta % 69,9 artean.

    2. > 140 puntu: diruz lagun daitezkeen % 70..

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    AMAYA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.