Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 28koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2026. urterako ekoizpen ekologiko ziurtatuaren trantsiziorako laguntzen deialdia egiten baita eta onartzen baitira laguntza horien oinarri arautzaileak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 3823
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/28
- Argitaratze-data: 2026/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren ekoizpen-tekniketarantz aurrera egitea lehentasun politikoa da Sail honentzat, ez soilik Europako biztanleriaren gizarte-eskaerengatik, halakoak islatuta baitaude landetxetik mahairako estrategian edo biodibertsitatearen estrategian, Europar Batasunaren azalera osoaren % 25a ekoizpen ekologikoari eskain dakiola aldarrikatuta, edo produktu ekologikoen eskaera banaketaren linealetan handitu dadila galdatuta; uste osoko lehentasuna da, nekazaritza-sektoreak garapen jasangarriko helburuak lortzen eta 2030 agenda garatzen lagundu behar duelako, besteak beste, klima-aldaketaren aurka borrokatzen, elikadura osasungarria eta arduratsua sustatzeen edo lurzoruaren eta ekosistema naturalak babesten.
Nekazaritzak aurrekaririk gabeko erronka bati egin behar dio aurre, elikagai eta zuntz gehiago ekoitzi behar ditu, munduko biztanleria gero eta handiagoa aurreikuspen demografikoen arabera, mendearen amaieran 10.000 milioi pertsonakoa izan daiteke elikatzeko; horrek guztiak % 70 handitu du baliabideen eskaria. Aurrekoaz gain, elikagaien ekoizpenaren hazkundea klima-aldaketaren inguruabarrean gertatu behar da, baliabide naturalen gero eta eskasia handiagoa eta gero eta eskulan gutxiago egonik eta kontuan izanik munduko biztanle gehienak hiriguneetan bizi direla: kalkuluen arabera, biztanleria osoaren % 60 hiriguneetan biziko da (70eko hamarkadan, ordea, % 40 baino ez zen bizi); azkenik, ez da ahaztu behar gatazka beliko bat dagoela Europaren bihotzean eta gatazka horrek izugarri baldintzatu dituela elikagaien hornikuntza eta prezioa.
Horren ondorioz, elikagaiak ekoizteko egungo sistemen jasangarritasuna zalantzagarria da; izan ere, urteen poderioz, ekoizpena handitzeko helburu argiari lotuta, baliabideen erabilera intentsiboa gauzatu da, eta horrek ingurumen-inpaktu konponezinak eragin ditu. Elikagaien ekoizpenak sorrarazi du biodibertsitate-galeraren % 60 munduan, bai eta berotegi-efektuko gasen isurien % 24. Era berean, biodibertsitatearen galera hori, klima-aldaketa eta lurzoruaren degradazioa arazo handiak dira eta zuzeneko eragina dute elikadura-segurtasunean, etorkizuneko elikadura bera arriskuan jartzeraino. Alabaina, kontuan hartu behar da nekazaritza, ingurumen-arazoaren zati izanik ere, alderdi garrantzitsua dela ingurumen-erronken konponbideak emateko.
Horregatik guztiagatik, zalantzarik gabe, nekazaritza jasangarriago baterako trantsizioa egin behar da, elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiak kontuan hartzen dituen trantsizioa, hain zuzen. Zehazki, lehen sektoreak azkarrago eraldatu behar ditu bere ekoizpen-metodoak, eta ahalik eta modurik onenean erabili behar ditu irtenbide teknologikoak, digitalak eta naturan oinarritutakoak, ingurumen-emaitza hobeak lortzeko, klima-aldaketaren aurreko erresilientzia handitzeko eta sargaien erabilera murriztu eta optimizatzeko. Etorkizuneko edozein agertokik proteina-iturri berriak eskatzen ditu, barazkiak ekoizteko ur, ongarri eta fitosanitario gutxiago behar dituzten sistemak, baita elikagai-galera eta -hondakinak geldiaraztea ere.
Baina aldaketa hori ezin da egin erakunde publikoek parte hartzen ez badute. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan, eragileen arteko lankidetza funtsezkoa da nekazaritza berde, digital eta iraunkorra bermatzen duen ezagutza sortzeko, eta, aldi berean, jakintza hori ondorengoetaratzen eta elikagaien ekoizpenaren ziozko ingurumen-arazo nagusiei irtenbidea ematen dieten ingurumen-politikak diseinatzeko.
Uste sendo horretatik bultzatu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtatutako ekoizpen ekologikoaren hedapena, sasoia zenean ekoizpen integratuari eman zitzaion bultzadatik harago joanez, eta ondo jakinda uneotan Euskadiko ziurtagiri ekologikoa duten laboreen azalera (7.500 hektarea gutxi gorabehera, % 11) urrun dagoela EBko biodibertsitate-estrategiak 2030. urtean lortu nahi dituen parametroetatik, hau da, gutxienez, nekazaritza-azaleraren % 25 betetzetik.
Horregatik, laguntzen agindu honen helburua da EAEko ekoizpen konbentzionala partez ekoizpen ekologikorako trantsizioan jartzea sustatzen duten jarduketak bultzatzea, betiere, ekoizpen-ereduen arteko liskarrik eragin gabe eta bi ekoizpen-sistemetako ekoizleen arteko errezeloak gainditzen laguntzeko helburuz.
Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legeak baimendutako kredituen arabera.
Laguntza horiek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026, 2027 eta 2028ko ekitaldietako dirulaguntzen plan estrategikoan aurreikusita daude. Plana Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez onartu zen. Plana helbide honetan dago ikusgai: (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/elikadura-landa-garapen-nekazaritza-eta-arrantza-sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2026-2028/). Horren bidez, elikadura ekologikoa, tokikoa, jasangarria eta osasungarriagoa sustatu nahi da, betiere ingurumena errespetatzen duten ekoizpen-sistemak sustatuta.
Hala, ekainaren 30eko 7/1981 Gobernu Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluak dioenez, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak ezertan eragotzi gabe, sailburuek nork bere sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskumena izango dute), honako hau
Ekoizpen ekologiko ziurtaturako trantsizioa egitea helburu duten laguntza-deialdiaren oinarriak egitea eta onartzea. Oinarriok agindu honen I. eranskinean jasota daude.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
oinarria. Xedea.
Oinarri hauen xedea da, 2026ko ekitaldian, nekazaritzako ustiategiei ustiategi osoa edo horien zati bat ohiko ekoizpen-eredua ekoizpen ekologiko bihurtzeko aukera ematen dieten neurriak hartu eta ezartzeko proiektuak gauzatzeko laguntzak erregulatzeko arauak ezartzea.
Laguntza hauek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren babesean ematen dira. Aipaturiko erregelamendua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko de minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa da.
oinarria. Finantzaketa.
Guztira, ehun eta laurogei mila euro (180.000) emango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
oinarria. Onuradunak.
Laguntzen onuradun izan daitezke nekazaritza-ustiategien titularrak, baldin eta ustiategiaren zati bat edo ustiategi osoa ekoizpen ekologiko bihurtzeko prozesu bati lotu nahi badiote, edo, bestela, jarduera ekologiko bat hasten badute.
oinarria. Onuradun izateko debekuak.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluari jarraikiz, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetan zehazten diren egoeretan dauden pertsonak edo entitateak:
Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzur eta legez kontrako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskabidea egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo direnak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia hartu badu salbu, epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-epealdi hori oraindik amaitu gabe egonik.
Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak, ondoko legeetan jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean ez badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak ez badira, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa) dioenarekin bat etorriz, bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak egunean ez izatea.
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean dutenak.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa) ezarritako baldintzetan.
Ebazpen irmoaren bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera, berdintasun-plana indarrean izan behar duten arren, halakorik ez duten enpresak eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzen ez dutenak, hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Ezin izango dira onuradun izan pertsona fisiko edo juridikoen talde publiko edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta horietako kideren batek aurretiaz adierazitako debekuetako bat badu.
Era berean, ezingo dute dirulaguntzarik jaso entitate eta enpresa hauek: haien buru diren pertsonak edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
Inola ere ezingo dira lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4.5 eta 4.6 artikuluetan ezarritako debekuren bat jaso duten elkarteak.
Halaber, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaien elkarteak, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmorik ematen ez den arte, horren bidez dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eskatzaileak merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen direnean, ezingo dira onuradun izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak. Inguruabar hori III. eranskinean ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.
Onuradun izan nahi duten pertsonek adierazi beharko dute diruz lagundu daitekeen gastu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomiko batzuk eskatu dituzten eta jaso dituzten ala ez, edozein administrazio publikotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, eta, hala dagokionean, jakinarazi beharko dute de minimis erregimenean jasotako beste laguntzarik eskatu duten eta jaso duten ala ez.
Era berean, dirulaguntzak jasotzeko debekuek enpresa hauei ere eragingo diete: enpresak zuzentzen dituzten pertsonak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, horiek tartean izan dituzten beste enpresa batzuen jarraipentzat edo deribaziotzat hartzen direnei eraldaketa, bat-egite edo ondorengotzaren ondorioz.
Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean, publikoak zein pribatuak, berariaz adierazi beharko da, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak zein diren, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar da, ahal nahikoa duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak bete ditzan. Talde hori ezingo da desegin harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
oinarria. Onuradun izateko betebehar orokorrak.
Honako baldintza orokor hauek bete beharko dira onuradun izateko, jarduerari dagokionez:
Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo entitate publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez.
Hala dagokionean, de minimis araubidea eskatu duen ala ez eta beste laguntza batzuk jaso dituen ala ez jakinaraztea.
Mikroenpresatzat edo ETEtzat hartzea, Europako Batzordearen 2022/2472 Erregelamenduaren (2022ko abenduaren 14koa, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, 2022/2472 EB Erregelamenduaren 2. artikuluaren 59. puntuaren arabera.
Eskatzailea ez egotea berreskuratzeko agindu baten mende, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
Zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia gutxienez orekatua izatea, Emakume Nekazariaren Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea ere aintzat hartuta.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak oinarri espezifikoetan ezarritako epeetan egitea.
Proiektuek, beranduenez, 2026ko azaroaren 1ean gauzatuta egon behar dute.
oinarria. Onuradun izateko betekizun espezifikoak.
Aurreko oinarrietan ezarritako baldintzez gain, ondokoak bete behar dira:
Bihurtu beharreko nekazaritza-ustiategiak Nekazaritza Ustiategien Erregistroan edo legez dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko dira, eta, hala badagokio, Euskadiko Eragile Ekologikoen Erregistroan (10/2006 Legea, abenduaren 29koa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzkoa).
Ustiategiaren titularrek konpromisoa hartu behar dute egindako bihurketa-proiektura sarbide publikoa izateko; ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak hura argitaratzeko eta zabaltzeko modurik egokiena ezarri ahal izango du.
oinarria. Epea, eskaerak eta agiriak aurkeztea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, kontuan hartuko dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren gastuak edo inbertsioak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari jarraikiz, pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, bai eta aurkezpenaren ondorengo izapideak ere. Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 15.1.a) artikuluan jasotako pertsonek ere eskabideak aurkeztu eta ondorengo izapideak egingo dituzte. Pertsona fisikoek aurrez aurre zein era elektronikoan aurkeztu ditzakete eskabideak:
Aurrez aurre: eskabideak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Eskatzaileak posta-bulego batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian aurkeztu beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkeztu nahi bada, ezinbestekoa izango da aurretik ordua eskatzea: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean
Bide elektronikoa: eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1207006
Eskabidearen osteko izapideak (gastua justifikatzeko izapidea barne), bide elektronikoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta egingo dira, «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri.
Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, ordezkaritza dagoeneko egiaztatutzat joko da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago. Ordezkaritza erregistro horretan inskribatuta ez badago, ordezkaritza egiaztatzeko, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua bete behar da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutan egiaztatu beharko da.
Aurrez aurre izapidetu daitezkeen laguntzetarako eskabide-eredua oinarri hauen I. eranskin gisa argitaratu da, eta baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena jasotzen du. Administrazioak aitortutakoaren benetakotasuna egiaztatuko du eskuragarri dauden elkarreragingarritasun-sistemen, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren, erregistro publikoen eta abarren bidez.
Era berean, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Memoria bat, honako hauek jasotzen dituena:
Garatuko diren jardueren eta horien kokapenaren deskribapen orokorra (lurzatiak, labore ekologikoetarako hektareak, hurrengo kanpainetan lortzen diren edo lortzea espero diren produktu ekologikoak eta abar).
Proiektua garatzeko landuko diren faseak eta neurriak.
Egin beharreko inbertsioen gastuaren justifikazioa.
Lortu nahi diren helburuak eta emaitzak.
Aurreikusitako kronograma.
Ustiategiaren titularrek bihurketa-proiekturako sarbide publikoa izateko konpromisoa dutela adierazten duen agiria.
Pertsona juridikoa izanez gero, eratze-eskrituraren kopia, geroko aldaketak eta dagokion erregistroan inskribatu izanaren zigilua duen erakundearen estatutuak.
Erantzukizunpeko adierazpena, I. eranskin gisa erantsi den ereduaren araberakoa, behar besteko ordezkaritza-ahalmena duen pertsonak behar bezala sinatua eta honako hauek jasota: aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla, laguntzarako eskubidea aitortzeko aginduan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela, hori egiaztatzen duen dokumentazioa duela, eskatzen zaionean Administrazioaren esku jarriko duela eta aitorpenari dagokion aldian aurreko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen duela. Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da ea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dion, eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko. Eta 2.6 oinarriko laguntzei dagokienez, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta abian den ekitaldi fiskalean jasotako gainerako de minimis laguntza guztiei dagokien enpresa-adierazpena ere aurkeztuko du eskatzaileak, baldin eta laguntzok erregelamendu honen edo bestelako de minimis erregelamenduen mende badaude.
Pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua dagoela ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta, gainera, berau osatzen duten pertsonen izena, abizenak, NAN zenbakia eta sexua zehaztu.
Justifikazio-memoria ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera.
Eta laguntza kuantifikatzeko entitate eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.
Laguntzak eskatu dituzten eta izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen taldeen kasuan, proiektuan parte hartzen duen enpresa edo entitate bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko dira agiriak.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN eta IFK zenbakiak eta zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean direla egiaztatzen duten agiriak, pertsona eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik izan gabe, berariaz aurka egiten denean salbu; kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo agiria aurkeztu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera egiaztatuko da (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko Agindua).
Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badituzte eskatutako agiriak, eta berariaz adierazten badute aldaketarik ez dela gertatu, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera. Hala ere, dokumentu horiek zein unetan eta administrazio-organotan aurkeztu zituen adierazi beharko dute. Prozeduran eskatzen diren datu eta agiriak kontsultatu edo bildu eta egiaztatuko ditu Administrazioak, eta ez da interesdunen adostasunik eskatuko Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 72.1 artikuluan aipatutako kasuetan.
Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta noiz aurkeztu diren agiriok, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.
Laguntza-eskaera eta eskatzen den dokumentazioa nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Era berean, laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
11 Eskabideak oinarri honetan eskatutako dokumentazioa betetzen ez badu, osatu gabe badago edo akastuna bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko gehieneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, hirugarrenaren altaren kasuan izan ezik. Horretarako, ebazpen bat eman beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluko 4. zenbakian xedatutakoa betez, interesduna legez behartuta badago eskaera telematikoki aurkeztera eta aurrez aurre egiten badu, aipatutako betebeharra bete gabe, zuzentzeko eskatuko zaio, eta legez ezarritako bide elektronikotik aurkez dezala. Errekerimenduari kasurik egiten ez bazaio, edo oinarri honetan ezarritako epetik kanpo erantzuten bazaio, eskabideak ez du baliorik edo eraginkortasunik izango, eta aurkeztu gabetzat joko da. Eskaeraren aurkezpen-data aurkezpen elektronikoaren data izango da.
Nolanahi ere, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta/edo informazio osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin direnak.
Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo balizko aldaketetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.
Hauexek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Langile-gastuak.
Material-gastuak eta funtzionamendu-gastuak.
Bihurketari hertsiki loturiko inbertsio-gastuak.
Pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago, ezin izango da diruz lagundu BEZ kengarriaren zenbatekoa. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
2026ko ekitaldian egindako gastuak diruz lagundu ahal izango dira.
oinarria. Laguntzak adjudikatzeko eta kuantifikatzeko prozedura.
Laguntzak lehiaketa ez den beste norgehiagoka-prozedura baten bidez esleituko dira.
Jarduketa-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak alderatuko dira, eta 11. oinarrian finkatutako hautaketa-irizpideak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Aurreko araua aplikatuta, aurkeztutako proiektuen zerrenda antolatua egingo da, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera. Ondoren, 12. oinarrian adierazitakoari jarraituz esleituko dira laguntzak.
Enpresa bakar bati emandako laguntzen zenbateko osoa ez da 50.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan, 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.
oinarria. Laguntzen kudeaketa.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da oinarri hauetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko helburuz, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta honako hauek osatuko dute:
Felix Guarrotxena, programaren arduraduna eta lehendakari-lanak egingo dituena. Ordezkoa: María Aldazabal Etxebarria.
Julián Lopez Escudero, idazkari-lanak egingo dituena. Ordezkoa: Jorge Amedo Millán.
Alazne Basterra García, batzordekide gisa. Ordezkoa: Marcos Barroso Vinagre.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8. artikuluaren arabera, eskabideak baloratzean edo prozedura horiek ebaztean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko beharrezko neurriak hartuko dira.
Balorazio-batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, araudi aplikagarria betetzen dutenak eta ez dutenak bereizita. Azken horiei dagokienez, zerrenda bat egingo da, eta zerrenda horretan jasoko da ukatzeko arrazoia.
Aplikatu beharreko araudia betetzen duten proiektuen eskaerak ebaluatzea, proiektua eta ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila baloratuz.
Ebaluazioaren emaitzari buruzko txostena egitea. Txosten hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.
Balorazio Batzordeak bere funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu, eta arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.
oinarria. Proiektuak hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.
Aurkeztutako proiektua irizpide hauen arabera baloratuko da:
Proiektuaren memoria. Aurkeztutako memoriaren kalitatea eta garapen-maila baloratuko dira.
Memoriaren egituraren edukia (0-40 puntu).
8 puntu emango dira elementu hauetako bakoitzagatik, elementu horiek behar bezala sartuta eta garatuta daudenean:
Jardueren deskribapena eta kokapena.
Proiektuaren faseak eta neurriak.
Inbertsioen justifikazioa.
Helburuak eta aurreikusitako emaitzak.
Kronograma.
Memoriaren garapen-maila (0-10 puntu).
Aurreko bost atalak zehatz-mehatz eta ustiategiaren ezaugarrietara egokituta daude: 10 puntu.
Hiru eta lau atal artean modu zehatzean garatuta daude: 5 puntu.
Hiru atal baino gutxiago daude modu zehatzean garatuta: 2 puntu.
Atal batek ere ez du garapen nahikorik: 0 puntu.
Ustiategiaren azpisektorearen garrantzia (gehienez ere, 15 puntu). Nekazaritza-azpisektoreak ekoizpen ekologikora bihurtzeko egin dezakeen ekarpena baloratuko da, identifikatutako arazoak, bihurketarekin lotutako hobekuntzak eta bien arteko lotura kontuan hartuta.
Azpisektoreari lotutako arazo teknikoak, ekonomikoak edo ingurumenekoak identifikatzea (0-8 puntu).
Ez da arazo nabarmenik identifikatu: 0 puntu.
Arazoak modu generikoan identifikatu dira: 4 puntu.
Azpisektorearekin lotutako arazo zehatzak identifikatu eta justifikatu dira: 8 puntu.
Ekoizpen ekologikora bihurtzearen ondoriozko hobekuntzak identifikatzea (0-7 puntu).
Bihurketaren ondoriozko hobekuntzarik ez da identifikatu: 0 puntu.
Hobekuntzak oro har identifikatu dira: 3 puntu.
Azpisektoreari aplika dakizkiokeen hobekuntza zehatzak identifikatu dira: 7 puntu.
Ustiategiko baliabideak eta azpiproduktuak kontuan hartzea (gehienez ere, 20 puntu).
Ustiategiko baliabideak identifikatzea eta erabiltzea (0-10 puntu).
Ustiategiko baliabide nagusiak identifikatu eta deskribatu dira (lurzorua, ura, instalazioak, makineria edo beste baliabide garrantzitsu batzuk), eta bihurketa-prozesuan horien erabilera justifikatu da: 10 puntu.
Baliabideak identifikatu dira, baina bihurketa-prozesuan horiek erabiltzea partzialki baino ez da justifikatu: 5 puntu.
Baliabideen identifikazioa generikoa edo eskasa da: 2 puntu.
Ez dira ustiategiko baliabideak identifikatu: 0 puntu.
Ustiategiko azpiproduktuak edo hondakinak kontuan hartzea (0-10 puntu).
Sortutako azpiproduktuak edo hondakinak identifikatu dira, eta ekoizpen ekologikoarekin bateragarria den berrerabiltzeko, balorizatzeko edo kudeatzeko neurri zehatzak aurreikusi dira: 10 puntu.
Azpiproduktuak edo hondakinak identifikatu eta modu orokorrean kudeatzea aurreikusi da: 5 puntu.
Azpiproduktuak edo hondakinak gutxiegi edo gutxi garatu dira: 2 puntu.
Ez da ustiategiko azpiprodukturik edo hondakinik aintzat hartu: 0 puntu.
Ustiategiaren titulartasuna genero-ikuspegitik (gehienez ere, 15 puntu).
Ustiategiaren titulartasuna:
Emakumeen titulartasun esklusiboa edo emakumeen partaidetza % 50ekoa edo handiagoa da ustiategiaren titulartasunari dagokionez: 10 puntu.
Emakumeen parte-hartzea % 30 edo handiagoa da eta % 50 baino txikiagoa: 7 puntu.
Emakumeen parte-hartzea % 0tik gorakoa eta % 30etik beherakoa da: 3 puntu.
Ez dago emakumerik ustiategiaren titulartasunari loturik: 0 puntu.
Berdintasunaren arloko prestakuntza (5 puntu). Ustiategiaren titulartasuna duen pertsona batek, gutxienez, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza egiaztatu beharko du, aitortutako erakunde ofizial edo prestakuntza-erakunde batek emandako ziurtagiriaren bidez (gutxienez 20 orduko iraupena).
Ustiategia eremu kaltebera aitortu baten barruan badago, gainerako irizpideekin lortutako puntuazioaren zenbatekoa 1,2ko koefizienteaz biderkatuko da.
oinarria. Laguntzaren zenbatekoa.
Hautatutako proiektu bakoitzari onuradun gisa dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Sistema horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomikoa lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, balorazio-irizpideen arabera. Proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen kostuaren % 100 izango da, eta 50.000 euroko muga izango du proiektu bakoitzeko, 1408/2013 (EB) Erregelamenduak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoak, ezarritakoaren arabera.
Ondoen baloratutako proiektuari diruz lagundu daitekeen gehieneko laguntzaren % 100 esleituko zaio, eta gainerako proiektuek, berriz, puntuazioaren eta ondoen baloratutako proiektuak lortutakoaren arteko erlazioaren baliokidea den ehunekoa jasoko dute, formula honen arabera: laguntzaren ehunekoa (%) = (lortutako puntuazioa/ondoen baloratutako proiektuaren puntuazioa) × 100.
Oinarri honetan xedatutakoaren arabera kalkulatutako laguntzen zenbateko osoak deialdirako erabilgarri dagoen zuzkidura ekonomikoa gainditzen badu, ondoriozko laguntzak proportzio berean murriztuko dira, era proportzionalean, hau da, erabilgarri dagoen kreditua zati hasieran kalkulatutako laguntzen zenbateko osoa eginda.
oinarria. Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamena.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, espedientea eta eskabideen balorazio-batzordearen txostena aztertu ondoren, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Bertan, dirulaguntza zein erakunde eskatzailerentzat eman nahi den eta zenbatekoa adieraziko da.
Prozeduran agertzen diren kasuetan, edo interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogez gain beste batzuk ere kontuan hartzen direnean, aipatutako proposamena interesdunei jakinarazi beharko zaie, eta 10 eguneko epea eman alegazioak aurkezteko. Jakinarazpen hori bitarteko elektronikoen bidez egingo da, «Nire Karpeta» erabiliz, salbu eta interesdunak izapidea aurrez aurre egin badu; kasu horretan, posta ziurtatu bidez jakinaraziko da.
Aurkeztutako alegazioak aztertu eta gero, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen horretan, dirulaguntza ematea proposatzen zaien eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa adieraziko dira, eta, hala badagokio, eskabideak ebaluatzeko jarraitu diren balorazio-irizpideak zehaztuko dira.
Interesdunek adierazitakoez gain, bestelako frogarik edo alegaziorik ez egoteagatik entzunaldiaren izapidea alde batera utz badaiteke, egindako behin-behineko ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoari jarraikiz.
Eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, baita dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, dirulaguntza emateko proposamena eman baino lehen. Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan. Era berean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak, IFK identitatea eta erroldatzea automatikoki egiaztatuko dituzte. Hala ere, entitate eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztatze horri, baina, orduan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.
Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenek ez diote inolako eskubiderik ematen proposatutako onuradunari Administrazioaren aurrean.
oinarria. Ebazpena, jakinarazteko epea eta errekurtsoak.
Ebazpena Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren proposamenez eta zuzendaritzaren esku dagoen informaziotik onuradun izateko proposatutako eskatzaileak dirulaguntzak jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela ondorioztatzen duen txostena jaso ondoren. Ebazpenak Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoa jaso beharko du.
Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
Aintzat hartutako eskaerei dagokienez:
Onuradunen izena edo sozietate-izena, eta IFK edo NANa.
Laguntzaren xedea.
Laguntzaren zenbateko osoa, gastu hautagarria, diruz lagundutako jarduerak eta, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketen arabera banakatuta.
Ordaintzeko modua eta epea.
Laguntza justifikatzeko modua.
Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteei doakienez, berariaz adierazi beharko dira taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere.
De minimis laguntzen izaera.
Ezetsitako eskabideei buruz:
Eskatzaileen izena edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.
Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.
Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluak xedatzen duenaren arabera, gehieneko epe hori igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek administrazioaren isiltasunez ezetsitzat jo beharko dute dirulaguntza emateko eskabidea.
Jakinarazpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera egingo da. Lege horren 45.1.b) artikuluak dioenari jarraikiz, esleipen-prozedura norgehiagoka bada, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu.
Azken kasu honetan, argitalpenaren egunean bertan, interesdunei horren berri emango zaie (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) helbidean, bertan sartu ahal izateko. Abisu hori informatzeko baino ez da izango.
Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
oinarria. Onuradunen betebeharrak.
Laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebehar hauek bete beharko dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean dirulaguntzaren onuradunak ez badu berariaz onartzen, isilbidez onartu duela ulertuko da.
Dirulaguntzaren esleipena oinarritzen duen jarduera egitea edo egoera horretan egotea.
Dirulaguntza ematen duen erakundearen aurrean eskakizunak eta baldintzak betetzen direla justifikatzea, eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.
Dirulaguntza ematen duen organoak edo erakundeak egin beharreko egiaztapen-jarduketen mende jartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako dirulaguntzei dagokienez egin beharreko kontrol-jarduketen mende ere, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoen eta finantzazioa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenen mende ere.
Beste ezein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo unean.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo nahiz subjektiboren aldaketaren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo unean.
Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin bat etorriz.
Izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikagarri zaion merkataritzako eta sektoreko legeriak eskatutako baldintzetan, bai eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko guztiak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko.
Jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan daitezkeenean.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.
Jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzultzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.
Hizkuntzaren eta irudien erabilera intersekzionala eta, bereziki, sexuaren eta generoaren ikuspegia errespetatuz egitea diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentazio eta material guztietan.
Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta, bereziki, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpen, iragarki eta publizitateetan euskararen erabilera bermatzea.
Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan.
Gehiegizko finantzaketarik ez izateko konpromisoa adieraztea.
oinarria. Gastuaren justifikazioa.
Emandako laguntzaren xede den proiektua burutu dela justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan:
Egindako jardueren justifikazio-memoria, proiektuaren betetze-mailari, egikaritze-mailari eta azken emaitzei buruzko informazioa jasoko duena, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. eta 73. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Langileen gastuak: nominen bidez, nominak ordaindu izanaren frogagirien bidez eta altan dauden langileen txostenaren bidez justifikatuko dira, kotizazio-kontuaren kode batean (ITA), dirulaguntzaren xede diren jarduerak egin diren hilabeteei dagokienez. Era berean, langileak dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko zenbat denbora behar duen egiaztatzen duen agiria.
Langile autonomoez denaz bezainbatean, ordu-kostuaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, proiektuko gainerako parte-hartzaileen ordu-kostuaren batez bestekoaren arabera kalkulatua. Era berean, norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian alta eman izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, bai eta langile autonomoaren 2025eko azken 3 hilabeteetako likidazio-ordainagiriak ere. Diruz lagundu daitezkeen ordainsariak baloratzeko, elkargo ofizialetako taulak hartuko dira erreferentziatzat.
Fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo eraginkortasun administratiboa duten froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, ordainketaren egiaztagiriekin batera. 2.500 eurotik gorako fakturekin batera bankuko ordainagiria aurkeztu beharko da. Faktura guztiek deialdiari dagokion urteko data izan beharko dute.
Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, langile autonomoak ere aintzat hartuta, merkataritza-eragiketetan diruz lagundu daitezkeen gastuak aplikatu beharreko araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduak izan beharko dira, edo, halakorik ezean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoetan.
Erantzukizunpeko adierazpena, behar besteko ordezkaritza-ahalmena duen pertsona batek behar bezala sinatua. Bertan adieraziko da fakturak eta ordainketen gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, edo, diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko aurkeztu badira, esleitu zaizkien dirulaguntzen programa edo programak eta faktura edo ordainketa-agiri bakoitzari dagokionez jasotako dirulaguntzaren ehunekoa.
Hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena. Gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko da:
Garatutako proiektuari buruzko informazio teknikoa (ohiko ekoizpenera bideratutako hektareak eta horien identifikazioa, ekoizpen ekologikora bideratutako hektareak, egindako laboreak, ereiteko metodoak, UGM, ekoizpen-orientabideak, eta horiek justifikatzeko beharrezkotzat jotzen den informazio guztia).
Espero diren emaitzei buruzko azalpenak.
Lortutako emaitzak.
Beharrezko informazio ekonomikoa (gastuak, produkzio-etekinak, merkataritza-aurreikuspenak eta abar).
Atal honetan interesgarritzat jotzen den eman nahi den informazioa.
Euskadiko Ekoizpen Ekologikoko Operadoreen Erregistroaren ziurtagiria, ENEEK Kontseiluak emana. Eskabidea egiten den unean ziurtagiririk ez badago, erregistro horretan inskribatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, gero ziurtagiria aurkeztu arte.
Laguntzak behar bezala kudeatzen eta ordaintzen direla bermatzeko, gastua justifikatzeko agiriak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 15a izango da, gehienez.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio. Eskaera hori arrazoitu egin beharko da.
oinarria. Ordainketa.
Dirulaguntza ordaindu aurretik, eskabidea aurkeztu beharko du onuradunak, eta aldez aurretik egiaztatu beharko du proiektua gauzatu dela, dirulaguntzaren xede den jokabidea hartu dela, edo dirulaguntza ematea eragin zuen egoeran dagoela, aurreko oinarrian aipatzen diren agirien bidez.
Ez da aurrerakinik emango, ezta laguntzen konturako ordainketarik egin ere.
Ordaintzeko eskabidearekin batera, aurreko oinarriko 1. atalean aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Egiaztagiriak osatu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak beharrezko izapideak egingo dizkio Ogasun eta Finantza Sailari, ordainketa egin dezan.
Diruz lagun daitekeen gastua ezarritako gehieneko epeen barruan egiten ez bada, edo inbertsioa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa epe berean aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, dirua itzultzeko prozedura hasiko da.
Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteen kasuan, elkarteak funtsen hartzaile izendatutako kideari ordainduko zaio, eta hark banatuko ditu gainerako kideen artean.
Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean alta emanda egon beharko du. Alta emateko, azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzari beste laguntzarik eskatu ez bazaio edo emandakoa aldatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
oinarria. Onuradunek diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 29. artikulua aplikatuz, diruz lagundutako jardueraren egikaritzea onuradun ez diren hirugarrenei azpikontratatu ahalko die onuradunak. Proiektua gauzatzeko azpikontratazioak ezingo du diruz lagundutako jardueraren % 60 gainditu.
Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta, gainera, zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratu bat formalizatu beharko da, eta Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak baimendu beharko du, formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.
Kontratua ezin izango da zatikatu kontratuaren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko eskakizunak betetzea saihesteko.
Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute izango betebeharrik, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo egikaritzeko erantzukizun osoa Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrean.
Aurreko apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, onuradunen erantzukizuna izango da diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin hitzartuta gauzatzean, diruz lagun daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez ezartzen diren mugak errespetatzea, eta kontratistek 9. oinarrian araututako lankidetza-betebeharra bete beharko dute, muga horiek betetzen direla behar bezala egiaztatu ahal izateko.
Onuradunek ezin izango dute inola ere honako hauekin hitzarmenik egin diruz lagundutako jarduera osorik ala partez egikaritzeko:
4. oinarrian ezarritako eskakizun orokorrak betetzen ez dituzten pertsonak edo entitateak.
Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsonak edo entitateak.
Bitartekariak edo aholkulariak, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren guztizko kostuaren ehuneko jakin bat badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.
Onuradunarekin lotura duten pertsonak edo erakundeak, honako egoera hauetan izan ezik:
Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen aldez aurreko baimena lortzea, ebazpen arrazoitu baten bidez.
Diruz lagundu daitekeen zenbatekoak ez gainditzea lotutako erakundeak egindako kostua. Kostua egiaztatzeko, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako baldintza berberak bete beharko dira.
Deialdi eta programa berean dirulaguntza eskatu duten eta eskakizunak ez betetzeagatik edo behar adinako balorazioa ez lortzeagatik dirulaguntzarik gabe geratu diren pertsonak eta entitateak.
oinarria. Emandako dirulaguntza aldatzea.
Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alde batek eskatuta edo, hala badagokio, ofizioz, honako kasu hauetan:
Proiektuko jarduketa guztiak gauzatuko ez direla aurreikusten denean, eta, beraz, egikaritutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango denean. Era berean, jarduketa guztiak egikarituta, behin betiko gastu justifikatua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean.
Beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bererako emandako laguntzak edo dirulaguntzak lortuz gero.
Egikaritzeko ezarritako epeak luzatu nahi direnean. Kasu horretan, luzapenak ezin izango ditu ezarritako gehieneko epeak gainditu.
Proiektua egikaritzean aldaketak gertatzen direnean helburuei, jarduketei, faseei, gastu-kontzeptuei eta egutegiari dagokienez.
Dirulaguntza ematen duen organoak dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen direnean:
Alderdi batek eskatuta, aurreko apartatuko a) eta b) letretan ezarritako inguruabarretako edozeinetan oinarritutako aldaketa bat egin nahi denean, inguruabarra ezagutu bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, egikaritze-epea amaitu baino lehen.
Alderdi batek eskatuta, aurreko apartatuko a) letran ezarritako kausan oinarritutako aldaketa bat egin nahi denean, emandako dirulaguntzaren % 60 gutxienez egikaritu eta justifikatu izana.
Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.
Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak ez egotea onuradunaren borondateari loturik.
Benetan egindako edo egingo den jarduera edo jokabidea oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.
Aldaketa eragin duten elementu eta inguruabar berriek, hasierako emakidan gertatu izan balira, dirulaguntza ukatzea eragin ez balute, eta aldaketa horrek hasieran onetsitako proiektuaren funtsezko aldaketa ez badakar.
Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.
oinarria. Ez-betetzeak.
Pertsona edo erakunde onuradunak oinarrietan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, ez eta dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ere, edo Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-arrazoiren bat gertatzen bada, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez, adierazi beharko du galdu egin duela dirulaguntza jasotzeko eskubidea, osorik edo zati batean, eta, hala badagokio, osorik edo zati batean itzuli egin beharko dituela Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Zenbateko horiek zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako. Aipatutako diruzko zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izango organo eskuduna itzulketa-espedientea abiarazi eta izapidetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40.1 artikuluan adierazitako deskontzentrazioaren arabera.
Itzulketa-prozedura arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasi bada, organo eskudunari jakinaraziko zaio, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.
Laguntzaren eskatzaileak atzera egin ahalko du eskabidean, baina eskatutako laguntzak emateko prozedurako ebazpena jakinarazi baino lehen. Ukoa jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin eta dagozkion sinadurak baditu. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du prozedura.
Laguntzaren onuradunak uko egin ahal izango dio emandako laguntzari. Ukoa jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin eta dagozkion sinadurak baditu. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea eta amaitutzat emango du prozedura. Behin ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen baten bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
Nolanahi ere, atzera egiteko edo uko egiteko kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.
oinarria. Dirua itzultzeko arrazoiak.
Bidezkoa izango da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat ematea eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzea eta dagokion berandutze interesa eskatzea, honako kasu hauetan:
Entitate onuradunak dirulaguntza erabiltzen ez badu eskatutako eta emandako helburu zehatzerako, dirulaguntza eragin zuen jarduera gauzatzen ez badu, eskatutako helburuetarako erabili duela justifikatzen ez badu, edo, oro har, organo eskudunak ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu.
Jarduera % 60tik beherako ehunekoan gauzatzen bada.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 23ko 20/20233 Legearen 36.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan xedatutako gainerako kasuetan ere egin beharko da itzulketa.
Dirulaguntzaren xede den jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuli beharko da, baldin eta beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada.
Itzulketa-prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 23ko 20/20233 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, eta ebazpena emateko eskumena Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak izango du.
Onuradunaren egikaritze-maila ia erabatekoa bada, eta hark egiaztatzen badu dirulaguntza onartu zuenean hartu zituen konpromisoak betetzeko asmo irmoa duela, ezingo da deklaratu kobratzeko eskubidea guztiz galdu duela, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza osorik itzuli behar duela. Aitzitik, dirulaguntzaren ordainketa partzialerako eskubidea duela deklaratuko da, eta, hala badagokio, itzulketa partziala egin behar duela. Itzuli beharreko kopurua jarduketa osoaren egikaritze-mailaren araberakoa izango da.
Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partziala onartutako dirulaguntzatik benetan eta behar bezala justifikatu den zenbatekoa izango da, justifikazioa egiaztatu eta entitate emaileak onartu ondoren.
Aipatutako diruzko zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
oinarria. Bateragarritasunak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publikok zein pribatuk helburu bererako emandako beste edozeinekin, baldin eta dirulaguntza guztien baturak deialdi honen oinarriek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak gainditzen ez baditu. Muga hori gaindituz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio programa honen babespean emandako dirulaguntzari.
Beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako beste dirulaguntza edo laguntzarik lortuz gero, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta, horren ondorioz, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere oinarri hauetan ezarritako gutxieneko baldintzak eta laguntzaren helburua betetzen badira. Horretarako, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala badagokio, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.
oinarria. Datuen babesa.
Oinarri hauen aplikazioan jasotako datu pertsonalak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuen babesari buruzko informazioa lor daiteke hemen: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/113000-capa1-eu.shtml
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)