Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bitartez immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko laguntza ekonomiko batzuetarako oinarriak onartzen baitira eta haien 2026. urterako deialdia egiten baita, EAEko toki-erakunde, tokiko organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3743
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/01
- Argitaratze-data: 2026/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Migrazio-mugimenduak etengabeak eta dimentsio anitzekoak dira, eta eraikuntza-prozesu sozialak modelatzen ari dira gure gizartean. Horien ondorioz, euskal gizartea sakon-sakonetik eboluzionatzen eta aldatzen ari da. Zentzu horretan, immigrazioa konplexua da oso; ezin landu da Estatuko eta autonomia-erkidegoko administrazioen eskumenekin soilik; erakunde publiko guztiek heldu behar diote koordinaturik. Testuinguru horretan, toki-administrazioak funtsezko zeregina betetzen du, bertan gauzatzen baitira hango eta hemengo gizon-emakumeen arteko eguneroko harremanak, eta bertan geratzen baitira agerian integrazioaren arloko politika publikoen gabeziak.
Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak udalerriei oinarri-oinarrizko eskumen batzuk ematen dizkie premiak detektatzeko, jendartean esku-hartzeko, eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei berehalako arreta emateko. Migrazioaren eremuan baina, eginkizun horiek ugariagoak dira, harrera, orientazioa eta gizarteratzea bermatu beharrez; eta, horretarako, baliabide tekniko espezializatuak behar dira, plangintza iraunkorra behar da, udalen finantza-gaitasun arruntaz haratago. Horregatik, aukera-berdintasunaren eta gizarte-kohesioren alde egitearren, ezinbestekoa da erakundeen artean lankidetzan jardutea eta autonomia-erkidegoak ere finantzaketan parte hartzea.
Bada, azken urteotako dirulaguntza-politikaren hari beretik, deialdi honi bide eman nahi diogu, udaletako proiektu batzuk kofinantzatu gogoz. Izango dira, besteak beste, harrera- eta bizikidetza-planak egiteko, harrera-zerbitzuak abian jartzeko, eta jendarte-sareetan oinarritzen diren esku-hartzeak burutzeko. Eusko Jaurlaritzak, deialdi honen eta beste ekimen batzuen bidez, gizarte askotarikoa eta kohesionatua eraikitzeko konpromisoa berresten du, gizarte-integrazioa, aukera-berdintasuna eta herritarren parte-hartzea lortzen lagunduko duten udal-ekimenak bultzatuz, elkartasunaren, erantzukidetasun instituzionalaren eta giza eskubideekiko errespetuaren printzipioekin bat etorriz.
Hona iritsita, begira dezagun lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan, haren bidez sortzen, ezabatzen eta aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak eta finkatzen baitira sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak, eta ikusiko dugu Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari esleitzen dizkiola migrazioaren eta asiloaren arloko egitekoak eta jardun-arloak.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuak, bere aldetik, gai hauen gaineko zeregin eta jardun-arloak ezartzen ditu: boluntariotza, gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak, immigrazioa, gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka, erakunde arteko adostasuna sustatzea, elkarrizketa soziala, lanbide-lankidetza, elkartasun zibikoa, sareko lana, jakintzaren kudeaketa eta herritarren partaidetza sustatzea gizarte esku-hartzeen eta gizarte-politiken eremuan; eta jardun-eremu lehenetsitzat dauzka eskubide sozialak baliatzeko ikuspuntutik gizarte-egoera bereziki zaurgarrian bizi diren pertsonak eta kolektiboak.
2026ko ekitaldiari begira, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak, erkidegoa, belaunaldiarteko elkartasuna, erronka demografikoa eta berrikuntza gogoan harturik, helburu estrategiko batzuk sustatu nahi ditu, ea lortzen duen bide beretik eramatea dagozkion sustapen-ekimenak eta beste ekintza batzuetan egiten duen ahalegina. Era berean, gehitu behar da ekimen hau bat datorrela XIII. legegintzaldiko Gobernu Programarekin, eta lotura estua duela 56. konpromisoarekin (Migratzaileen eta errefuxiatuen integraziorako laguntza): 1. eta 5. ekimenak, migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko politikak sustatzeari buruzkoak.
Deialdi-agindu honek egin beharreko aurreikuspenak egiten ditu Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko xedapenak betetzeko (abenduaren 21eko 20/2023 Legea); eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago: plan estrategiko hori Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez onartu zen (2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena). Horrela, deialdi honen bidez, jarduera batzuk bultzatu eta sustatu nahi ditugu, gero udalerrietan garatzeko; askotarikoak, baina betiere, helburu estrategiko garbia dutenak: harrera- eta gizarteratze- mekanismoak artikulatuz, handik eta hemendik etorritako jendea elkarrekin giza legez bizi dadin lortzea.
Ildo horretan, Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako, abenduaren 23ko 7/2025 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026 ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, bermatzen du badela nahiko aurrekontu krediturik.
Azaldutakoarekin bat etorriz, honako hau
2026. urterako oinarriak onartzea, eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egitea norgehiagoka-araubidea baliatuz, I. eranskinean onartu eta agertzen diren oinarrien arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Aginduan jasotako dirulaguntzak kudeatzean eskuratutako datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) eta Datu Pertsonalak babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Datu-babesari buruzko informazio xehatua lortzeko, helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/110400-capa1-es.shtml
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietarako, hauek aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak eta lege horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuak xedatutako arau orokorrak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko titularrari edo migrazio- eta asilo-gaietan haren baliokidea den organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
oinarria. Xedea.
Agindu honen xedea da dirulaguntza batzuetarako oinarriak onartzea 2026rako eta haien deialdia egitea, norgehiagoka-araubidean, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta, zehatz-mehatz immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren eremuan jarduerak garatzeko.
Dirulaguntzak zertan erabil daitezkeen: herritarren eskubide-betebeharren inguruko jarduerak taxutzeko edo burutzeko; harrera- eta bizikidetza-planak egiteko; harrera-zerbitzuak abian jartzeko; truke eta interakzio positiboko guneak sortzeko; etorkinak gizarteratzeko; jendarte-sareetan oinarritzen diren esku-hartzeak egiteko; eta, oro har, herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuekin lotutako jardueretarako, baldin eta Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren 2022-2025 aldirako VI. Kultura arteko Planaren printzipio gidarien arabera garatzen badira eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.35 artikuluan aurreikusitakoaren esparruan garatzen badira eta dena delako sektorean ez badago legez zehazturik udal-eskumena noraino iristen den.
Diruz lagundutako proiektuek eta programek bat etorri beharko dute 2022-2025 aldirako Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planarekin.
Jarduerak gauzatzeko epea 2026ko ekitaldia da.
oinarria. Entitate onuradunak.
Erakunde hauek izan daitezke immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jarduerak prestatu eta egiteko laguntzen onuradun:
EAEko toki-erakundeak.
EAEko tokiko organismo autonomoak.
EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.
Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:
Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.
EAEko toki-erakunde batek baino gehiagok batera egin ditzakete eskabideak, zerbitzu mankomunaturik ez izan arren. Baterako eskabideak eginez gero, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte erakunde bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko laguntza-zenbatekoa, denak izango dira-eta onuradun. Era berean, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, elkarte horri onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalmen izango duena. Toki-erakundeen arteko elkarte hori ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan xedatutako preskripzio-epea igaro arte.
oinarria Izapidetze elektronikoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.2.a) artikuluan arautzen duena betetzeko, erakunde interesdunek telematikoki egin behar dituzte laguntza-programa honetarako izapide guztiak.
Agindu honen eranskinetan jasotako eskabide-eredua, bai eta eskabideak izapidetzeko zehaztapenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere, eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/0606409) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan.
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Eskabidearen ondorengo izapideak jakinarazpenak eta justifikazioak barne bide elektronikoz egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» erabiliz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
oinarria. Eskabideak.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskabidea osorik bete behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formularioan, eta horrekin batera, nahitaezko dokumentazioa aurkeztu behar da, agindu honen II. eranskinean erantsitako eredu normalizatuen arabera.
Eskatzaile bakoitzari ez zaio dirulaguntza bat baino gehiago emango. Erakunderen batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baldin badu, epearen barruan eta sarrera-erregistroaren arabera azkena aurkeztu duena soilik aztertuko da, eta ezetsi egingo dira gainerakoak.
Entitate eskatzaileek laguntza-eskabidea eta horri erantsitako dokumentazioa berek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte. Orobat, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 6.1 artikuluan ezartzen duen bezala.
Erakunde eskatzaileak ziurtatu beharko du beteko dela Haurrei eta nerabeei babes osoa emateari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan ezarritakoa. Hau da, nahitaezkoa izango da, adingabeekin ohiko harremana dakarren edozein lanbide, ofizio eta jardueratara jotzeko eta horretan aritzeko, epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein delitugatik, ezta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketako edozein delitugatik ere. Horrenbestez, lanbide, ofizio edo jarduera horietan aritu nahi duen orok Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz egiaztatu beharko du inguruabar hori.
Era berean, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.
Kopia autentikoak aurkeztu beharko dira, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.
oinarria. Eskabideak zuzentzea.
Eskabideak ez baditu betetzen agindu honetan jasotako baldintza guztiak, edo osatugabea edo akastuna bada, entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utziko zaiola, aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.
Dirulaguntzaren kide anitzeko organoak, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dena delako jarduera balioesteko beharrezkoa iruditzen zaion informazio oro eskatu ahal izango dio erakunde eskatzaileari, 10 egun balioduneko epean ekar dezan, eta adieraziko dio bestela informazio hori kontuan hartu gabe egingo dela balorazioa.
oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Diruz lagundutako gastuen izaerari buruz, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Diruz lagun daitekeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzailea zerga horren deklarazioa egitera behartuta badago. Inbertsio-gastuak ere ez dira lagunduko diruz.
Erakunde onuradunak ezin baldin baditu jarduerak edo programak bere langileez baliatuta burutu, jarduera hori azpikontratatu egin ahal izango du, osorik edo partez, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100eraino. Inola ere ezin izango dira azpikontratatu dirulaguntzaren kostua handiagotzen duten eta jardueraren edukiari balio erantsirik gehitzen ez dioten jarduerak.
Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren 100eko 20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontrataziorako honako eskakizun hauek bete beharko dira:
Kontratua idatziz egitea.
Kontratua egin baino lehen, kontratua egiteko baimena ematea, oinarri erregulatzaileetan ezarritako moduan, dirulaguntzaren entitate emaileak.
Kontratistak erakunde onuradunaren aurrean bakarrik egongo dira behartuta, eta erakunde horrek bere gain hartuko du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa Administrazioaren aurrean. Izan ere, dirulaguntza jasoko duen jarduera gauzatzeko beste inorekin ezer hitzartuz gero, beste horrek ere dirulaguntzak arautzen dituen araudiak ezarritako mugak errespetatuko dituela ziurtatu beharko du, diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek lankidetza-betebeharra bete behar dute, muga horiek benetan errespetatzen direla egiaztatzeko aukera emateko.
Alabaina, erakunde onuradunak ezin izango ditu hitzartu, diruz lagundutako jardueraren gauzatze oso edo partzialerako, honako hauek:
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 13. artikuluan zehaztutako debekuetako bat duten pertsonak edo erakundeak.
Kontratazioaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzaren bat jaso duten pertsona edo entitateekin.
Bitartekari edo aholkulariak, baldin eta ordaindu beharrekoa eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin gisa definitzen bada, ordainketa hori ez badago justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuek merkatuan daukaten balioaren erreferentziaren arabera.
Onuradunarekin lotura duten pertsonak edo erakundeak, baldintza hauek bete ezean:
Dirulaguntza ematen duen organoaren aurretiazko baimena lortzea.
Diruz lagun daitekeen zenbatekoa ez izatea lotura duen entitateak izandako kostua baino handiagoa. Kostua egiaztapenean ziurtatuko da, onuradunaren gastuak ziurtatzeko ezarritako baldintza beretan.
Aurreko apartatuetan aurreikusi gabeko edozertarako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30 eta 31. artikuluetan xedatutako aplikatuko da.
oinarria. Onuradun izateko betekizunak.
Ezin dira izan onuradunak inguruabar hauetako batean dauden entitateak:
Laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukeraren galerarekin administratiboki edo penalki zehatuta egotea edo horretarako gaitasunik gabe uzten duen lege-debeku baten menpe egotea. Alde horretatik, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira, halaber, estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Hartzekodunen borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaitua izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Erruduntzat jo izanik, hori eragin duen kausa dela-eta Administrazioarekin egindako kontraturen bat suntsitua duena.
Legezko ordezkaritza duen pertsona herri administrazioetako langileen bateraezintasun egoera batean egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi bat izatea, araudi aplikagarrian ezarritako baldintzetan.
Taldeak osatzen dituzten kideak (2.3 artikulua) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 13. artikuluan edo apartatu honetan aurreikusitako legezko debeku-egoeraren batean egotea.
Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat duten pertsona juridikoak.
Aurreko apartatuaren a), b), c), d), e) eta f) letretan biltzen diren baldintzen justifikazioa eskabide-orrian adierazitakoaren arabera egindako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egingo da.
oinarria. Laguntzen zenbatekoa.
2026ko deialdiak 1.330.000,00 euro izango ditu esleituta.
Diruz lagundutako EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek dirulaguntza honen xede den aurrekontu osoaren % 25 finantzatu beharko dute gutxienez.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzak eskabide bakoitzean aurkeztu diren jardueren aurrekontu osoaren % 75 finantzatu ahal izango du, betiere gainfinantzaketarik ez badago.
Beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek helburu bererako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak ematen badituzte, emandako dirulaguntzaren proiektu/programaren aurrekontu osoa murriztu egingo da.
Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ez da inola ere 50.000,00 eurotik gorakoa izango.
oinarria. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Agindu honetan araututako dirulaguntza ez da bateragarria Eusko Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomoek emandako beste laguntza batzuekin.
Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko dena delako jarduera, lehenagotik ere, Laguntza Juridiko, Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren katalogoan eskainita badago (Eusko Jaurlaritza) eta hark burutzen badu, ez zaio laguntzarik emango.
Agindu honek erregulatzen duen dirulaguntza bateragarria da, objektu eta helburu berarekin, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek ematen dituztenekin. Edonola ere, dirulaguntzen zenbatekoak ezingo du dirulaguntzaren objektu den kontratazioaren edo jardueraren erabateko kostua gainditu.
Erakunde onuradunek, horregatik, inguratu dituzten laguntza, diru-sarrera edo baliabide guztiak aitortu beharko dituzte, bai eskaera-unean eskuan dauzkatenak, bai jarduera gauzatu ahala inguratzen dituztenak; eta, beste edozein finantzaketa lortzen badute, berehala jakinarazi beharko dute.
Beste laguntza batzuekin batera jasotzen bada, guztien baturak dirulaguntzaren objektu den kontratazioaren edo jardueraren erabateko kostua gainditzen badu, gainditzen duen zati hori bateraezintzat joko da, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak emango duen laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da.
Horretarako, irizpide hauek erabiliko dira, gehiegizko finantzaketarik egon ez dadin:
Gastu guztiek diruz lagundutako jarduerarekin lotuta egon behar dute zuzen-zuzenean.
Aurkeztutako kostuak izan behar dira beharrezkoak, neurrikoak, eta benetan burututa eta ordainduta behar dute egon.
Egiaztatu behar da ez dela gertatzen gastu batek finantzaketa bikoitza izatea laguntza bat baino gehiagorekin.
Azkenean egiaztatzen den kostuaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa doitu egin daiteke ebazpen-fasean edo justifikazio-fasean.
oinarria. Kudeaketa-organoa.
Agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren titularra izango da. Ebazpen-proposamena egiteko beharrezkoak diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatze aldera iruditzen bazaio beste jarduketarik egin behar duela, ofizioz egingo du.
oinarria. Balorazio-batzordea.
Balorazio-batzorde horrek hiru kide izango ditu. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dira.
Batzordeko kideen artean ziurtatu behar da gizon-emakumeen kopurua orekatua izango dela, eta denak ere egokiak direla prestutasun, gaitasun eta prestakuntzaz, hargatik inola ere eragotzi gabe martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak 3 artikuluaren 10.d) apartatuan xedatzen duena, haren bidez onartu baitzen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina.
Kasu horretarako, ordezkaritza orekatua zera da: lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea. Gainerako kasuetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean izango da orekatua.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Aitor Eguinoa Isasmendi jauna, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikaria; hitza eta botoa izango ditu.
Laura Tejedor Andrés andrea, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikaria; hitza eta botoa izango ditu.
Miren Uxue Arbe Blanco andrea, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikaria; hitza eta botoa izango ditu, eta batzordeko idazkaria izango da.
Ezin badute etorri, edo gaixo badaude, edo beste zerbaitengatik ezinezkoa baldin bazaie beren eginkizunak betetzea, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikariek ordezkatuko dituzte, Zuzendaritzan duten antzinatasuna soilik kontuan hartuta.
Ezin badute etorri, edo gaixo badaude, edo beste zerbaitengatik ezinezkoa baldin bazaie beren eginkizunak betetzea, ordezko hauek izendatuko dira:
Unai Aspuru Zuazo jauna, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikaria; hitza eta botoa izango ditu.
Francisco Javier de la Fuente Pereda jauna, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako teknikaria; hitza eta botoa izango ditu.
oinarria. Ebazpen-proposamena.
Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira. Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariak ebatziko ditu, prozeduran planteatu diren gai guztiei dagokien erabakia hartzeaz batera.
Organo kudeatzaileak eginen du ebazpen-proposamena, balorazio-batzordearen espedientea eta txostena aintzat hartuta, eta behar bezala arrazoiturik. Bi gauza adierazi beharko ditu: dirulaguntza zein entitate eskatzaileri ematea proposatzen duen, eta zenbatekoa.
Prozeduran erakunde eskatzaileek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak agertzen badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta erakunde horiei banan bana jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.
Interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik kontuan hartu behar ez bada, eta, hartara, entzunaldi-izapide hori egitea beharrezkoa ez bada, ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
oinarria. Ebazpena eta jakinarazpena.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta jakinarazpenaren ondorioak sortuko ditu.
Ebazpenean informazio hau gutxienez jaso beharko da, jendeak jakin dezan: erakunde onuradunen zerrenda, diruz lagundutako jarduerak, eta jarduera horietako bakoitzari zenbat esleitu zaion. Era berean, ukatutako eskabideak ere aipatuko dira, ukatzeko arrazoia adierazita.
Ebazpenak, edonola ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen Legean zehazturik dauden baldintzak bete beharko ditu (abenduaren 21eko 20/2023 Legea, 22.3 artikulua).
Beren zerbitzuak mankomunaturik ez dituzten EAEko hainbat tokiko erakundek osatutako talde bat izango balitz onuraduna, agindu honen 2. oinarriko 3. apartatuan ezarritakoaren arabera, hartuko den ebazpenak taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen betearazpen-konpromisoak azalduko ditu, baita kide bakoitzak ezarri beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere.
Ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza emateko eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu beharko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta»ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
oinarria. Banaketa-prozedura eta -irizpideak.
Laguntzak jardueren artean banatzeko prozedura norgehiagoka izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19 artikuluan xedatzen den moduan. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.
Izapidetzeko onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Dirulaguntzak esleitzeko, balorazio-fasean lortutako puntuaziotik eratorritako beheranzko hurrenkera hartuko da kontuan, 8. oinarrian ezarritako laguntza-ehunekoa aplikatuta ateratzen den zenbatekoaren arabera.
oinarrian deialdiari esleitutako hornidura ekonomikoa ez bada nahikoa artikulu honen aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera hasieran kalkulatutako laguntzak osorik ordaintzeko, laguntza horiek murriztu egingo dira. Hala egiten bada, azkenean ezartzen diren zenbatekoek, aipatu hornidurarekin lotuta, bete egin beharko dute horiek aurrera eraman ahal izateko hasieran kalkulatutako zenbatekoan kopuru orokorrarekiko zuten proportzioa.
Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Immigranteei harrera egiteko proiektu bai sortu berriei bai lehendik daudenei: 20 puntu, gehienez.
1. Profesional espezializatuek migratuei zuzeneko arreta ematea: 5 puntu, gehienez.
2. Informazioa emateko, nondik nora jo erakusteko, deribatzeko eta bidean laguntzeko taxuturik dago: 5 puntu, gehienez.
3. Sarbide zuzen, doako eta libreko zerbitzua, erroldatzea eskatzen ez duena: 3 puntu, gehienez.
4. Atzerritartasunaren arloko aholkularitza juridikoari dagokionez, «Aholku-sarearekin» koordinatzen da: 3 puntu, gehienez.
5. Helduen Hezkuntzako Zentroekin eta euskaltegiekin koordinatzea, hizkuntzak (euskara eta gaztelania) ikasteari dagokionez: 3 puntu, gehienez.
6. Badu aldi bereko itzulpen-zerbitzua: puntu 1, gehienez.
Herritartasunari, kulturartekotasunari edo bizikidetzari buruzko lege eta planen batean ezarritako ildoetan sartzea: 25 puntu, gehienez.
1. Enplegua, prestakuntza eta eskola-arrakasta eskuragarri izatea, integratzeko, erabateko herritartasuna lortzeko eta baliabideak mobilizatzeko bideak diren aldetik: 5 puntu, gehienez.
2. Euskararen ikaskuntza gizarteratze-mekanismo gisa sustatzea: 5 puntu, gehienez.
3. Parte-hartzea, kultura-aniztasuna eta bizikidetza: 5 puntu, gehienez.
4. Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka: 5 puntu, gehienez.
5. Proiektuaren alderdi berritzaileak: 5 puntu, gehienez.
Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 25 puntu, gehienez.
1. Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 3 puntu, gehienez.
2. Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 5 puntu gehienez.
3. Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.
4. Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 5 puntu, gehienez.
5. Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.
6. Proiektua diseinatu eta gauzatzeko orduan genero-ikuspegia txertatzea: gehienez 6 puntu. Gizarte-inklusioari eta kulturen arteko bizikidetzari dagokionez -hori ere lortu nahi baita deialdi honen bidez- genero-ikuspegia benetan txertatzea ere baloratuko da, honela:
6.1. Identifikatzea ea, esku hartu behar denean, zer berdintasun-gabezia berezi dauzkaten emakume migratzaileek: 2 puntu, gehienez.
6.2. Identifikatzea ea zer helburu jarri behar diren eta zer jarduketak egin behar diren berdintasun-gabezia horiek murrizteko, edo bultzatzeko gizon-emakumeak berdin-berdin iritsi ahal izatea baliabideetara, zerbitzuetara edo gizartean parte hartzera: 2 puntu, gehienez.
6.3. Sexuaren arabera bereizitako jarraipen- eta ebaluazio-adierazleak sartzea, edo berdintasunaren gaineko eragina neurtzea ahalbidetzen dutenak: puntu 1, gehienez.
6.4. Askotariko diskriminazio-egoerak edo kalteberatasun espezifikoko egoerak prebenitzeko neurriak: puntu 1, gehienez.
Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.
1. Tokiko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin koordinatzea: 5 puntu, gehienez.
2. Probintziako beste eragile sozial eta instituzionalekin koordinatzea: 5 puntu, gehienez.
3. Autonomia-erkidegoko beste eragile sozial eta instituzionalekin koordinatzea: 5 puntu, gehienez.
4. Sektore publikoko beste eragile sozial eta erakundeekin koordinatzea: 5 puntu, gehienez.
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.
1. Proposamenaren diseinua: 4 puntu, gehienez.
1.1. Egoera edo arazoa, horren sorburuko arrazoiak, eragiten dituen ondorioak eta esku-hartzearen xedeko biztanleria identifikatu eta deskribatzea: 1 puntu, gehienez.
1.2. Helburu orokorrak eta espezifikoak (zehatzak, neurgarriak, behagarriak, egingarriak eta ebaluagarriak) identifikatzea, espero diren emaitzak adieraztea eta jarduerekiko harreman efikaza eta efizientea izatea: 1 puntu, gehienez.
1.3. Egingo diren jardueren egitura eta tenporalizazioa: 1 puntu, gehienez.
1.4. Jarduerak egiteaz arduratuko diren pertsonak identifikatzea, bai eta haien gaitasuna, eskarmentua eta proiektuari eskainiko dioten denbora ere: puntu 1, gehienez.
2. Ebaluazioa: 3 puntu, gehienez.
2.1. Ebaluazio-sistema eta adierazle neurgarri eta esanguratsuak zehaztea, bai eta ezarritako adierazleei dagokien informazioa lortzeko erabiliko diren tresnak eta metodoak ere: 3 puntu, gehienez.
3. Bideragarritasuna: 3 puntu.
3.1. Proiektua edo programa erakundearen estrategia edo plangintza handiago batean kokatzea: 1 puntu, gehienez.
3.2. Aurreikusitako gastuen eta bitartekoen arteko koherentzia: 1 puntu, gehienez.
3.3. Erabilitako bitartekoen eta aurreikusitako emaitzen arteko koherentzia: 1 puntu, gehienez.
oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.
Entitate onuradunen betebeharrak honako hauek dira:
Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela EHAAn argitaratu eta hamar eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du.
Dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako jarduera edo jarduerak egitea.
Dirulaguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea eta Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza diruz lagunduta garatuko den jarduera edo garatuko diren jarduerak egiaztatzea onartzea.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren aurrean betekizunak eta baldintzak bete direla justifikatzea, baita jarduera garatu dela edo jarduerak garatu direla, eta dirulaguntza ematearen helburua betetzea.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren egiaztapenak onartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak kontrolatzeko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten dituen jarduketak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araubide zehatzean arautzen direnak ere.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari jakinaraztea beste administrazio edo entitate publiko batzuei edo entitate pribatuei xede bererako aurkeztutako laguntza-eskaera guztiak eta haiek emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide guztiak.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabar objektibo zein subjektiboetan gertatzen diren aldaketa guztiak.
Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak behar bezala ikuskatuta edukitzea, onuradunari kasu bakoitzean aplika dakiokeen merkataritzako eta sektoreko legerian eskatzen den bezala, baita deialdi-agindu honetan eskatzen diren erregistro espezifikoak eta kontabilitateko egoera-orriak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak behar bezala erabili ahal izateko.
Jasotako funtsak nola erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektrikoak barne, egiaztapen eta kontrol jarduketak aplikatu ahal zaizkien aldian.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren erakunde marka jartzea hori inprimatzea edo erakustea posible den diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda guztian, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua (1999ko urriaren 26ko EHAA, 205. zk.) arautzen duen Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 46/2017 Ebazpenean, apirilaren 4koa, (2017ko apirilaren 12ko EHAA, 72. zk.) ezarritakoaren arabera. Marka hori Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari eska dakioke. Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuaren ondorioz sortzen den dokumentuan, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren logotipoa eta Migraziorako Euskal Itun Sozialaren logotipoa agertu beharko dira. Jardueraren publizitatean edo dirulaguntzaren argitalpenean adieraziko da jardueraren edukien ardura diruz lagundu den erakunde publikoak hartu duela.
Agindu honetan edo dirulaguntzetan aplika daiteken araudian aurreikusten diren kasuetan jasotako funtsak itzultzea.
Administrazioak laguntzen ordainketa egin ahal izateko, erakunde-eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko du. Erakundea ez badago han erregistratuta edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi baditu, https://www.euskadi.eus/alta-modificacion-datos-terceros/web01-tramite/es/ webgunearen bitartez egin beharko du.
Diruz lagundutako jardueran edo jardueretan egin nahi den edozein aldaketa idatziz jakinaraztea, horretarako espresuki Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren onarpena izanda.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari bidaltzea agindu honen 17. oinarrian ezartzen diren frogagiriak, eta horien jarraipenean eta ondoko ebaluazioan laguntzea.
Adierazitako ezaugarriak dituen dirua itzultzeko prozeduraren bat edo prozedura berresleren bat hasiz gero, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Eta, orokorrean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 14. eta 42. artikuluetan ezarritako beste edozein.
oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.
Laguntzen ordainketa zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 15.a) oinarrian ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren. Justifikazio hori 2026ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.
Gainerako % 30a 2027ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2027ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2027ko urtarrilaren 1a baino lehen.
oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa.
Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintzen % 70i dagokion gastua justifikatu beharko dute 2026ko abenduaren 31 baino lehen, eta gainerako % 30a, berriz, 2027ko martxoaren 31 baino lehen.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren ondorioetarako, entitate onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Diruz lagundutako kontratazioari edo jarduerari buruzko deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera egina; eredua eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan https://www.euskadi.eus/servicios/0606409 eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, guztizko gastuaren dokumentu egiaztatzaile guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat egon beharko du, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Aitorpen horretan, honako hauek adieraziko dira: dokumentuaren nondik norakoak, identifikazioa, igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzak emandako zenbatekoari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa.
Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, 2026an diruz lagundutako jarduerarako beste finantzaketa-iturri batzuk existitzen diren edo ez jakiteko.
Jarduerarekin lotuta argitaratu den edo jendeari zuzenduta dagoen dokumentazioa, esaterako, prentsa-ebakinak edo hizkuntza-bertsio ezberdinen adierazgarriak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako material bakoitzaren inguruan, eta publizitate bidez garbi adieraziz programen finantzaketa publikoa dela.
Emandako dirulaguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko, dokumentu hauek onartuko dira:
Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko duena.
Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturak. Faktura orok 2026an egina beharko du izan, bestela ez du balioko.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutako ordainagiriak, betiere finantza-erakundeek eginak badira eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Dirulaguntza era egokian aplikatzen dela ziurtatzeko, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak; Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egokiak diren inspekzioak, jarraipenak eta kontrolak egin ditzakete.
oinarria. Justifikazioa zuzentzea.
Dirulaguntzaren justifikazioak eta justifikazio-agiriek ez badituzte betetzen agindu honetan jasotako baldintza guztiak, edo osatugabeak edo akastunak badira, entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, dirulaguntza itzularazteko prozedurari ekingo zaiola, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legean aurreikusita dagoen moduan (abenduaren 21eko 20/2023 Legea, 36. artikulua eta hurrengoak).
oinarria Betebeharrak ez-betetzea eta ardurak.
Hauek izango dira ez-betetzeak:
Jasotako dirulaguntzak zeharo edo partzialki Agindu honetan aurreikusten ez diren jardueretarako erabiltzea.
Agindu honetan ezartzen diren betebeharrak urratzea, edo, hala badagokio, dirulaguntzak ematean ezartzen direnak ez betetzea.
Aurkeztutako proiektuan dirulaguntza-programa honetako Zuzendaritza kudeatzaileak baimendu ez duen edozein aldaketa egitea.
Diruz lagundutako proiekturako ezarritako epeak gainditzea, ez badago hori aldatzeko baimenik.
Dirulaguntzaren Likidazioaren Ebazpenean diru-kopururen bat itzultzeko agintzen bada, garaiz ez itzultzea (ezarritako epean).
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako beste edozein ez-betetze.
Aurreko puntuan adierazten den egoeraren bat gertatu dela egiaztatzen baldin bada, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, batetik, jasotako kopuruak eta, bestetik, sortutako berandutze-interesa, hala baitago aurreikusita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legean (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
Itzuli beharreko zenbatekoa irizpide hauek kontuan hartuz zehaztuko da:
Aurreikusitako helburuak betetzen ez badira edo jarduerak zeharo gauzatzen ez badira, baina erakunde onuraduna guztiz betetzera nabarmen hurbiltzen bada eta zalantzarik gabe konpromisoak betetzera daraman jarrera duela frogatuz gero, lorpen-maila balioztatuko da, eta dirulaguntzaren zenbatekoa maila horrekiko proportzionala izango da.
Aipatutako ondoreetarako, erakundea horiek guztiz betetzera nabarmen hurbiltzen dela ulertuko da gutxienez programako proiektuaren % 80a gauzatu bada, betiere baremaziorako kontuan hartu diren irizpide objektiboak mantendu eta horiek betetzen badira.
Lehenago aipatutako kasuetan, itzuli beharreko zenbatekoa bete ez den benetako ehunekoarekin proportzionala izango da.
Agindu honetan arautzen diren laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak baimena eman gabe laguntzaren eskabidean eta dokumentazio osagarrian adierazitako jarduketak aldatzen badira, aldatutako jarduketei dagozkien zenbatekoak itzuli beharko dira.
Laguntzak justifikatzeko beharrezko dokumentazioa aurkezten ez bada, jaso eta justifikatu gabeko laguntzak itzuli beharko dira eta, behar denean, jasotzeko dauden zenbatekoak kobratzeko eskubidea galduko da.
oinarria. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko zaio Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari, eta, betiere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, betiere jotzen baldin bada bete direla dirulaguntzaren helburua, onuraduna izateko baldintzak eta ezarri diren betebeharrak; aldi berean beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatuen laguntzak nahiz dirulaguntzak lortuz gero; eta, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legean ezarritako gainerako baldintzak baldin badira aldatu (abenduaren 21eko 20/2023 Legea, 25.1 artikulua), dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke.
Adierazitako zentzuan, dirulaguntzaren objektua bete dela ulertzen da gutxienez proiektu edo programa osoaren % 80 bete denean eta betiere baremoa ezartzeko kontuan hartu diren irizpide objektiboak mantendu eta bete badira.
Horretarako, Balioespen Batzordeak aztertu eta balioetsi eta gero, dagokion aldaketa-ebazpena emango da, zeinaren bitartez egokituko baita emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako mugak eta irizpideak aplikatuta; eta, hain zuzen ere, erakunde onuradunak soberan jasotakoa itzuli beharko du, halakorik bada, dagozkion berandutze-interesak gehituta, dirulaguntza ordaindu zitzaionetik hasita, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeko 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.
oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.
Erakunde eskatzaileak eskabide horretan atzera egiteko aukera izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak, ebazpen bidez, atzera egite hori onartu egingo du, eta amaitutzat emango du prozedura.
Emandako laguntzari uko ere egin ahal izango dio erakunde onuradunak. Emandako dirulaguntza lehenengo onartu egin behar da, eta gero egin dakioke uko. Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak, ebazpen bidez, berariaz onartuko du uko egite hori, eta amaitutzat emango du prozedura.
Uko-egitea onartu ondoren, erakunde onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horiek ordaindu zirenetik sortutako interesak itzuli egin beharko ditu.
oinarria. Hitzarmena.
Onartutako dirulaguntza emateko eta onartzeko, agindu honen III. eranskinean adierazitako hitzarmena sinatu beharko dute Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak batetik, eta, bestetik, diruz lagundutako toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek, ebazpena interesdunei jakinarazi eta hilabeteko epean.
oinarria. Jarraipen-batzordea.
Aurreko oinarrian aipatutako hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren eta toki-erakundeen, tokiko organismo autonomoen eta tokiko merkataritza-sozietateen artean sinatuta dago), jarraipen-batzorde bat eratuko da. Honela egongo da osaturik:
Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria edo hark aukeratzen duen ordezkoa; presidentea izango da.
Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako bi teknikari. Bietako bat idazkaria izango da.
Batzorde hori urtean behin bilduko da gutxienez, hitzarmen hau gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak koordinatzeko eta hitzarmenaren beraren jarraipena, zaintza eta kontrola egiteko.
Jarraipen Batzordeak honako eskuduntza hauek izango ditu:
Hitzarmena betetzeak dakartzan interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea. Halaber, sinatu duten alderdiei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea.
Begiratzea laguntzak zertan erabiltzen diren, eta egiaztatzea ez dagoela jarduketen gainfinantzaketarik.
Hartu beharreko neurriak hartuko dira emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin, hala egin behar dela jartzen baitu Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 3.10 artikuluan (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua).
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)