Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko uztailaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Honen bidez, Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako 2026an lau beka arautzeko oinarriak ezarri eta horietarako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 3739
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/29
  • Argitaratze-data: 2026/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskadiko Artxibo Historikoari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoari lotutako artxibo-funts publiko eta pribatuen informazioa zabaltzea, bai eta Euskadiko dokumentu-ondarearen eta artxiboen balioari buruzko kontzientziazio sozial eta kolektiborako neurriak proposatzea ere, arlo horretako prestakuntzan eta hezkuntzan lagunduz.

Helburu horrekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ikerketa-beka hauen deialdia egiten du, banaka aurkezten diren ikertzaileentzat, Euskadiko Artxibo Historikoan dagoen euskal dokumentu-ondarearen ikerketa sustatzeko.

Era berean, beka horiek ematea laguntza-lerro bat da, indarrean dagoen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen dena. Hain zuzen ere, lerro hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez sartu zen plan horretan. Agindu horren bidez, 2026ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen da, batetik, eta 2025-2028 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen da, bestetik. Agindu hori Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren webgunean dago argitaratuta, eta honako hau da haren URL helbidea: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/pes-2025-2028-dirulaguntzen-plan-estrategikoa/

Adierazi behar da laguntzen deialdi honek aipatutako 2025-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako helburu estrategikoak lortzen laguntzen duela, zehazki, Euskadiko artxibo-sistema garatzeko eta Euskadiko kultura-ondarea babesteko eta haren balioa nabarmentzeko.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak, eta onartzen baita 2026an lau beka emateko deialdia.

OINARRIAK

  1. oinarria. Xedea eta zuzkidura ekonomikoa.

  1. Deialdi honen xedea da Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak norgehiagoka bidez emateko oinarri arautzaileak ezartzea.

  2. Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren zenbatekoa 10.000,00 (hamar mila) euro gordinekoa izango da. Guztira lau beka emango dira, eta deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak 40.000,00 (berrogei mila) eurokoak izango dira gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dauden aurrekontu-partiden kargura.

  1. oinarria. Onuradun izateko betekizunak.

  1. Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak izan daitezke beka hauen onuradunak:

    1. Unibertsitate-graduko edo graduondoko titulua izatea, hain zuzen ere, dokumentu-ondarea kontserbatzearekin, ikertzearekin eta hari balioa ematearekin lotutako ezagutza-eremua duena. Halakorik ezean, beka hauen onuradun izan ahalko dira, halaber, gradu horretako edo graduondoko titulurik izan gabe, bertako azken urtean irakasgai guztietan matrikulatuta dauden pertsonak.

    2. Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondareari buruzko ikerketa-proiekturen bat garatzeko bekaren bat aurrez jaso ez izana.

  2. Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako kasuetako batean dauden pertsonak edo erakundeak.

    Hona hemen kasu horiek:

    1. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    2. Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    3. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin dutenak.

    4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideren batean sartuta egotea, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    5. Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, 2023ko otsailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.

    6. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.

    7. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea, 2023ko otsailaren 13ko Aginduak xedatutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.

    8. Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea ebazpen irmo baten bidez, 20/2023 Legeak, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoak edo beste legeek ezarritakoaren arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.

    9. Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.

    10. Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.

  3. Era berean, otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, ez zaie inolako dirulaguntza, baliabide edo funts publikorik emango, ez zuzenean ez zeharka, LGTBIfobia egiten, bultzatzen edo sustatzen dutenei, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  1. oinarria. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  1. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Memoria zehatza, aurkezten den proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak eta justifikazioa jasotzen dituena.

    2. Eskatzailearen curriculuma, behar bezala sinatuta, aurkeztutako proposamenari lotutako merezimenduak zehaztuta.

    3. Deialdi honen 2.1. oinarriko a) letran azaldutako baldintza betetzen dela egiaztatzen duen titulua edo antzeko ziurtagiria.

  2. Eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko izenpetzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta ez daukala agindu honetan adierazitako bekak jasotzeko debekurik zehapenak irauten duen aldian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren babesean.

    2. Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik ez duela eta horretarako legezko inolako debekurik ez duela adierazten duena.

    3. Erantzukizunpeko adierazpena, edozein administrazio publikok edo erakunde publiko zein pribatuk agindu honetan ezarritako bekaren helburu bererako dirulaguntzarik, laguntzarik, bekarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik ez duela eskatu edo jaso adierazten duena.

    4. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

    5. Erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzen dituela adierazten duena.

    6. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzeko, administrazio-ziurtagiri positiboak izan beharko dira, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emanak, hurrenez hurren.

    Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Interesdunak horren aurka egiten badu, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu beka-eskaerarekin batera.

  4. oinarria. Beste beka edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

    Beka bateraezina izango da beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen edo eman ditzaketen beka, dirulaguntza edo laguntzekin.

  5. oinarria. Eskabideak aurkeztea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskatzaile bakoitzak beka-eskaera bakarra egin ahal izango du. Aurretik erregistratutako eskaera bat duenak beste eskaera bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du eta prozedura amaituko da; horretarako, dagokion atzera egiteko ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan.

  3. Eskabideak modu elektronikoki aurkeztu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, oinarri honen 4. apartatuan aipatzen diren helbideetan.

  4. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1238504

    Eskabidearen osteko izapideak, kanal elektronikoaren bidez, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu

  5. Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horrekin batera doazen egiaztagiriak. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  6. Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu

  7. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak, hargatik eragotzi gabe agindu honen aurkako errekurtsoa aurkeztea, lehenengo azken xedapenean ezarritakoaren arabera.

  1. oinarria. Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

    Eskabidea izapidetzeko onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo baloratzeko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda.

  2. oinarria. Kalifikazio Batzordea. Osaera eta funtzioak.

  1. Kalifikazio Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak ebaluatzea, agindu honen 9. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

  2. Kalifikazio Batzordea honako kide hauek osatuko dute:

    Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria; batzordeburua izango da.

    Euskadiko Artxibo Historikoaren arduraduna, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzakoa.

    Euskadiko Artxibo Historikoaren teknikari bat, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzakoa.

    Unibertsitateko bi irakasle, bat historia modernokoa eta bestea historia garaikidekoa.

    Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko pertsona bat arituko da Kalifikazio Batzordeko idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe. Kalifikazio Batzordeko idazkariari dagokio kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eratzeko eta erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

    Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira Kalifikazio Batzordeko kideak. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  3. Kalifikazio Batzordeak egokitzat jotzen duenean, aholkularien laguntza eskatu ahal izango du, proiektuak jorratzen duen gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (genero-ikuspegia, esaterako) adituak diren pertsonen laguntza, alegia.

  4. Kalifikazio Batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria eta, gutxienez, batzordekideen erdiak bertaratzea, bai pertsonalki, bai urrutitik.

  5. Kalifikazio Batzordea osatzen duten pertsonak abstenitu egin beharko dira eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.

  6. Kalifikazio Batzordea osatzerakoan, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izateko. Horri dagokionez, bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza dutenean joko da ordezkaritza orekatutzat.

  1. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura.

  1. Laguntzen deialdia lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da. Horretarako, 9. oinarrian finkatutako irizpideen arabera lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira eskabideak, eta lau bekak esleituko dira, puntuaziorik altuena lortu duenetik hasita.

  2. 50 puntu edo gehiago lortu dituzten programei bakarrik emango zaie beka.

  3. Balorazio Batzordeak balorazio-txosten bat egingo du, eta bertan zehaztuko da egindako ebaluazioaren emaitza. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta honako elementu hauek jaso beharko ditu:

    Baietsitako eskabideak, onuradun bakoitzeko bekaren zenbatekoarekin.

    Ezetsitako eskaerak eta ezesteko arrazoiak.

    Onartu ez diren proposamenak, ez onartzeko arrazoia adierazita.

  4. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak emandako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat; izan ere, prozeduran interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak agertzen dira soilik.

  1. oinarria. Balorazio-irizpideak.

    Kalifikazio Batzordeak baloratuko ditu aurkeztutako proiektua eta ikertzailearen eta haren lan-ingurunearen ezaugarriak.

    Era berean, bekaren xede den proiektuan pertsonak dituen ezagutzak, prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira, baita zehazteko eta adierazteko gaitasuna eta ikerketa-proiektuaren proposamenaren interesa eta ikuspegia ere.

    Horretarako, balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan, bakoitzari esleitutako puntuazioaren arabera:

  1. Ikertzaileen merezimenduak eta esperientzia: 30 puntu gehienez.

    1. Prestakuntza, gehienez 10 puntu: 4 puntu emango zaizkie unibertsitate-graduko titulazioei, 6 puntu graduondokoei eta masterrei, eta 10 puntu doktoregoei.

    2. Argitalpen zientifikoak, hala argitaraturiko liburu-euskarria dutenak nola argitalpen digitaletako testuak, «paperak» edo lan kolektiboetarako ekarpenak, gehienez 10 puntu. Liburuei 5 puntu emango zaizkie, eta artikulu edo ekarpen bakoitzari puntu 1.

    3. Euskararen ezagutza: 5 puntu gehienez. Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera baloratuko da, 3 puntu emanez C1i eta 5 puntu C2ri.

    4. Artxiboko ikerketan izandako esperientzia: 5 puntu, gehienez. Eskatzaileak bere argitalpenen nahiz ikerketa-curriculumean azaldutako argitalpenen bidez egiaztatzen duen artxiboetako lana baloratuko da.

  2. Ikerketa-lanaren metodologia, garrantzia eta kalitatea: 70 puntu, gehienez:

    1. Planteamendu metodologikoaren berritasuna: 20 puntu, gehienez.

    2. Gaikako planteamenduaren koherentzia dirulaguntzaren helburuekiko (kontuan hartuz dokumentu-funtsak modu eraginkorragoan ezagutarazteko aurkezten diren dibulgazio-proposamenak, baita artxiboen balioari buruzko kontzientziazio sozial eta kolektiborako neurriak ere): 20 puntu, gehienez.

    3. Erabili beharreko dokumentu-iturrien aniztasuna eta aberastasuna, bereziki baloratuz erabilitako dokumentu-iturrien artean nagusiki Euskadiko Artxibo Historikoaren dokumentu-iturria egotea: 10 puntu, gehienez.

    4. Landu beharreko gaia eta, hala badagokio, generoaren historiaren ikuspegia: 10 puntu, gehienez.

    5. Behin betiko lana idaztean euskara erabiltzea: 10 puntu.

      1. oinarria. Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua, errekurtsoak eta publizitatea.

      1. Kulturako sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, balorazio-batzordeak txostena egin ondoren eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak proposatuta.

        Ebazpena emateko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek zilegi dute eskabideak ezetsi direla ulertzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, artikulu honen 5. paragrafoan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa aurkeztearen ondorioetarako.

      2. Ebazpenean, beka zein onuraduni eman zaion eta gainerako eskabideak berariaz zein ezetsi diren jasotzeaz gain, eskabide guztien zerrenda ordenatua jasoko da, eskabide bakoitzari emandako puntuazioa adierazita, agindu honen 9. oinarrian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera. Onartu ez diren eskabideen zerrenda eta ez onartzeko arrazoia ere jasoko ditu.

        Berdinketa gertatuz gero, aurkeztutako proposamenen artean 9.2 atalean puntuaziorik altuena lortu dutenak lehenetsiko dira zerrendan.

      3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, jakinarazpen elektronikoen kasuan, abisu bat bidaliko da interesdunak jakinarazi duen gailu elektronikora edo helbide elektronikora, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan jakinarazpen bat eskuragarri jarri dela jakinarazteko. Abisu hori egiten ez bada ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

      4. Ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Jakinarazpen elektronikoak banan-banan egingo zaizkie prozeduran interesa duten pertsonei, «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Ebazpena, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da. Ebazpenaren jakinarazpena bide batetik baino gehiagotik egiten denez, lehenik egin den jakinarazpena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

      5. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

      6. Onuradunen batek bekari uko egiten badio agindu honen 12. oinarrian ezarritako hamar eguneko epean, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du, kalifikazio-batzordearen beste deialdi bat egin beharrik gabe, beka hurrengo eskatzaileari ematea, puntuazio-ordenaren arabera.

      1. oinarria. Onuradunen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko harremanaren izaera juridikoa.

        Bekak emateak ez du kontratu edo estatutu bidezko harremanik ezartzen onuradunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean, eta, beraz, ez du inola ere lan- edo funtzionario-harremanik sortuko aipatutako erakundearekin.

      2. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

        Agindu honen bidez sortutako beken onuradunek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14, 27 eta 42. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bereziki honako hauek:

        1. Emandako beka onartzea. Alde horretatik, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

        2. Lanaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonari eskatzen zaizkion ikerketaren txosten eta xehetasunak ematea, baita lanaren azken emaitza ere.

        3. Beka zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

        4. Dirulaguntza eman duen erakundeari justifikatzea dirulaguntza emateko edo jasotzeko bete beharreko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta jarduera egin dutela ere. Jakinarazpena horren berri izan bezain laster egingo da, eta, nolanahi ere, ikerketa-proiektua amaitu aurretik.

        5. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari. Jakinarazpena horren berri izan bezain laster egingo da, eta, nolanahi ere, ikerketa-proiektua amaitu aurretik.

        6. Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan ezarritako beka-eskabidea aurkezteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera komunikatu Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari.

        7. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo nahiz subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

        8. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Euskadiko Artxibo Historikoaren babesa berariaz adieraztea, beka honetatik eratorritako jarduera eta dokumentu guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

        9. Diruz lagundutako lanen kopia bat euskarri informatikoan bidaltzea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak herritarrak sentsibilizatzen laguntzeko eta bekadunen garapen profesionala sustatzeko eta laguntzeko egokitzat jotzen dituen bitarteko eta euskarrietan zabalduko da lana.

        10. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea onuradun izatearen indarraldi osoan. Betebehar iraunkorra da, eta laguntza emateko, gauzatzeko eta justifikatzeko prozedura osoan zehar mantendu behar da.

        11. Egunean izatea itzulketa-betebeharren ordainketa.

        12. Diruz lagundutako lana Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzea.

        1. Edozein formatutan argitaratutako materialak, bai eta horien publizitatea eta beka honetatik eratorritako laguntzekin egiten diren jardueren publizitatea ere, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko dira. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartuko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

        2. Hizkera sexistarik ez erabiltzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez. Gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egotea bermatuko da.

      3. oinarria. Proiektuaren iraupena eta jarraipena.

      1. Bekek 12 hilabeteko iraupena izango dute, deialdiaren ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita.

      2. Euskadiko Artxibo Historikoak horretarako izendatutako pertsona batek gainbegiratuko du bekaren xede den ikerketa-lana.

        Hona hemen pertsona horren eginkizunak:

        1. Lau beken xede diren proiektuen garapenaren jarraipena egitea.

        2. Lau hilean behin jarraipen-bilerak egitea.

        3. Abian den ikerketaren garapena gainbegiratzea.

      3. Bekaren onuradunek, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, egindakoari buruzko hasierako txostena aurkeztu beharko dute, bekatutako proiektuaren plangintzarekin eta metodologiarekin bat etorriz.

      4. Era berean, onuradunak testu formatuan entregatu beharko du bere ikerketaren emaitza, beka-aldia amaitzeko epearen barruan.

      5. Hasierako txostena eta lana, lehenik eta behin, proiektuaren jarraipena egiten duen pertsonak baliozkotu beharko ditu.

      1. oinarria. Proiektuaren zabalkundea.

      1. Onuradunek ikerketa-beka hauek onartzeak berekin dakar Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematea obra publikoki komunikatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko eta eraldatzeko lanak egiteko.

      2. Bekaren xede den proiektuaren eta lortutako emaitzen zabalkundea Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren edukia ezagutarazteko egokien iritzitako bideen bitartez egingo da.

      3. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bekaren xede den proiektua argitaratzeko eskubidea izango du, osorik edo zati batean. Egiten den edozein formatutan, egiletza aipatuko da, eta jabetza intelektualerako eskubidea arautzen duen araudia errespetatuko da.

      4. Era berean, egileak bekaren xede den proiektuaren edozein argitalpenetan eta publizitatetan Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso duela adierazi beharko du, bere marka korporatiboa dagokion publizitate-euskarrian erreproduzituz.

      1. oinarria. Beka ordaintzea.

      1. Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengoa, guztiaren % 50a, beka onartzen den unean; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu ondoren eta ikerlanaren amaierako emaitzaren jarraipenaren arduradunak lana onartu ondoren.

      2. Bigarren ordainketa egiteko, onuradun bakoitzak honako hauek aurkeztu beharko ditu aldez aurretik:

        1. Diruz lagundutako proiektuaren xedea bete dela justifikatzeko memoria.

        2. Bekaren xede den ikerketaren emaitza, Word formatuan.

        3. Ikerketa-lana Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzeko eskatu izanaren egiaztagiria.

        4. Xede bera duten eta eskabidea aurkezteko unean jakinarazi ez ziren bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen zerrenda.

      3. Ordainketa egin ahal izateko, beharrezkoa izango da Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. Onuraduna ez badago alta emanda edo, alta emanda egon arren, inskribatutako datuak aldatu badira, erregistro horretan alta emateko eskabide-eredua bete eta aurkeztu beharko du. Eredu hori eskabide-ereduarekin batera jarriko da eskatzaileen eskura, eta url honetan ere egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/adjuntos/ALTA.pdf

        Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

      4. Beka ezin izango da ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu. Eskaera egin duen interesdunak berariaz egin badio uko betebehar horiek ofizioz egiaztatzeari, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu justifikazioarekin batera.

      5. Onuradunak ez badu justifikazioa aurreikusitako epean aurkezten, interesdunari eskatuko zaio hamabost eguneko epean aurkezteko. Epe hori igaro eta eskabidea aurkeztu ez badu, beka itzultzeko prozedurari ekingo zaio.

      6. Bekaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz dagozkionak. Horretarako, pertsona fisiko eskatzaileek zerga-egoitza non duten adierazi beharko dute eskabidean. Hala badagokio, onuradunak berariaz eskatu beharko du jarduera-hasieragatiko atxikipen-tasa.

      1. oinarria. Dirulaguntza itzultzeko arrazoiak eta ez-betetze partzialak.

      1. Honako hauek izango dira bekak itzultzeko arrazoiak:

        1. Jasotako beka osoa edo zati bat agindu honetan aurreikusitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

        2. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren aldez aurreko baimenik gabe aurkeztutako proiektua aldatzea.

        3. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.

        4. Ikerlana ezarritako epean ez aurkeztea.

        5. Oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotakoak.

      2. Salbuespen gisa, baldin eta, justifikatutako arrazoiengatik, onuradunak ez badu lortzen proiektua erabat gauzatzea, beka kudeatzen duen organoak ez-betetze partzial bat dagoela erabaki ahal izango du, baldin eta bekaren onuradunak egindako lanek ezaugarri objektibo bereziak eta espezifikoak badituzte eta, berez, balio erantsia badakarte diruz lagundutako proiektuaren xedeari eta helburuari. Ikerketa-proiektuen garapenaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonaren aldeko txostenak bermatu beharko ditu inguruabar horiek.

        Kasu horretan, bidezkoa izango da dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, eta azkenean emandako bekaren zenbatekoa murriztea, ikerketa-proiektuaren aurrerapen-maila egiaztatuari dagokion proportzioan.

      3. Dirua itzultzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40 eta 41 artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da.

      1. oinarria. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

        Arduraduna: Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

        Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

        Telefonoa: 945 01 80 00.

        Webgunea: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa1-eu.shtml

        Helburua: Kultura-ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

        Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

        Hartzaileak: Arloan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

        Eskubideak: zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, bai eta datuen tratamendua mugatzeko edo hari aurka egiteko eskubidea ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

        Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo webgune honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik