Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 28koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3513
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/28
- Argitaratze-data: 2026/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2026ko uztailaren 16ko EHAA, 134. zk., eta 2026ko uztailaren 16ko BOE, 172. zk.), Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.
Deialdi horretan eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta prozeduran parte hartzeko eskabiderik aurkeztu ez denez, deialdia hutsik geratu da, 2026ko ekainaren 25eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.
Horrenbestez, honako hau
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.