Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 17koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Ricardo Ibarretxe Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4011
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/17
- Argitaratze-data: 2026/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
2025eko abenduaren 31n, Fundación Ricardo Ibarretxe Fundazioa fundazioaren eraketa inskribatzeko eskabidea sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.
Fundación Ricardo Ibarretxe Fundazioa izeneko fundazioaren sortzailea, estatutuetako 1. artikuluan arautzen den bezala, Maite Ibarretxe Larraz da.
Estatutuen 3. artikuluak fundazioaren helburuak ezartzen ditu, jarraian adierazitako moduan:
Balio partekatua sortzea, Arrigorriagako Udalerriari eta bertako herritarrei garapen jasangarrirako misioan lagunduz.
Arrigorriagako udalerriko herritarren komunitatea indartzen laguntzea, erakundeen, elkarteen eta tokiko komunitatearen arteko lankidetza bultzatuz gizarte-, kultura-, hezkuntza- eta ingurumen-intereseko ekimenetan.
Komunitateak indartzea kirol-ekitaldiak, ingurumen-proiektuak eta pertsonak biltzen dituzten beste jarduera batzuk babestuz hala nola artea, musika, euskal kirola eta kultura, gazteei eta adinekoei laguntzea, lankidetza, bizikidetza eta gizarteratzea sustatuz.
Garapen jasangarriari buruzko kontzientziazioa sustatzea, elkarrizketen, hezkuntza-jardueren, kirol- eta kultura-ekitaldien eta lankidetza, bizikidetza, berdintasuna eta komunitate-kohesioa bultzatzen dituzten proiektu jasangarrien bidez.
Plataforma gisa jardutea, elkarlaneko gobernantza-organo batekin, Arrigorriagako herritarrek udal-ekimen jasangarriei lagun diezaieten toki-eremutik, eta, subsidiariotasun-printzipioaren arabera, Europar Batasunaren, agentzia nazionalen eta nazioartekoen politikei eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuei, tokian bertan ezar daitezen sustatuz.
Ikaskuntzako eta berrikuntza jasangarriko plataforma gisa, garapen jasangarriarekin konprometitutako beste udalerri, erakunde edo ekimen batzuentzat erreferentzia izatea.
Tokiko indartze komunitarioa eta ekintzailetza jasangarria babestea, bai eta nazioarteko garapenerako lankidetza ere, hirien senidetze posibleak aztertuz, bai eta garapen bidean dauden herrialdeekin hezkuntza, kultura, gizarte edo ekonomia arloko elkartrukeak egiteko ekimenak ere.
Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da; kopuru hori nahikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduteko lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da nagusiki, baita Estatua eta nazioarteko beste herrialde batzuk ere.
Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonak eta gehienez 20 pertsonak osatuko dutela.
Fundazioaren patronatua, hasiera batean, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena jasota daude Fundazioaren eskrituran eta espedienteari erantsitako dokumentazioan:
Presidentea: Maite Ibarretxe Larraz.
Presidenteordea: Francisco Hernando Sánchez.
Idazkaria: Juan Antonio Cambreleng Roca.
Lehen patronatua fundatzaileek izendatu dute, fundazioaren estatutuen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera. Patronatukide berrien izendapena eta kargutik kentzea 9. artikuluan arautzen da.
2026ko uztailaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu da, inskripzio-eskaera baloratzeko, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari dagokienez, eta baita fundazioaren bideragarritasunaren inguruan ere. Aholku Batzordeak aldeko txostena eman du, aho batez, bilkura horren aktan jasota dagoenez.
Data berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak Fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Espediente honi funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bete egin dira, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako betekizunak.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Ricardo Ibarretxe Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa, F-523 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2025eko abenduaren 29an, Bilbon, Andrés María Urrutia Badiola notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 2.928), 2026ko uztailaren 2ko zuzentzeko eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1.628) eta azken eskritura osagarria, 2026ko uztailaren 9koa, notario beraren aurrean emana (protokolo-zenbakia: 1.706).
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 17a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.