Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko uztailaren 20koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena. Honen bidez, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen dira, horien helburuen artean emakumeen ekintzailetza sustatzea eta/edo enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzea badago, eta 2026rako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/20
  • Argitaratze-data: 2026/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren arabera, EAEren eskumen esklusiboa da Euskadiko jarduera ekonomikoaren sustapena, garapena eta planifikazioa, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat etorriz, eta 9. artikuluaren arabera, EAEko herri-aginteek, beren eskumenen esparruan, bizi- eta lan-baldintzen hobekuntzaren aldeko politika bultzatuko dute bereziki, eta enplegua gehitzea eta ekonomiaren oreka sustatzeko neurri lagungarriak hartuko dituzte.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartu zuen 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 27.3 artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek lege honetan aurreikusitako helburuak lortzeko jarduerak egiten dituzten elkarte eta erakundeei lagunduko diete.

Euskadin onartutako Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 6. artikuluak, 3. paragrafoan xedatzen duenez, Estatuko Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legean edo hura ordezten duen arauan aurreikusitako lehentasunezko arretako kolektiboez gainera, bereziki kontuan hartuko da emakumeek enpleguari dagokionez duten egoera.

2030 Euskal Enplegu Estrategian, zeina 2021eko apirilaren 13an onartu baitzuen Gobernu Kontseiluak, gizonen eta emakumeen arteko enplegu-aukeren berdintasuna bermatzeko konpromisoa jasotzen da (4.1 gakoa), eta halaber dio konpromiso horretan aurrera egingo duela oso fronte desberdinetan: enplegua lortzeko aukera-berdintasuna, garapen profesionaletako aukera-berdintasuna, ordainsari-berdintasuna, eta berdintasuna eta erantzukidetasuna familia eta lana bateragarri egiteko neurriak baliatzean, beti kontuan hartuta emakume-kolektibo guztien errealitate bereiziak.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 5.n) artikuluak dio zuzendarien zeregina dela, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea dagokien arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.

Dirulaguntza Ekonomia, Lan eta Enplegu sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasota dago. Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak onartu zuen plana, 2025eko otsailaren14ko Aginduz, eta Euskal Administrazioaren https://www.euskadi.eus internet-atarian argitaratu zen. Deialdiak planaren helburuak erdiesten laguntzen du, emakumeen presentzia areagotuko baitu lan-merkatuan, «aukera-berdintasuna lan-merkatuan: genero-berdintasuna enpleguan» ardatz estrategikoaren barruan.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak ez dira estatu-laguntzatzat hartuko, ez dituztelako betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritako baldintza guztiak. Beraz, ez da beharrezkoa EBn izapiderik egitea.

Dirulaguntza hau zeharo bateragarria da Europar Batasunaren barne-merkatuaren araubidearekin, ez baititu betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan bateraezina izateko xedatutako baldintza guztiak.

Deialdi honen bidez, bi helburu lortu nahi dira, batez ere: alde batetik, gutxieneko lege-oinarriak ezartzea, dirulaguntza-deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun-, partaidetza- eta publizitate-printzipioak bermatzeko, eta, bestetik, Ekonomia, Lan eta Enplegu sailak funts publikoak egoki erabiltzen direla jakin ahal izateko mekanismoak finkatzea.

Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 10.1 artikuluaren eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 323/2024 Dekretuaren 5.n) artikuluaren ildotik, honako hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA:

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 20a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen bidez, 2026ko deialdirako oinarri arautzaileak ezartzen dira, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa zein erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateei dirulaguntzak emateko, eta dirulaguntza horietako deialdia egiten da.

  2. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdi honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 175.000 euro dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2026 Aurrekontu Orokorretako ordainketa-kredituari dagozkionak.

  3. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

  1. Deialdi honen babesean, jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Entitate onuradunen instalazio eta egoitza sozialak mantentzeko eta funtzionatzeko beharrezkoak diren jarduerak eta zerbitzuak.

    2. Entitate onuradunak finkatzen, indartzen eta hazten laguntzen duten jarduerak eta zerbitzuak.

    3. Emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeak buru dituzten enpresak edo enpresa berriak bultzatzeko jarduerak.

    4. Emakumeei enpresetako zuzendaritzan eta zuzendaritza-organo eta -postuetan sartzen laguntzeko jarduerak.

    5. Emakume enpresaburu eta/edo zuzendarien asoziazionismoa garatzeko jarduerak eta entitateen eta emakumeen arteko lankidetza-sareak sortzeko jarduerak.

    6. Erabakiguneetan emakume enpresaburu, zuzendari eta profesionalen ikusgarritasuna sustatzeko jarduerak.

  2. Aurreko apartatuko c) eta f) arteko letretan adierazitako jarduera lagungarriak ezin izango dira emakumeei baizik zuzenduak izan.

  1. oinarria. Dirulaguntzen Erregimena erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren arabera, dirulaguntza gastu hauetarako emango da:

  1. Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

    1. Entitate onuradunen instalazioen eta egoitza sozialen mantentzearekin eta funtzionamenduarekin zuzenean lotutako gastuak, exekuzio-aldian egindakoak; besteak beste, hornidura-gastuak eta lokala alokatzeko gastuak.

    2. Entitate onuradunaren instalazioak birgaitzeko eta hobetzeko gastuak, diruz lagundutako jarduerara egokitzeko egindakoak, ez badira merkatuko prezioa baino nabarmen handiagoak.

    3. Zerbitzu profesional independenteen gastuak, hain zuzen dirulaguntzaren helburuak lortzeko bidea ematen duten eta antolakundeei finkatzen, indartzen eta hazten laguntzen dietenak, hala nola zerbitzu profesional horien ordainsariak edo kontratatutako langileen soldatak. Aholkularitza juridikoko edo finantzarioko zerbitzuak, zehazki, adjudikatutako zenbatekoaren % 20 finantzatu ahal izango dira gehienez.

    4. Informazio-jarduerei edo prestakuntza-ekintzei lotutako gastuak, baldin eta haien gaiak dirulaguntzaren xedearekin zuzenean lotuta badaude.

    5. Bidaia-, ostatu- eta dieta-gastuak, baldin eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerekin zuzenean lotuta badaude eta merkatuko prezioa baino nabarmen handiagoak ez badira.

    6. Diruz lagundu daitezkeen jarduerekin zuzenean lotutako protokolo-ekitaldiek eragindako gastuak; adjudikatutako zenbatekoaren % 20 gehienez ere.

    7. Dirulaguntzaren xedea betetzen laguntzeko balio duten bulegoko altzariak eta materiala, ekipoak, material didaktikoak edo plataforma teknologikoak erosteko gastuak.

    8. Publizitate-gastuak, zabalkundekoak eta prentsako komunikaziokoak, baldin eta gastu horiek merkatuko prezioa baino nabarmen handiagoak ez badira; justifikazio-memoriarekin batera, landutako publizitate-elementu bakoitzaren ale bat aurkeztu behar da, data eta erabilitako publizitate-bidea adierazita.

  2. Entitate onuradunak, kostuei dagokienez, dirulaguntzaren xedeari arrazoiz dagokion zatia egotziko dio diruz lagundutako jarduerari, betiere eskuarki onartutako kontabilitate-arau eta -printzipioen arabera, eta, nolanahi ere, kostu horiek jarduera benetan egin den aldiari dagozkion neurrian.

  3. Gastu hauek ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartuko:

    1. Diruz lagundu daitezkeen jarduerekin zerikusirik ez dutenak.

    2. Edozein motatako ondasunak eskuratzeko gastuak, merkatuko balioa gainditzen badute.

    3. Agindu honetan adierazitako moduan behar den bezala justifikatzen ez diren gastuak.

    4. Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko finantza-gastuak, notario- eta erregistro-gastuak eta peritu-gastuak.

    5. Banku-kontuen interes zordunak eta finantza-zehapenen interesak, eta interesak, errekarguak, eta zehapen administratibo eta penalak.

    6. Prozedura judizialek eragindakoak, non eta prozesu horiek diruz lagundutako jardueraren funtsezko alderdi bat ez diren.

    7. Zergak, tributuak, tasak, Gizarte Segurantzako kuotak eta zeharkako zergak (BEZa...) berandu ordaintzeagatik edo ez ordaintzeagatik sortutako gastuak berreskuratu edo konpentsatu badaitezke eta entitate onuradunaren errentaren gaineko zerga pertsonalak, salbuespen izanik entitate onuradunak hirugarrenei egindako fakturetan egindako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak.

  4. 2026 urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako gastuak lagundu ahal izango dira diruz. Benetan ordaindu eta gauzatu diren gastuak hartuko dira egindako gastutzat.

  5. oinarria. Entitate onuradunak.

  1. Baldintza eta betekizun hauek betetzen dituzten entitateek jaso ahal izango dituzte agindu honetan jasotako dirulaguntzak:

    1. Administrazio Publikoaren mende ez dauden elkarteak eta gainerako irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea.

    2. Legez eratuta egotea, deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik gutxienez.

    3. Jarduera ekonomiko nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.

    4. Haien helburuetako bat emakumeen ekintzailetza sustatzea eta/edo enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzera bultzatzea izatea. Aipatutako helburu horiek entitatearen xede sozialean edo estatutuetan agertu behar dira, deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik gutxienez.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

  2. Egoera hauetako batean dauden entitateak ezingo dira izan agindu honetan jasotako dirulaguntzen onuradun: Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan jasotako egoera, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan jasotako egoera, edo Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako egoera.

  1. oinarria. Eskabideak aurkezteko era, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, helbide honetara sartuta: https://www.euskadi.eus/hasiera.

    Administrazio-prozeduraren informazio-fitxan daude eskuragarri izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sartu ahal izango da eskaeraren formularioan. Helbide honetan dago fitxa: https://euskadi.eus/servicios/1112306

    Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak besteak beste, jakinarazpenak, zuzenketak, justifikazioak eta, oro har, espedientean sartzea «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahalko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  3. Eskaerak aurkezteak berekin dakar berariaz eta formalki onartzea deialdi honen oinarriek zehazten dituzten baldintzak.

  4. Eskabidea, zeinak erantzukizunpeko adierazpenak jasoko baititu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan eranskinekin batera esekita dagoen inprimakian bete behar da, eta dokumentu hauekin batera aurkeztu behar da:

    1. Eskabidea pertsona juridiko eskatzailearen izenean sinatzen duen pertsonaren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, baldin eta ordezkaritza hori ez badago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalorde-erregistroan.

    2. Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFK).

    3. Behar bezala legeztatutako estatutuak.

    4. Dirulaguntzaren xedearekin lotuta 2025ean egindako eta/edo 2026an planifikatutako jardueren memoria (IV. eranskina).

    5. 2025ean eta 2026an sarean edo beste entitate batzuekin elkarlanean egindako lana (VI. eranskina).

    6. 2025eko eta 2026ko jarraipen-adierazleen taula (VII. eranskina). 2025. urteari dagozkion datuak eskabideari erantsiko zaizkio. 2026. urteari dagozkion datuak laguntza-deialdiaren jarduerei buruzko amaierako justifikazio-memoriari erantsiko zaizkio.

    7. Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, zeina eskabidearen inprimakian baitago eta eskatzaileak bere ardurapean bete behar baitu (III. eranskina), eskakizun hauek betetzen direla adieraziko da:

      1. Indarrean den ordenamendu juridikoan aurreikusitako laguntza eta dirulaguntzak jasotzeko arauak exijitzen dituzten betekizunak betetzea.

      2. Entitate onuradunak deialdi honek estaltzen duen denbora-tartean izango dituen diru-sarrera publiko zein pribatuen zerrenda. Zerrenda horretan, aurreikusitako beste edozein dirulaguntza, laguntza zein finantzaketa jasoko dira, bai eta zein izapidetze-egoeratan dauden ere (eskatua, izapidetzen edo emana). Halaber zehaztuko da horietatik zein dagoen 3. oinarrian aipatzen diren jarduera lagungarriekin lotuta.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzulketa- edo zehapen-prozedurak zein egoeratan dauden, izapidetzen ari badira.

      4. Entitate eskatzaileak ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4,1. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

      5. Entitatearen izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.

      6. Entitate onuradun eskatzailea ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

      7. Entitate onuradun eskatzailea ez egotea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion ebazpen irmo baten bidez zehatuta, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.

      8. Entitate onuradun eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen penal edo administratiborik, sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik; orobat ez izatea debeku hori dakarren zehapenik, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena).

      9. Ez entitateen administratzaileak, ez haien legezko ordezkariak ez egotea egoera hauetakoren batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko egoera batean. Eta ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

      10. Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez gorde behar den kuota betetzea, edo, bestela, hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatzea.

      11. Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

      12. Ez egotea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan adierazitako egoeretako batean ere.

      13. Konpromisoa hartzea jarduerak gainfinantzaketarik ez izateko, dirulaguntza jasoz gero.

      14. Konpromisoa hartzea Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu Zuzendaritzari jakinarazteko dirulaguntza emateko eskatzen eta kontuan hartzen den baldintzaren bati eragiten dion egoera-aldaketa oro, baita edozein administrazioren edo ente publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.

      15. Eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak izatea eta dirulaguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzea.

  5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztuko dira, zerga-organo edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko organo eskudunek emanak, hurrenez hurren.

    Enplegu Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.

  6. Eskabideak oinarri hauetako baldintza guztiak betetzen ez baditu, edo osatugabea edo akastuna bada, errekerimendua egingo zaio interesdunari, hamar eguneko epean hutsa zuzendu dezan edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusten diren ondorioak izango ditu.

    Hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela iritziko zaio. Horretarako, baina, ebazpena eman behar du aurrez Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu Zuzendaritzako titularrak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

  7. oinarria. Dirulaguntza-lerro espezifikoak eta dirulaguntzak jasotzeko gutxieneko puntuazioa.

  1. Bi dirulaguntza-lerro ezartzen dira baliabide ekonomikoak esleitzeko, helburuaren eta entitate onuradunen tipologiaren arabera:

    1. dirulaguntza-lerroa: deialdi honen 4. oinarrian aipatzen diren gastuak, dirulaguntzen Aginduaren xede orokorraren ondoriozkoak. Deialdiaren 5. oinarriaren arabera onuradun izan daitezkeen elkarte eta irabazi-asmorik gabeko entitate guztientzat da.

    2. dirulaguntza-lerroa: tamaina edo finantza-gaitasun txikiagoko emakume-elkarteei laguntzea, hazi eta sendotu daitezen. Deialdiaren 5. oinarriko baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarteentzat da bakarrik.

  2. Eskabideek gutxienez 30 puntu lortu beharko dituzte 1. dirulaguntza-lerroan, agindu honen 8. oinarrian zehazten diren irizpide eta puntuazio-baremoen arabera. Gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten eskabideei laguntza ukatuko zaie.

  1. oinarria. Balorazio-irizpideak eta puntuazio-baremoak, dirulaguntza-lerroka.

    Baliabide ekonomikoak esleitzeko, balorazio-irizpideak eta haiei dagozkien puntuazio-baremoak ezarri dira. Irizpide eta baremo horiek bi taula hauetan daude (dirulaguntza-lerro bakoitzeko bat).

    1. dirulaguntza-lerroko balorazio-irizpideak.

    Deialdi hau ebazteko, artikulu honetan zehazten den dirulaguntza lerro bakoitzean, lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozedura baliatuko da, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusten den bezala.

    (Ikus .PDF)

    1. Lurralde-ezarpena.

    Entitateak jarduera-eremutzat EAE osoa, lurralde historiko bat edo eremu lokala izatea baloratuko da. Lurralde-eremua entitatearen estatutuetan egiaztatuko da.

    2. Sare-lana: beste entitate batzuekin elkarlanean egindako jarduerak.

    Sareko lantzat hartuko dira beste entitate batzuekin elkarlanean egiten diren jarduerak, dirulaguntzaren helburuarekin lotuta daudenak. Sareko lana da inplikatuta dauden entitateen artean elkarlanean aritzeko konpromisoa, interdependentzia eta parte-hartzea biltzen dituen jarduera baten emaitza, entitate horiek ikuspegi zabala eta luzarorako konpromisoa dutela eta helburu komun berberekiko konpromisoa dutela.

    Kontuan hartuko da entitate onuradunak deialdiaren xedearekin zerikusia duten jarduera gehiago egitea sarean edo beste entitate batzuekin elkarlanean egitea. Sareko lana ez da baloratuko, baldin eta bi entitate baino ez badira tartean eta haietako bat publikoa edo banketxe bat bada.

    Jarduerak beren osotasunean hartuko dira kontuan; hau da, prestakuntza-programa bat bada, behin bakarrik zenbatuko da, eta ez prestakuntza-programaren saio bakoitza.

    Balorazioa egiteko, 2026an betetako eta/edo planifikatutako jarduera-plana eta 2025ean egindako jarduerak hartuko dira erreferentziatzat, eta haietatik aterako ditu entitateak sarean egindako jarduerak. (VI. eranskina).

    3. 2025ean egin diren jarduerak, deialdiaren xedearekin zerikusia dutenak.

    Dirulaguntzaren xedearekin zerikusia izanik 2025ean egin diren jardueren kopurua baloratuko da. Eskabidearekin batera, deskripzio-memoria bat aurkeztu behar da (IV. eranskina), zeinak atal hauek izango baititu:

    Helburu orokorrak

    Egindako jardueraren deskribapena

    Entitatearen 2025eko aurrekontua

    Aurrekontua finantzatzeko iturriak eta eskatutako edo jasotako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk.

    Genero-ikuspegidun metodologia, inpaktu-adierazleak eta parte-hartzaile kopurua.

    4. 2026rako jarduera-programa.

    Deialdiaren xedearekin zerikusia izanik 2026an egin diren edo egiteko planifikatuta dauden jardueren kopurua baloratuko da. Eskabidearekin batera, 2026. urterako deskripzio-memoria bat aurkeztuko da, zeinak jarduera horiek deskribatzen eta zerrendatzen baititu (IV. eranskina), honako hauek adierazita:

    Helburu nagusiak.

    2026an egindako nahiz egiteko aurreikusitako jardueren egitaraua.

    2026rako jarduera lagungarrien egitarauaren aurrekontua.

    Aurrekontua finantzatzeko iturriak eta eskatutako edo jasotako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk.

    Genero-ikuspegidun metodologia, inpaktu-adierazleak eta izandako nahiz aurreikusitako parte-hartzaile kopurua.

    Dirulaguntza justifikatzeko azken memoriak koherentea izan behar du aurkeztutako 2026rako jarduera-programarekin, eta, aldaketarik izanez gero, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoa izango da aintzat.

    5. Finantza-kontrola.

    Baloratu egingo da entitate onuradunak bere kudeaketa efizientzia-, legezkotasun- eta berrikuspen-jardueren eta finantza-kontroleko jardueren mende jartzea, dirulaguntza-deialdi honen aurreko urtean egindako kanpo-auditoria independente baten bidez (VIII. eranskina).

    2. dirulaguntza-lerroko balorazio-irizpideak.

    (Ikus .PDF)

  1. dirulaguntza-lerroaren balorazioan gutxienez 30 puntu lortu dituzten elkarteentzat bakarrik da 2. dirulaguntza-lerro hau.

    Irizpide hauen arabera banatuko da zuzkidura:

    Emakumezko kide-kopurua

    Finantza-nahikotasuna, funts pribatu zein publikoetatik eratorria, gehi erakundearen 2025eko aurrekontuan jasotako kuotak eta baliabide propioak.

    2025eko abenduaren 31n dauden emakumezko elkartekideen kopurua baloratuko da. Elkartearen eskubide osoko kide izan behar dute, eta partaidetza-kuota ordaindu. Kuota ordaintzetik salbuetsita dauden bazkideak ere zenbatuko dira, baldin eta elkarteak salbuespena eta haren arrazoiak egiaztatzen baditu.

    Emakumezko elkartekide kopurua egiaztatzeko, hori legez frogatzen duen edozein dokumentu aurkeztuko da, edo, bestela, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, entitatean 2025eko abenduaren 31n emakumezko zenbat kide ziren zehazten duena. Administrazioak pertsonen datuak eska ditzake, emandako informazioa egiazkoa dela frogatzeko.

  1. oinarria. Esleitutako baliabide ekonomikoak, dirulaguntza-lerroka:

    Baliabide ekonomiko hauek ezartzen dira, agindu honen 7. oinarrian jasotako dirulaguntza-lerroei izendatuta:

    1. lerroa: deialdi honen 1., 3. eta 4. oinarrietan aipatzen diren gastuak, dirulaguntzen aginduaren xede orokorretik eratorritakoak.

  1. lerroari esleitutako baliabide ekonomikoak 150.000 euro dira. Oinarrizko zenbateko bat eta zenbateko aldakor bat bereizi dira:

    1. Oinarrizko zenbatekoa: (1. lerroa).

      Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoaren 100.000 euro bideratzen dira lerro honetara, eta kopuru hori ekitatiboki banatuko da (zati berdinetan) 30 puntu edo gehiago lortzen dituzten entitateen artean, 1. dirulaguntza-lerrorako 8. oinarrian adierazten diren baremoetan lortutako puntuazioetatik abiatuta.

      30 puntu edo gehiago lortu dituzten entitateen kopurua zazpitik gorakoa bada, puntuazio handiena erdietsi duten zazpi entitateen artean banatuko da oinarrizko zenbatekoa. Zazpigarren postuan geratu diren entitateak puntutan berdinduta badaude, zati proportzionala banatuko da (guztizkoaren 1/7) haien artean.

    2. Zenbateko aldakorra: (1. lerroa).

      Gainerako zenbatekoa, 50.000 euro, puntuaziorik onenak dituzten bost entitateen artean banatuko da, 1. dirulaguntza-lerrorako 8. oinarrian adierazten diren baremoetan lortutako puntuazioetatik abiaturik, ehuneko hauek oinarri hartuta:

      • 30 emango zaio puntuaziorik handiena lortu duen entitateari.

      • 25 puntuaziorik handienetan bigarrena lortu duen entitateari.

      • 20 puntuaziorik handienetan hirugarrena lortu duen entitateari.

      • 15 puntuaziorik handienetan laugarrena lortu duen entitateari.

      • 10 puntuaziorik handienetan bosgarrena lortu duen entitateari.

        Bost entitate parte-hartzailek baino gutxiagok lortzen badituzte 30 puntu edo gehiago, soberakina gutxieneko puntuazioa lortu duten entitate guztien artean banatuko da, ekitatiboki.

        Puntuazioetan berdinketarik gertatzen bada, ezin izango da inola gainditu balorazio aldakorreko fasean izendatutako gehieneko zenbatekoa (50.000 euro). Berdinketa gertatuz gero, honela banatuko da zenbatekoa: bi entitate puntuaziorik handienean berdinduta badaude (% 30), adibidez, ehuneko hori egokitu egingo da, eta % 27,5ekoa izango da entitate horietako bakoitzarentzat. Beraz, hurrengo sailkatua 3. postura igaroko da, eta % 20 egokituko zaio, eta horrela hurrenez hurren.

        2. lerroa: tamaina edo finantza-gaitasun txikiagoko emakume-elkarteei laguntzea, haz daitezen.

  2. dirulaguntza-lerroaren zenbatekoa 25.000 euro da. Zenbateko hori 1. dirulaguntza-lerroaren balorazioan gutxienez 30 puntu lortuta izanik oinarri sozial txikiagoa edo finantza-gaitasun txikiagoa duten emakume-elkarteen artean banatuko da, 8. oinarriko irizpide eta adierazleen taularen arabera; hori guztia, elkarteei hazten laguntzeko, bai emakumezko elkartekideen kopuruan, bai beste finantzaketa-iturri batzuk lortzeko orduan.

    Baliabideak izendatzeko, 2. dirulaguntza-lerrorako 8. oinarrian adierazten diren baremoetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan.

    • 40 emango zaio puntuaziorik handiena lortu duen entitateari: 10.000 euro.

    • 35 emango zaio puntuaziorik handienetan bigarrena lortu duen entitateari: 8.750 euro.

    • 25 emango zaio puntuaziorik handienetan hirugarrena lortu duen entitateari: 6.250 euro.

      Puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, honela jokatuko da banatzeko: puntuazio bera lortu duten entitateek jaso beharreko kopuruak batu eta horien artean erdibanatuko dira.

      1. oinarria. Eskabideak baloratzeko Batzordea.

      1. Balorazio-batzorde batek baloratuko ditu eskabideak. Hura arduratuko da proiektuak baloratzeaz, aurreko oinarrietan ezarritako irizpideak aplikatuz, eta egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuko duen txostena aurkezteaz.

      2. Hauek izango dira balorazio-batzordeko kideak:

        María Aranzazu Martínez Tobalina, Enpleguko zuzendaria. Batzordeburua izango da.

        Batzordekide titularrak:

        Edurne Barañano Etxebarria, Enplegu Zerbitzuko arduraduna.

        Nagore Uriarte Egurrola, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko berdintasun-teknikaria

        Mercedes Oca Mayo, Enplegu Zuzendaritzako teknikaria. Idazkari-lanak egingo ditu.

        Ordezko batzordekideak:

        Ana Isabel Barreno Marto, Enplegu Zuzendaritzako teknikaria.

        Lidia Barrutia Arregi, Enplegu Zuzendaritzako teknikaria.

      3. Batzordearen funtzionamendua Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 15.etik 22.era bitarteko artikuluetan kide anitzeko organoetarako ezarritakoaren araberakoa izango da.

      1. oinarria. Dirulaguntzaren kudeaketa

      1. Deialdi hau kudeatzea Enplegu Zuzendaritzako titularrari dagokio.

      2. Kudeatzeko eskumena duen organoak ofizioz egingo ditu datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egin beharrekotzat jotzen dituen jarduketa guztiak, gero datu horietan oinarrituz ebazpen-proposamenak egiteko.

      3. Eskaerak ebaluatu ondoren, balorazio-batzordeak txosten bat egin beharko du, eta bertan adieraziko du egindako ebaluazioaren emaitza.

        Organo kudeatzaileak, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusi ondoren, behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamena entitate interesdunei jakinarazi beharko zaie deialdiak ezartzen duen eran, eta hamar eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.

        Entitate interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak bakarrik agertzen badira prozeduran, eta horiek bakarrik hartzen badira kontuan, ez da entzunaldiaren izapidea egin beharrik izango. Kasu horretan, proposatzen den behin-behineko ebazpena behin betikoa izango da.

        Entitate interesdunek alegazioak egiten badituzte, horiek aztertu ondoren egingo da behin betiko ebazpenaren proposamena, non datu hauek eman beharko diren: dirulaguntza zein eskatzaileri edo eskatzaileei ematea proposatzen den, dirulaguntzaren zenbatekoa eta, hala badagokio, ebaluazioa eta ebaluazioa egiteko erabili diren irizpideak.

        Dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

      4. Behin betiko ebazpen-proposamena kudeaketa-fasean onuradun izateko proposatuak izan direnei jakinaraziko zaie, zazpi eguneko epean laguntza onar dezaten. Onartzen ez badute, onuradun izateko proposatutako entitateak eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

      5. Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.

      1. oinarria. Ebaztea eta jakinaraztea.

      1. Ebazpena emateko eskumena Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzako titularrari dagokio.

      2. Behin betiko ebazpenaren proposamenak motibatua izan beharko du, eta prozeduran egiaztatuta geratuko dira ematen den ebazpenaren oinarriak.

        Ebazpenak dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda jaso beharko du; horretaz gainera, espresuki adierazi beharko du, hala egokituz gero, zertarako den dirulaguntza, zer kopuru ematen den, nola eta zer epetan ordainduko den, nola justifikatu behar den, zer xedapenen babesean eman den, bai eta gainerako eskaerak ezetsi egin direla ere. Deialdiaren oinarrietan dagoeneko ezarrita dauden eta berriz aipatzea errepikatzea litzatekeen baldintza eta betekizunak aipatu gabe utzi ahal izango dira ebazpenean, eta, haien ordez, egoitza elektronikorako estekak jar daitezke, deialdia eta oinarriak haietan kontsultatzeko.

        Ukatzeko ebazpena motibatua izango da, eta espresuki adierazi beharko du zergatik ezetsi diren eskaerak.

      3. Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie, ezertan eragotzi gabe entitate onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, urtero, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoari jarraikiz.

      4. Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

        Epe hori igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, entitate interesdunek zilegi izango dute dirulaguntza-eskabidea isilbidez ezetsi dela ulertzea, hurrengo paragrafoan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa aurkezteari dagokionez.

      5. Ebazpen horrek ez du amaituko administrazio-bidea, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke enpleguaren arloko eskumenak dituen saileko titularrari, edo haren egitekoak betetzen dituenari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

      1. oinarria. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.

      1. Dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatzen badira betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada eta, hala badagokio, beste edozein administraziok edo entitate publiko edo pribatuk aldi berean laguntzarik edo dirulaguntzarik ematen badu, eta betiere, agindu honetan entitate onuradun izateko ezartzen diren betekizunak konplitzen badira. Horretarako, Enplegu Zuzendaritzak kitatzeko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta entitate onuradunek bidegabe jasotako kopuruak itzuli beharko dituzte.

      2. Horrez gain, dirulaguntza hau edo haren baldintzak abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera aldatu ahal izango dira, ofizioz edo entitate onuradunak eskatuta. Horretarako, betekizun hauek bete beharko dira:

        1. Dirulaguntza aldatzeko interesdunak eskatuz gero, 14.2.e) oinarrian adierazitako betebeharra betez, jakinarazpena aldaketaren berri izan bezain laster egitea, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

        2. Aldaketak zenbatekoa handitzerik ez ekartzea.

        3. Gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea.

        4. Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrek zerikusirik ez izatea onuradunaren borondatearekin.

        5. Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

        6. Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.

          1. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

          1. Entitate onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza, 11.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz. Onartzen ez duen kasuan, onuradun gisa proposatutako pertsonak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

          2. Entitate onuradunek zeharo bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan jasotako betebeharrak.

            1. Dirulaguntza emateko arrazoi izan den jarduera egitea edo dirulaguntza emateko arrazoi izan den egoeran egotea.

            2. Entitate emaileari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

            3. Organo edo entitate emaileak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

            4. Beste edozein administrazio edo ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea entitate emaileari. Dirulaguntzak edo baliabide horiek jaso direla jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

            5. Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea entitate emaileari. Dirulaguntzak edo baliabide horiek jaso direla jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

            6. Dirulaguntza ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea egiaztatzeari buruzkoak zehazten duen moduan, eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

            7. Entitatearen izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo erregistro espezifiko guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.

            8. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordeta izatea dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

            9. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan adierazitako hedatze-neurriak aplikatzea.

            10. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotakoa itzultzea.

            11. Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

          3. Era berean, entitate onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatu behar du diruz lagundutako proiektutik eratorritako dibulgazio-jardueretan, hedapen-materialen edizioan eta jakinarazpenetan, bat etorriz Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko oinarrizko 10/1982 Legearekin.

          4. Ordaintzeko aginduak emango badira, entitate onuradunak egunean izan beharko ditu Zerga Administrazioarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebehar guztiak. Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du laguntza eskatu duten entitateek beteak dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez du entitate onuradunaren baimenik behar horretarako. Entitate onuradunak espresuki ukatu ahal du baimen hori, eta, hala erabakiz gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

          1. oinarria. Laguntzak justifikatzea.

          1. Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluari dagokionez, entitate onuradunek Enplegu Zuzendaritzaren aurrean justifikatu beharko dute, 2027ko urtarrilaren 7a baino lehen, dirulaguntzen helburua bete dutela, justifikazio-kontu sinplifikatu bat aurkeztuta. Kontu horrek agiri hauek izango ditu:

            1. Jarduketa-memoria, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Egin diren jarduerak eta lortutako emaitzak jasoko ditu. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

            2. Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostuaren berri ematen duena. Memorian, hauek jasoko dira:

              1. Jardueraren gastuak eta inbertsioak sailkatzen dituen zerrenda bat, alderdi hauek zehazten dituena: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data. Era berean, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoen eta azkenean egindako gastuaren arteko desbideratzea erantsi behar dute.

              2. Gastua frogatzeko balioa duten dokumentuak, hala nola nominak, fakturak eta, hala badagokio, LZN (langileen zerrenda nominala) eta KLO (kotizazioen likidazio-ordainagiria) kotizazio-buletinak, kontratatutako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa egiaztatzen dutenak.

              3. Prestatzailearen nortasuna justifikatzen duen dokumentazio osoa eta bertaratuen zerrenda, izen-abizenak adierazita eta prestakuntza hori emandako egunetan bertaratu izanaren sinaduren egiaztagiria jasota; edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen bat, dirulaguntza honen xedearekin lotutako gaia duten prestakuntza-jarduera guztietan.

              4. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda zehatza. Zenbatekoa eta jatorria adierazi behar dira.

          2. Gainera, justifikazio-kontu bat erantsi beharko da (IX. eranskina), kontabilitate-arauak betetzen dituena, 2026. urtean egindako gastuen zerrenda eta guzti, modu digitalean. Kontu horretan, gastu arrunten eta funtzionamendu-gastuen zerrenda jaso behar da, kontuan hartuta eskuratze-kostua nominena, fakturena eta abarrena ezin dela izan merkatuko balioa baino handiagoa. Gastuen agiri originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, eta, hala badagokio, baita KLO eta LZN kotizazio-buletinenak ere (lehengo TC1 eta TC2renak), zeinek kontratatutako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa egiaztatzen duten, eta ordainketa egin dela egiaztatzeko bankuko agiriak ere aurkeztu behar dira.

          3. Entitateak jatorrizko dokumentu guztiak gorde behar ditu, eta administrazio honen eskura eduki, gutxienez lau urtez, haiek duten datatik aurrera.

          1. oinarria. Ordaintzeko modua.

          1. Ordainketa zatika egingo da, honela:

            1. Lehenengo ordainketa dirulaguntzaren % 50ekoa izango da, eta behin betiko ebazpena sinatu eta 15 egun igaro ondoren ordainduko da.

            2. Bigarren ordainketa dirulaguntzaren guztizko gastua justifikatu ondoren egindako likidazioaren emaitzari dagokio. Justifikazioa 2027 urtarrilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko da justifikazioa.

          2. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

          1. oinarria. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

            Agindu honen esparruan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira objektu eta helburu berarekin beste administrazio edo entitate publiko nahiz pribatuek eman litzaketenekin. Alabaina, baldin eta lortu diren laguntzen guztizko zenbatekoak kostu osoa gainditzen badu, soberakina deialdi honen babesean ematen den laguntzatik kenduko da.

          2. oinarria. Ez-betetzeak eta erantzukizunak.

          1. Dirulaguntza itzultzeko arrazoiei dagokienez, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 36. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

          2. Dirulaguntza ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

          3. Erantzukizunen araubidea abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitakoa da (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duena).

          1. oinarria. Datuak babestea.

          1. Agindu hau aplikatuz jasotzen diren datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

          2. Datu-babesari buruzko informazio xehatua lortzeko, helbide honetara jo daiteke:

            https://www.euskadi.eus/web01-aprat/eu/ac34aRatWebWar/control/fichaRat/1453?locale=eu

            AGINDUKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEEN ERANSKINAK

            Web helbide honetan izango dira eskura eranskinak eta deialdiari buruzko informazioa: https://euskadi.eus/zerbitzuak/web01-tramite/eu/

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik