Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2026ko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak, eta dirulaguntzetarako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3132
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/07/01
  • Argitaratze-data: 2026/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan bildutako xedapenekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, arte eta kultura alorretako jarduerak eta haiek hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari esleitzen dizkio azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak egoki irizten dio proiektuak garatzeko dirulaguntza-lerro espezifiko bat ezartzeari. Dirulaguntzetarako deialdiaren bidez, ikus-entzunezko produkzioaren aurreko jarduerak sustatuko dira (haien artean nabarmentzekoa da gidoiaren garapena), hartara ikus-entzunezko sektoreak ekoizten dituen obren kalitate eta bideragarritasuna handitzearren.

Munduko ikus-entzunezkoen industria bere negozio-ereduak aldatzen ari da, kontsumo-ohitura berriekin eta plataformak zinema-areto tradizionalen alternatiba gisa agertuta. Testuinguru horretan, serieak ikus-entzunezkoen industriarako aukera-produktu bilakatu dira, eta egonkortasuna eta jarraitutasuna eskaini diete ikus-entzunezko enpresei.

Animazio-sektorea dinamikoenetakoa izaten ari da, eta etorkizunerako proiekzio handiena du. Gamifikazioko joera berrien ondorioz, animazioa tresna gehigarria da zenbait sektore ekonomikotan.

Agindu honetan, beraz, gure industriaren ikus-entzunezkoak garatzeko gaitasunari erantzuteaz gain, bi azpisektoreen berezitasunei ere erantzun nahi zaie.

Era berean, deialdia Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartutako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez onartutako 2026ko Dirulaguntzen Urteko Planean jasota dago, 2025-2028ko PES aldatzen duena. Plan horiek sailaren webguneko esteka honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/sail-plana/pes-2025-2028-dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2hhk/eu/

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntza-araubide hori ez zaio Europako Batzordeari jakinarazi behar, eta barne-merkatuarekin bateragarria da Tratatuaren 107. artikuluaren 3. apartatuari jarraikiz, aipatutako 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluko eta I. kapituluko baldintza guztiak betetzen baititu.

Horren arabera, honako hau

Deialdi honetako laguntzetarako bideratutako zenbatekoa 2.1 artikuluan finkatuta dago eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez handitu ahal izango da, Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakunde autonomoa den Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) urtero transferitu dezakeen zenbatekoaren arabera, bai eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera ere, programa horiek ebatzi baino lehen betiere. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari; horretarako hilabeteko epea egongo da, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Agindu honen xedea da 2026ko ekitaldian edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako film luze, serie- edo miniserie-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egitea eta horretarako baldintzak ezartzea. Hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operazioetan zentratua eta 2026. eta 2027. urteetan egingo direnak.

  1. Dirulaguntza hauetarako guztira 650.000 euro bideratuko dira. Zenbatekoa xedapen gehigarri bakarrean jasotako moduan handitu ahal izango da.

  2. Deialdi honek zer laguntza-modalitate barne hartzen dituen, honela banatuko da zenbateko osoa:

    1. Film luzeak garatzeko dirulaguntzak II. Kapituluan ezarritako moduan: 325.000 euro.

    2. Serieak eta miniserieak garatzeko dirulaguntzak III. Kapituluan ezarritako moduan: 325.000 euro.

  3. Eskaerarik ez dagoelako edo eskaerek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako modalitateetako bati bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua beste modalitateetako proiektuetara edo programetara bideratuko du dagokion Balorazio Batzordeak. Horretarako, haien balorazioaren ondoriozko hurrenkerari eta puntuazioari jarraituko zaie, harik eta soberakin ekonomikoa agortzen den arte.

  4. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira:

    1. Film laburrak.

    2. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren gidoi zinematografikoak sortzeko 2026rako laguntza-deialdira aurkezten diren proiektuak.

    3. Eskabidea aurkezteko unean filmatzen hasiak diren proiektuak.

    4. Telebistarako edo plataformetarako programak (talent show-ak, lehiaketak, reality show-ak, streaming, influencer edo youtuber serieak, etab.).

    5. Telebista-plataformen edo telebista-kanalen laguntza edo garatze-kontratua lortu duten proiektuak.

  1. Produkziorako laguntzak eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira: ekoizle independente izaera betetzen duten pertsona fisiko edo juridiko independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea edo izateko konpromisoa hartzea.

  2. Ekoizle independentetzat hartuko da Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluaren n) apartatuaren definizioan sartzen den pertsona fisiko edo juridikoa.

  3. Pertsona fisiko edo juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

  4. Dirulaguntza koprodukzio bat garatzeko eskatzen denean, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 25eko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

  5. Europako Batzordearen erabakiz laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso duten enpresak ezin izango dira onuradun, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatutako da krisian dauden enpresekin ere. Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan definituta dago.

  6. Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako egoera hauetakoren batean dauden pertsonak edo erakundeak:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 2., 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoa betetzea.

    2. Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten pertsona fisiko edo juridikoak.

    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

  7. Onuradun izateko baldintza guztiak bete beharko dira aldi osoan, emandako laguntza likidatu arte.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko denez, finkatutako irizpideak aplikatuz balorazio handiena lortu dutenek soilik jasoko dute laguntza, ezarri den goi-muga errespetatuta.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 4an amaituko da, 23:59etan.

  2. Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren www.euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta, atal honetan zehaztutako helbideen bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistro elektronikoen bidez. Eskabidearen ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira (https://euskadi.eus/nirekarpeta); bertan eskuragarri daude bide elektronikoz izapidetzeko zehaztapenak.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bide elektronikoz nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak erregistro-arloko laguntza-bulegoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

    Film luzeak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0276318

    Serieak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0276319

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  5. Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da helbide honetan: https://euskadi.eus/ordezkariak

  6. Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskaren Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

  7. Eskabidearekin batera, Agindu honen 7. artikuluan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

    Aurkezten diren dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

    1. Deskargatzeko ereduak daudenean, eredu horiek erabiliko dira, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

    2. Gainerako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal dela.

    3. Dokumentazio elektroniko guztiaren gehieneko tamaina 30 Mb izango da.

    4. Bideoak web-helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira kontsultatu ahal izateko, dagokion dokumentuan.

  8. Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake deialdi honetara, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio dirulaguntza emango, 14. artikuluaren 7. apartatuan jasotzen den moduan. Ekoizle berak ezin izango ditu deialdi honetan bi eskabide baino gehiago aurkeztu. Bi baino gehiago aurkezten badira, sarrera-erregistroaren arabera lehenengo eta bigarren tokian aurkeztutakoak bakarrik onartuko dira.

  9. Proiektu bera gehienez bi deialditara aurkeztu ahal izango da agindu honetan jasotako modalitateren batean.

  10. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute dagoeneko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Dokumentu horien bidez, Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat. Kasu horretan, eskatzaileak egiaztatu beharko ditu.

  11. Eskabideak aurkeztuta, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu dira.

Eskabidearekin aurkeztu beharreko dokumentuak honako hauek dira:

  1. Eskatzaileari dagokion dokumentazioa:

  1. Identitateari buruzko datuak: eskabidea sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

  2. Pertsona juridikoak izanez gero: administrazioren bati dagozkion erregistroetan inskribatutako entitateak eskabidean zer erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

  3. Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.

    Dirulaguntzen eskatzaileen Gizarte Segurantzarekiko betebeharren egiaztapena automatikoki egingo du deialdi honen organo kudeatzaileak, haien baimenik gabe. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen hori egitearen aurka ager daiteke; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Zerga betebeharren egiaztapena egiteko, berriz, eskatzaileen baimena beharko da. Era berean, eskatzailea egiaztapen horren aurka ager daiteke; halakorik eginez gero, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Pertsona edo entitate interesdunak Nafarroako Ogasunean zergak ordaintzen baditu, zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatu beharko du, dagokion egiaztagiriaren bitartez.

  1. Proiektuari dagokion dokumentazioa:

    1. Proiektu bererako eskatu eta lortu diren beste laguntzen eta haien zenbatekoa adieraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera:

      Film luzeak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0276318

      Serieak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0276319

      Hala badagokio, dirulaguntza lortu dela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta, nolanahi ere, zenbatekoek bat etorri beharko dute garapen-aurrekontuan jasotako zenbatekoekin.

    2. Proiektuaren memoria argigarria. Bertan jasoko da garatu beharreko estrategia eta garapenean aurreikusten diren ekintza guztien deskribapen zehatza eta egutegia, garapenaren hasiera eta bukaeraren data zehatzekin.

    3. Gidoiaren sinopsia (orrialde 1) film luzeetan, eta lehenengo denboraldiko gidoiaren sinopsia (orrialde 1) serietan.

    4. Gidoia edo, gidoirik ez bada, gidoiaren trataera sekuentziala (gehienez 30 orrialde), gehi elkarrizketadun sekuentzia oso bat (gehienez 10 orrialde). Serieen kasuan kapitulu pilotuaren gidoi osoa eta lehenengo denboraldiko gidoiaren sinopsia. Dokumentalen kasuan, gidoiaren tratamendua. Proiektuaren jatorrizko bertsioa euskaraz bada, gutxienez euskaraz aurkeztu beharko da.

    5. Gidoiaren eta, hala badagokio, aurretik dagoen obraren gaineko ustiapen-eskubideak dituela egiaztatzen duen dokumentua, bai eta tratamendu-eskubideen lagapenaren ordainketaren (faktura eta ordainketaren frogagiria) edo aurkeztutako gidoiaren egiaztagiriak ere, produkzio-etxe eskatzaileak eta eskubideen titularrak sinatutako kontratuan jasotakoaren arabera.

    6. Proiektuaren aurrekontua, partidaka banatua eta xehatua, aurreikusitako gastu-sarrera guztiak jasoko dituena, www.euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

    7. Produkzioaren aurrekontu orientagarri orokorra eta finantzaketa-plana, biak dokumentu bakar batean jasota.

    8. Garatu beharreko obrari buruzko informazioa, obraren intentzionalitate artistikoa, zuzendariaren eta ekoizlearen oharrak (biak sinatuta) eta zer publikori zuzentzen zaion. Serieetan, gainera, pertsonaien tramen-mapa eta arku dramatikoa seriean zehar. Bideo-pitch-a edo teaserra sartu ahal izango da, halakorik badago.

    9. Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial artistiko profesionala. Zuzendariak ez badu inoiz film luzerik egin, baina bai laburrak, aurretik egindako film labur horien guztien kopia bat.

    10. Gidoilariarekin edo zuzendariarekin sinatutako akordioa garapen lanak egiteko.

    11. Proiektuen garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek, zuzendariek, gidoilariek eta abarrek sinatutako ardurapeko aitorpenak edo intereseko itunak.

    12. Produkzio-etxearen azken bost urteetako historial profesionala eta hurrengo bi urteetako ekoizte-aurreikuspenak, www.euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

    1. Hala badagokio, ekoizpenaren jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak jasotzen dituena.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua ezartzen duenari jarraikiz, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen bidez, honako betebehar hauek egiaztatutako dira:

Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion ezein zehapen administratibo edo penalen pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra daukala, edo egoitza irekitzeko konpromisoa hartzen duela laguntza jasoz gero.

Eskatzailea ekoizle pribatu independentea dela, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (Zinemaren Legea).

Eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa, krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014-07-31). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. apartatuan dago definituta.

Adierazi Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat edukitzeko betebeharra duen ala ez, eta, hala badagokio, 50 langiletik gorako enpresek sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta borroka-neurriak ezarri dituzten.

Proiektu bererako eskatutako eta lortutako laguntzak eta horien zenbatekoa.

Adimen artifizialean oinarritutako softwarea ez erabiltzea ideia garatzeko prozesuan, ezta deialdi honetara aurkezten den proiektua sortzeko prozesuan ere.

Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraziko du eskatzaileak, eta dirulaguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar eguneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da:

  2. Hauek izango dira batzordekideak:

    Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria, eta, hura falta bada, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan aurreikusitakoa hartuko da kontuan.

    Bokalak: lau aditu, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateetan adituak.

  3. Batzordeko idazkari gisa, baina bertako kide izan gabe, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik. Idazkariari dagokio batzordearen jokabidearen legezkotasun formalaz eta materialaz arduratzea. Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio-batzordearen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek. Horiek hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

  4. Balorazio-batzordearen behin betiko osaera Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

  5. Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bzitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  6. Balorazio Batzordeari dagokio aurkezten diren eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Batzorde horrek ebaluazioaren emaitza jasotzen duen txostena egingo du. Hauek jasoko ditu txostenak: emateko proposatzen diren dirulaguntzak, onuradun gisa proposatutako pertsonen edo erakundeen nortasuna adierazita, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, ematea proposatzen den jarduera eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita. Halaber adieraziko da zein eskabide ez diren onartu.

  7. Balorazio-batzordeak, beharrezko ikusten duenean eta aurkeztutako eskabideak egoki baloratze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei.

  8. Balorazio-batzorderako izendatutako aditu-profesionalek ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko dute, hauek frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroriak ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako dokumentuak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako dokumentu guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

  9. Organo kudeatzaileak, espedientea eta Batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen horretan, dirulaguntza ematea proposatzen duten eskatzaileen zerrenda adieraziko du, bai eta zenbatekoa ere, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitu diren balorazio-irizpideak zehaztuko ditu.

    Proposamen horretan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion dirulaguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari gehi aplikagarriak diren legezko interesak.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak esleitzeko prozedura Kulturako sailburuordeak eman eta ebatziko du, organo kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusi ondoren. Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko Agindu honek indarra hartzen duenetik hasita. Ebazpen horren bidez, eskatutako dirulaguntzak esleituko dira eta, hala badagokio, ukatuko dira. Lehenengoen kasuan, honako hauek adieraziko dira: onuradunaren izena edo izen soziala, diruz lagundutako jarduera, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, dirulaguntzaren urtekako banaketa eta justifikatzeko modua. Ukatutakoen kasuan, eskatzaileen izena edo izen soziala jasoko da, bai eta ukatzeko dauden arrazoiak ere.

  2. Ebazpen hori interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie. Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Jakinarazpen hori gorabehera, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Edozein motatako hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretako egintzak direnean Administrazio-egintzak beti argitaratu beharko dira, eta horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, horrela dago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, aipatutako 39/2015 Legearen 41.7 arabera.

  4. Ebazpen horrek ez dio ematen amaiera administrazio-bideari eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeari eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

  5. Artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epea ebazpenik jakinarazi gabe igaroz gero, dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

    1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

    2. Laguntza emanez gero, EAEn establezimendu iraunkor bat izatea edo, hala badagokio, irekitzea.

    3. Dirulaguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

    4. Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

    5. Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea entitate emaileari.

      Hura jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

    6. Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.

    7. Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

    8. Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzan aurkeztea.

    9. Laguntza emateko ebazpenaren berri izaten duenetik, onuradunak gehienez hamabi hilabeteko epea izango du proiektuaren jarduera-txostena eta 16.1.b) artikuluan aipatutako gainerako dokumentuak aurkezteko, baina justifikatzeko azken eguna 2027ko abenduaren 15a izango da.

    10. Onuradunak proiektua garatzeko aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

    11. Enpresen deslokalizazioan ez erortzeko konpromisoa adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Halaber, erakunde onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan jasotako gainerako betebeharrak bete beharko dituzte.

  1. 2026ko urtarrilaren 1etik agindu honen 16.1.b) artikuluan ezarritako justifikazio-data arte egindako gastuak onartuko dira.

  2. Diruz lagunduko diren gastuak honako hauek dira:

    Obraren egilearen eskubideak eskuratzea.

    Gidoiaren garapena. Berridazketa edo egokitzapena, elkarrizketak, kanpoko aholkularitza, itzulpena.

    Promozio-materiala diseinatzea eta lantzea: material inprimatua, teaser-a, trailerra, programa pilotua, story boarda, web-orria.

    Marketin- eta banaketa-plana garatzea.

    Merkatu eta koprodukzio foroetara joatea. Bidaia gastuak, alojamendua eta akreditazioak. Kanpo geratzen dira Zineuskadik horretarako deitzen dituen laguntza espezifikoetan sartutako merkatu eta azoketara joateko gastuak.

    Castinga egitea eta kokapenak bilatzea.

    Ikerketa dokumentala, grafikoa (animazio-proiektuetan) eta artxiboak bilatzea.

    Langile-gastuak: enpresako langileen soldatak eta Gizarte Segurantza. Aurrekontuaren % 15ekoa da gehieneko gastua, eta animazioaren kasuan, % 30ekoa.

    Aholkularitza juridikoa eta fiskala aurkeztutako proiektuarentzat. Koprodukzio kontratuen aholkularitza eta idazketa, obraren eskubideak, proiektuan parte hartuko duten profesionalekin kontratuak.

    Gastu orokorrak (gehienez % 5).

  3. Laguntzaren eskatzailea pertsona fisikoa bada, gehienez ere garapen-aurrekontuaren % 10 egotzi ahal izango da aurretik zerrendatutako diruz laguntzeko moduko gasturen batean egiten dituen lanetarako. Egindako lanak eta balorazio ekonomikoa justifikatzeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da.

  4. Dirulaguntza-eskaeraren xede diren garapen-lanak enpresa eskatzaileko langileek egin ahal izango dituzte, gehienez ere % 50era arte.

  5. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, eta betiere hirugarrenekin kontratatzea badakar, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen erakunde nahikorik, edo salbu eta gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada.

    Onuradunak hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die jarduera, diruz lagundutako proiektu eta jardueren % 70era arteko kontratu guztien prezioak batuta. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundutako proiektuak eta jarduerak bere kabuz egiteko beharrezkoak diren gastuak kontratatzea.

    Nolanahi ere, kontratu bakoitzean egindako lanak edo zerbitzuak aurrekontuaren epigrafeetan jasotako kontzeptuetara egokitu beharko dira. Zerbitzu profesional independenteak ematen dituzten hornitzaileek egindako aurrekontuak aurkezten ez badira, gastu horiek onartutako aurrekontua kalkulatzeko aurkeztutako aurrekontutik murriztuko dira.

  1. Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta diru-zuzkidura osoa agortu arte.

  2. Puntuazio onena lortzen duen proiektuari eskatutako kopurua emango zaio, betiere agindu honetan ezarritako mugen barruan badago. Gainerakoei proportzionalki murriztuko zaie kopurua lortutako puntuazioaren arabera.

  3. Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da puntuazioaren % 50 balorazio-fasean.

  4. Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo du proiektua garatzeko aurrekontuan jasotzen diren gastuen % 60 gainditu, eta kopuru hori ezin izango da % 70etik gorakoa izan euskarazko jatorrizko bertsioa duten proiektuetan. Gastu hauek 13. artikuluan zehazten dira.

  5. Gutxienez, jasotako zenbatekoaren % 45 gidoia garatzeko erabiliko da, animazio- eta dokumental-proiektuetarako izan ezik, horiek % 35 izan daitezke.

  6. Laguntza baterako garapena egiteko eskatzen bada, dirulaguntza ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren % 60 baino gehiago izango, eta ez da inoiz % 70etik gorakoa izango euskarazko jatorrizko bertsioa duten proiektuetan.

  7. Produkzio-etxe bakoitzak deialdi honetarako bi eskabide aurkezteko aukera duen arren, pertsona onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoa ezetsi egingo da. Hortaz, beste eskatzaileen proiektu batzuei ere eman ahal izango zaizkie laguntzak, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak baino balorazio baxuagoa lortu.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandakoekin, non ez den gainfinantzaketarik gertatzen. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion mugaraino.

  2. Beste laguntza publikoren bat egonez gero, horien guztien batura, deialdi honen kontura emandakoak barne, ezin izango da proiektuaren garapenaren kostuaren % 80 baino handiagoa izan.

  1. Ematen diren laguntzen ordainketa honela tramitatuko da:

    1. Laguntza emateko unean % 50 ordainduko da.

    2. Gainerako % 50era arteko ordainketa, honako dokumentuak jasotzean eta agindu honetan laguntzaren erabilera eta kopuruen inguruan ezartzen denaren egokitzen dela egiaztatzean. Edonola ere, ordainketa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera egingo da, baina justifikatzeko azken eguna urte horretako abenduaren 15a izango da:

      Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen dokumentua.

      Proiektuaren jarduera eta lortutako emaitzen gaineko txosten zehatza.

      Behin betiko aurrekontua, www.euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

      Garapenaren gastu-zerrenda sailkatua, BEZik gabe. Zerrendak datu hauek jasoko ditu: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, kopurua, jaulkipen-data eta, ahal bada, ordainketa-data, www.euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

      Egin diren gastuak behar bezala frogatzea, jatorrizko fakturen edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta.

      Gidoia osorik eta zuzenduta.

      Gidoilariarekin edo gidoilariekin sinatutako eskubideen lagapen-kontratua, gutxienez bi urterako, edo garatzeko dagoen lanaren eskubideak erosteko aukera eskaintzen duen kontratua, gutxienez bi urterako.

      Lanerako plana berriro banakatzea eta produkzioaren behin-behineko aurrekontu berria.

      Filmaketa egingo den lekuei buruzko dokumentuak.

      Castingak egiteko behin-behineko proposamenak.

      Finantzaketa-plan zehatza.

      Marketin- eta banaketa-plan zehatza.

      Proiektuaren sustapen-materialaren ale bat.

      Nazioarteko merkatuen akreditazioak edo proiektuak garatzeko nazioarteko laborategietan parte hartu duten bertaratze-ziurtagiriak.

      Dokumentu horiek elektronikoki aurkeztu beharko dira https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  2. Kulturako sailburuordeak, onuradunak justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak behar bezala justifikatzen dituela eskatu ondoren, epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, epea amaitu aurretik, baldin eta horrek hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez badie. Epe hori luzatzea justifikazio-agiriak aurkezteko baino ez da izango, eta inola ere ez du balioko gastua egiteko epea luzatzeko.

  3. Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunaren alta-inprimakia aurkeztu beharko du, laguntzaren pertsona edo erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu. Inprimaki hori helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Laguntza emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako baina helburua beteta, eta deialdi honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzei eusten bazaie, aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako dirulaguntza jasotzea izan badu, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatuko da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, eta esleitu diren laguntzen zenbatekoak berregokituko dira bertan.

  1. Honako hauek izango dira dirua itzultzeko arrazoiak:

    1. Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

    3. Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

    4. Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

    5. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako edozein arrazoi.

  2. Horrelako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako dirua eta horrek sortutako ikus-entzunezkoen alorrean aplikagarriak diren berandutze-interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio onuradunak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera.

Zure datu pertsonalak tratatu eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Kultura- eta sormen-eremurako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua: Kulturaren eta sormenaren sektoreko dirulaguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharrezko tratamendua (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa).

Hartzaileak: arlo horretan eskumena duten administrazio publikoak.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web-orrian kontsulta dezakezu:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml

Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

  1. Laguntza-modalitate honen barruan, film luzeak garatzen lagunduko da.

  2. Ondorio horietarako, film luzetzat hartuko da ikus-entzunezko lan bat, fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentala izan eta hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistetan komertzialki ustiatzeko erabiliko dena.

Gehienez ere, laguntzen zenbatekoa hogei mila (20.000) eurokoa izango da, hogeita bost mila (25.000) euskarazko proiektuetan, fikzioaren eta dokumentalaren kasuan. Eta ezin izango da hogeita hamabost mila (35.000) eurotik gorakoa izan, edo berrogei mila (40.000) euskarazko proiektuetan, animazioaren kasuan.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak baloratuko ditu:

  1. Proiektuaren bideragarritasuna (% 45). Bereziki hauek izango dira kontuan:

    Zehaztasun-maila memorian jasotako ekintzen deskribapenean eta ekintza horien arduradunen parte-hartzearen deskribapenean (% 5).

    Aurrekontuaren egokitasuna proposatutako garapenarekin (% 15). Aurkeztutako aurrekontuaren eta memorian jasotako ekintzen eta merkatu-dinamiken arteko koherentzia baloratuko da.

    Estimatutako produkzio aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (% 5).

    Nazioarteko edota nazionaleko koprodukziorako eta hedapenerako potentzialtasuna (% 10).

    Proiektuaren interesa (% 10). Kontuan hartuko dira Euskadin ekimen artistiko eta enpresarial berrietarako eskaintzen dituen aukerak.

  2. Gidoiaren kalitatea (% 30). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:

    Proposamenaren originaltasuna eta sormena (% 15). Istorioaren berezko garrantzia baloratuko da, bai eta kontatzeko modua ere, koherentea eta egituratua izan dadin eta genero eta publiko hartzailearentzat erritmo egokiari eutsi diezaion.

    Pertsonaien definizioa (fikzioa) / diseinua (animazioa) / parte-hartzaileak (dokumentalak) (% 10). Pertsonaien ñabardurak eta bilakaera baloratuko dira narrazioan, bai eta elkarrizketen kalitatea ere. Animazioaren kasuan, gainera, pertsonaien diseinuen originaltasuna eta kalitatea baloratuko dira (espresioak, poseak, grafismoa). Dokumentalen kasuan, parte-hartzaileen interesa, garrantzia eta historiarekiko lotura baloratuko dira.

    Proiektuaren aurkezpena (% 5). Koherentzia bisuala eta estetikoa baloratuko dira, bai eta maketazioa eta erabilitako materialak ere (teaser, etab.). Sortze-prozesuan ezingo da erabili adimen artifizialeko softwarerik.

  3. Ekoizlearen, gidoilariaren eta zuzendariaren ibilbidea (% 10): aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

  4. Jatorrizko bertsioa euskaraz izatea (% 5). Jatorrizko euskarazko bertsiotzat hartuko da aurkeztutako gidoiaren % 70 baino gehiago euskaraz idatzita badago.

  5. Proiektuaren ibilbidea (% 3), kontuan hartuz emango da ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzak gidoiak sortzeko modalitatean egin izan dituen deialdietan laguntza jaso izana, 3 puntu; edo beste administrazio publiko batzuek garapenerako emandako beste laguntzarik jaso izana, puntu bana. Gidoiari dagokion laguntza kontuan hartzeko, gidoiak amaituta eta behar bezala justifikatuta egon beharko du, dagokion deialdiaren araudiaren arabera.

  6. Emakumeen parte-hartzea zuzendaritzako, gidoigintzako eta ekoizpen exekutiboko lanetan (% 5). Puntu bat emango da lanpostu bakoitzeko. Aparteko bi puntu emango dira aipatutako hiru lanpostuak emakumeei badagozkie. Emakumearen parte-hartzea esklusiboa den kasuetan soilik emango dira puntuak.

  7. Produkzioaren jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak jasotzen dituena (% 2).

  1. Laguntza-modalitate honen barruan, fikziozko, animaziozko eta dokumental-serieak eta miniserieak garatzen lagunduko da.

  2. Serietzat hartuko dira ikus-entzunezko proiektuak, fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak izan, guztira gutxienez 135 minutuko iraupena dutenak, lehen denboraldiari dagozkion 3 kapitulurekin gutxienez, eta zinema-aretoetan, telebistetan edo bestelako hedapen-moduetan ustiatzeko direnak.

  3. Miniserietzat hartuko dira ikus-entzunezko proiektuak, fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak izanik, gutxienez 2 kapitulu eta guztira gutxienez 90 minutuko iraupena dutenak. Proiektu horiek zinema-aretoetan, telebistetan edo plataformetan merkaturatzeko ustiatu behar dira.

Gehienez ere, laguntzen zenbatekoa hogeita hamar mila (30.000.00) eurokoa izango da, hogeita hamabost mila (35.000) eurotik gorakoa euskarazko proiektuetan, fikziozko eta dokumentalezko serie edo miniseriearen kasuan; eta berrogei mila (40.000) eurotik gorakoa, berrogeita bost mila (45.000) eurotik gorakoa euskarazko proiektuetan, animaziozko serie edo miniseriearen kasuan.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak baloratuko ditu:

  1. Proiektuaren bideragarritasuna (% 45). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:

    Zehaztasun-maila memorian jasotako ekintzen deskribapenean eta ekintza horien arduradunen parte-hartzearen deskribapenean (% 5).

    Aurrekontuaren egokitasuna proposatutako garapenarekin (% 15). Aurkeztutako aurrekontuaren eta memorian jasotako ekintzen eta merkatu-dinamiken arteko koherentzia baloratuko da.

    Estimatutako produkzio aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (% 5).

    Nazioarteko edota nazionaleko koprodukziorako eta hedapenerako potentzialtasuna (% 10).

    Proiektuaren interesa (% 10). Kontuan hartuko dira Euskadin ekimen artistiko eta enpresarial berrietarako eskaintzen dituen aukerak.

  2. Gidoiaren kalitatea (% 30). Bereziki honako hauek izango dira kontuan:

    Proposamenaren originaltasuna eta sormena (% 10). Istorioaren berezko garrantzia baloratuko da, bai eta kontatzeko modua ere, koherentea eta egituratua izan dadin eta genero eta publiko hartzailearentzat erritmo egokiari eutsi diezaion.

    Pertsonaien definizioa (fikzioa) / diseinua (animazioa) / parte-hartzaileak (dokumentalak) (% 15). Pertsonaien ñabardurak eta bilakaera baloratuko dira narrazioan, bai eta elkarrizketen kalitatea ere. Animazioaren kasuan, gainera, pertsonaien diseinuen originaltasuna eta kalitatea baloratuko dira (espresioak, poseak, grafismoa). Dokumentalen kasuan, parte-hartzaileen interesa, garrantzia eta historiarekiko lotura baloratuko dira.

    Proiektuaren aurkezpena (% 5). Koherentzia bisuala eta estetikoa baloratuko dira, bai eta maketazioa eta erabilitako materialak ere (teaser, etab.). Sortze-prozesuan ezingo da erabili adimen artifizialeko softwarerik.

  3. Ekoizlearen, gidoilariaren eta zuzendariaren ibilbidea (% 10): aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira egindako proiektuak, baina batez ere baloratuko dira jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak.

  4. Jatorrizko bertsioa euskaraz izatea (% 5). Jatorrizko euskarazko bertsiotzat hartuko da aurkeztutako gidoiaren % 70 baino gehiago euskaraz idatzita badago.

  5. Emakumeen parte-hartzea zuzendaritzako, gidoigintzako eta ekoizpen exekutiboko lanetan (% 8). 2 puntu emango dira lanpostu bakoitzeko. Aparteko 2 puntu emango dira aipatutako hiru lanpostuak emakumeei badagozkie. Emakumearen parte-hartzea esklusiboa den kasuetan soilik emango ditu puntuak.

  6. Produkzioaren jasangarritasun-plana, inplementatu beharreko ekintzak jasotzen dituena (% 2).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik