Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko 2026rako dirulaguntzen oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3738
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/07/15
- Argitaratze-data: 2026/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) sortu zen. Lege horren 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagokio, besteak beste, liburutegientzako laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea, batez ere informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko eta funtsak eskuratzeko edo beste helburu batzuetarako.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak, 6.1.d) artikuluan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esleitzen dio liburutegien arloko eskumena.
Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren arabera, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari dagozkion egitekoak garatu eta gauzatzea.
Araudi horrekin bat etorriz, eta kontuan hartuta, batetik, udal liburutegi publikoek herritar guztiek ezagutza eta informazioa eskuratzeko ate gisa duten eginkizun nagusia, eta, bestetik, teknologia berriek horretan duten zeregina, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak beharrezkotzat jotzen du teknologia horiek udal liburutegi publikoetan ezartzea eta/edo garatzea ahalbidetuko duten jarduerak bultzatzea.
Gainera, agindu hau 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (PES 2025-2028) sartuta dago. Plan hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen.
Laguntza hauetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan ezarritako helburua liburutegien euskal sistema garatzea da. Laguntza hauen bidez, garapen horretan lagundu nahi da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezarriz.
Dirulaguntzen programa honi aplikatzekoak zaizkio Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
Dirulaguntza-programa honetarako, aurrekontu-kreditu nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan; izan ere, aurrekontu-kreditua jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legean agertzen den aurrekontu-programan.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, pertsona edo entitate interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 15a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko 2026rako dirulaguntzak arautzen dituen deialdiaren oinarriak.
Oinarri hauen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko dirulaguntzak ematea arautzen da, 2026ko ekitaldirako.
Oinarri hauetan araututako dirulaguntzetarako 250.000 euro erabiliko dira gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko indarreko aurrekontu orokorren kontura.
Entitate interesdunek bitarteko elektronikoak soilik erabili beharko dituzte prozedura honetako izapideak eskatu, kontsultatu eta egiteko.
Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sar daiteke eskabide-inprimakira) helbide honetan dago:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095913
Eskabidearen osteko izapideak elektronikoki egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Oinarri hauetan ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, toki-erakunde eskudunek eta udal liburutegi publikoen arloko eginkizunak esleituta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-erakundeek.
Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratzeko baldintza da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan jasotako debekuetako batean ere ez egotea, eta zehazki honako hauetan:
Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.
Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena izatea, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Pertsona fisiko edo juridikoa publikoa edo pribatua administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta egotea, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun bat egiteagatik, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota ez betetzea, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Ez zaie inolako dirulaguntzarik, baliabide edo funts publikorik emango ez zuzenean ez zeharka LGTBIfobia egiten, bultzatzen edo sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei publikoei, pribatuei edo finantzaketa mistokoei, barne dela bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua aplikatuz, eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, betekizun hauek egiaztatuko dira:
Entitate eskatzaileak adierazi behar du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta laguntzen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.
Entitate eskatzaileak helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela jakinarazi beharko du, edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik etorriak direla ere, eta gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa hartzen duela adierazi beharko du.
Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.
Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik ez izatea, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Pertsona fisiko edo juridikoa publikoa zein pribatua administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehatuta ez egotea, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun bat egiteagatik, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota beteta izatea edo neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatuta izatea.
Entitate eskatzaileen betekizunak ofizioz egiaztatuko ditu Administrazioak, prozedura ebatzi aurretik eta laguntzak ordaindu aurretik. Organo kudeatzaileak ofizioz kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu araudiak eskatutako dokumentuak, administrazio jardulearen esku daudenak edo beste edozein administraziok egindakoak, salbu eta pertsona edo entitate interesduna berariaz aurka agertzen bada; kasu horretan, dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 9.2 artikuluaren arabera, deialdi honetan ezin da ezarri zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko eskakizuna.
Finantzatu ahal izango dira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko beharrezkoak diren elementuak eskuratzeko edo instalatzeko jarduketa bereziak, 2026ko ekitaldian gauzatzen badira eta 100 eurotik gorako kostua badute.
Diruz lagundu ahal izango dira 2026ko ekitalditik harago zabaltzen den inbertsio-proiektu baten parte diren inbertsio-jarduketak, baldin eta 2026an egiten badira, erabilera independentea izan badezakete eta banakako kostua zehaztu badezakete.
Zehazki, honako hauek eskuratzea eta/edo instalatzea lagunduko da diruz:
Hardwarea edo euskarri fisikoa. Ordenagailuak eta horien osagaiak sartzen dira, bai eta funtzionamenduan inplikatuta dagoen edo erabiltzeko beharrezkoa den beste edozein elementu material ere, bai modu autonomoan lan egiten denean, bai sarean lan egiten denean (mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pdak, eskanerra, pantaila lauak, periferikoak, routerrak, biltegiratze-unitateak, txartel grafikoak, saguak, aurikularrak, inprimagailuak, liburu elektronikoen irakurgailuak, DVD irakurgailuak, tabletak, etab.). Diruz laguntzeko modukotzat joko dira liburutegiak Interneten egoteko eta behar bezala funtzionatzeko funtsezkoak diren elementuak. Horrela, podcastak egiteko oinarrizko elementuak sartzen dira, betiere liburutegiak soilik erabiltzeko badira.
Lupa adimendunak ere diruz lagundu ahal izango dira; izan ere, liburutegietako irisgarritasuna hobetzeko funtsezko tresnak dira, ikusmen urria edo irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei autonomiaz inprimatutako testuak eskuratzeko aukera ematen baitie.
Softwarea edo sistema informatikoen euskarri logikoa. Hau da, zeregin espezifiko bat egin ahal izateko beharrezkoak diren programen eta prozeduren multzoa. Horretarako, liburutegi-kudeaketako sistemak ez diren sistemen softwarea eta aplikazioen softwarea sartzen dira atal honetan.
Telekomunikazioak. Komunikazio-sareak instalatzea, kableatuak zein hari gabekoak.
Oinarri hauetan jasotako araubidearen babesean diruz lagundu daitekeen gastutzat hartzeko, aurkeztutako eskabidean jasota egon behar da, eta diruz lagundu daitekeen jarduketa gauzatzearekin lotuta egon behar da, argi eta garbi; izan daiteke erosketatik eratorritakoa, errentamenduari dagokiona, edo diruz lagundu daitezkeen elementuen erabilgarritasuna benetan bermatzen duen beste edozein sistemari dagokiona. Gainera, diruz lagundu daitezkeen gastuak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan aurreikusitakoaren araberakoak izango dira. Ildo horretan, entitate onuradunak finantzatu diren jarduketetarako erabili beharko ditu ondasunak, gutxienez 5 urtez.
Ez dira diruz lagunduko:
Ikus-entzunezko edo bestelako ekipamenduak, beren ezaugarriak direla-eta 3. puntuan aipatutako kasuetakoren batean sartzen ez direnak.
Mantentze-lan, laguntza tekniko eta/edo aholkularitza gisa definitzen diren zerbitzuei dagozkien kostuak.
Teknologia berrien erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaroak, liburutegiko langileentzat edo erabiltzaile ohientzat.
Liburutegiak Interneten egon daitezen laguntzeko soilik diren softwarea eta gainerako elementuak.
Liburutegirako funtsak erostea, edozein izanik ere euskarria, kokapena eta edukira iristeko behar den ekipamendua.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi guztietarako eskaintzen eta kudeatzen dituen zerbitzuetarako software edo hardware plataformak kontratatzea, sortzea edo alokatzea.
Inprimagailu, eskaner eta abarretarako kontsumigarriak (eranskailuak, RFID etiketak, tonerrak, inprimaketa-kartutxoak, pegatina-orriak, fotokopiak).
Bulegoko materiala: birringailua, plastifikagailua, paper-suntsitzaileak, grapagailuak, paperontziak, telefonoak, etab., eta altzariak: aulkiak, egokigailu ergonomikoak, etab.
Langileen, energiaren edo instalazioen mantentze-lanen gastuak.
Beren funtzioagatik liburutegiek Interneten duten presentzia sustatzeko bakarrik ez den beste edozein elementu (argi-mahaiak, anplifikadoreak, etab.).
Oro har, kanpoan geratuko dira liburutegi baten ohiko funtzionamendu-gastuak.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, eta betiere hirugarrenekin kontratatzea badakar, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago horiek egin eta emateko edo horien hornidura egiteko entitate nahikorik, edo salbu eta gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada.
Agindu honetan araututako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Entitate eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dituzte eskabideak, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095913
Entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa (aukeratzen duten hizkuntzan). Halaber, prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Eskabidearekin batera, agiri hauek ere aurkeztu behar dira:
Entitate eskatzaileko liburuzainek sinatutako memoria, 2026ko ekitaldian gauzatu diren edo gauzatu nahi diren diruz laguntzeko moduko jarduketen zerrenda jasotzen duena, haiek eskuratzearekin eta/edo instalatzearekin lortu nahi diren helburuak adierazita, eta haien beharraren justifikazioa.
Ondasunak edo instalazioak hornitzen dituzten enpresen aurrekontuak, jarduketetarako aurreikusitako kostua egiaztatzen dutenak. Aurrekontu horiek BEZa jaso beharko dute, eta liburutegiko ondasunak edo instalazioak islatu beharko dituzte, ez udal osoarenak.
2026ko ekitalditik harago zabaltzen den inbertsio-proiektu baten parte diren jarduketak badira, banakatu egin daitezkeela eta erabilera independentea izan dezaketela justifikatu beharko da, bai eta banakako kostua zehaztu ere. Kasu horretan, eskaera jarduketa horietara mugatuko da.
Eskabidea legez eratutako udal-erakunde eskudunek edo udal liburutegi publikoen arloko eginkizunak esleituta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-erakundeek egiten badute, beren helburuen artean liburutegi publikoaren zerbitzua edo eskumena elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dira. Dokumentu hori ez da erantsiko Eusko Jaurlaritzaren esku badago; horretarako, entitate interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Eskabidea izapidetzeko onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda.
Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.4 artikuluari jarraikiz, entitate eskatzaileren batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, elektronikoki aurkeztuta zuzentzeko eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.
Deialdi hau lehiaketaz bestelako norgehiagoka-prozedura baten bidez ebatziko da zeina Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan aurreikusita baitago, oinarri hauen 11., 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio ebazpen-proposamena Kulturako sailburuordeari aurkeztea. Proposamen horretan, onuradun izateko proposatzen diren entitateen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da eskura dagoen informaziotik ondorioztatzen dela entitate horiek dirulaguntza jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Halaber, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da, bai eta ukatu diren eta onartu ez diren eskabideak ere (arrazoiak adierazita), eta emandako dirulaguntzak behar bezala erabiliko direla bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren baldintza guztiak ere adieraziko dira. Prozeduran, interesdunek azaldu dituzten egitate, alegazio eta frogak baino ez dira agertzen, eta horiek bakarrik hartzen dira kontuan; beraz, proposamen hori behin betikoa izango da.
Nahitaezkoa da adieraztea onuradun bakarra egon daitekeela udalerri bakoitzeko; beraz, eskabide bat baino gehiago dituzten udalerrietan, udalarenak izango du lehentasuna, gainerako entitate eskatzaileen aurretik.
Eskatzaile bat baino gehiago badago, eta horietako bat ere ez bada udala, liburutegi gehien kudeatzen dituen entitateak izango du lehentasuna. Azken kasu horretan, entitate eskatzaileek liburutegi kopuru bera kudeatzen badute, liburutegi-funts gehien duenak izango du lehentasuna.
Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa agindu honetan laguntzak eskuratzeko ezarritako betekizun eta baldintza guztiak betetzen dituzten entitate eskatzaile guztien artean banatuko da.
Entitate eskatzaile bakoitzari eman beharreko zenbateko zehatza zehazteko, hurrengo apartatuan ezartzen den irizpidea eta agindu honen hurrengo apartatuan jasotzen den kalkulu-sistema aplikatuko dira.
Zenbatekoak esleitzeko kontuan hartu beharreko irizpidea biztanleria-irizpidea izango da, entitate onuradunaren biztanleria hartuko baita kontuan.
Horretarako, populazioaren araberako taldeak ezartzen dira, zeinei balio homologatu batzuk eta indize zuzentzaile batzuk esleitzen baitzaizkie, zeinak handiagoak baitira taldeek biztanle gutxiagoko entitate onuradunak hartzen dituzten heinean:
Biztanleriaren homologazioa (P). Entitate onuradunen herriak biztanle-kopuruaren arabera sailkatzen dira, eta P biztanleria-balio homologatua lortzen da, eskala honen arabera:
(Ikus .PDF)
Adibideak: 3.248 biztanle dituen udalerri bat 5.000rekin parekatuko litzateke, eta 54.949 biztanle dituen beste bat 100.000rekin.
Koefiziente zuzentzailea aplikatzea (IZ).
Jarraian zehazten den koefiziente zuzentzailea zehazten da:
(Ikus .PDF)
Formula.
P: biztanle-taldeentzat homologatutako biztanleria.
IZ: zuzenketa-indizea.
B: onuradunak lortutako puntuazioa.
BB: onuradun guztien puntuazioen batura, hau da, B guztiena.
DK: baliabide erabilgarriak. Aginduak 300.000 euro ditu. Soberakinak banatzeko, erabilgarri dauden baliabideak aplikatuko dira.
DL: onuradun bakoitzari esleitutako zenbatekoa, erabilgarri dauden baliabideak banatzetik ateratzen dena. Horretarako, kontuan hartuko dira onuradun bakoitzak lortutako puntuazioak eta onuradun guztiek lortutako puntuazioen multzoarekin duten erlazioa.
Hauek dira laguntza kalkulatzeko eman beharreko urratsak:
Onuradun bakoitzari P eta IZ balioak esleitzea.
P eta IZ balioak biderkatzea, onuradun (B) bakoitzaren puntuazioa lortzeko.
Onuradun guztien puntuazioen batura (B), BB balioa lortuta.
Onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa lortzea, erabilgarri dauden baliabideak onuradun horren puntuazioarekin biderkatuta, eta emaitza onuradun guztien puntuazioen baturarekin zatituta. Hau da: DL = DK* B/BB
Kalkulu-sistema hori aplikatuta lortzen den hasierako emaitzak adierazten badu eskabideren batean gainfinantzaketa egon dela, hasieran esleitutako zenbatekoa murriztuko zaie eskatzaile horiei, eta soberakinak gainerako eskatzaileen artean banatuko dira; eragiketa hori behar adina aldiz errepikatuko da. Emandako zenbatekoek ezin izango dituzte inola ere gainditu agindu honen 12. artikuluaren 1. puntuan jasotako mugak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, deialdi honetan aurreikusitako kalkulu-irizpideak aplikatuz lortutako zenbatekoak aurreko edo ondorengo zenbaki oso hurbilenera biribilduko dira. Biribiltzearen ondorioz finantzatu beharreko guztizkoa deialdian finkatutako kreditua baino handiagoa bada, finantzaketa handieneko proiektutik kenduko da ateratzen den aldea.
Laguntzaren intentsitatea onuradunek eskatutako zenbatekoaren % 90ekoa izango da, baina inoiz ez 100.000 eurotik gorakoa.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak bateragarriak dira beste entitate publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
Kulturako sailburuordeak emango du deialdi honetako liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko laguntzen esleipen-ebazpena, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak egindako proposamena ikusita. Ebazpen horretan zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak ematen edo ukatzen diren. Ematen badira, entitate onuradunaren izena, diruz lagundutako jarduketa eta emandako zenbatekoa adieraziko dira. Ukatutako eskabideei dagokienez, entitate eskatzailearen nortasuna eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko da.
Ebazpena elektronikoki jakinaraziko zaie entitate interesdunei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Errekurtsoak jartzeko, jakinarazpen-data lehenik egin den jakinarazpenarena izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote entitate interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, lehenengo jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta artikulu honen 2. apartatuan ezarritako argitalpena argitaratu ez bada, entitate interesdunek ulertuko dute dirulaguntza emateko eskaera ezetsi egin dela administrazio-isiltasunez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 30/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, artikulu honen 3. apartatuan adierazitako aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, oinarri hauen 9. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa denean, ebazpena emateko epea eten egingo da izapide horrek behar duen beste denboraz, jakinarazpena jaso eta horri erantzuteko epearen arabera.
Dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezake, 25. artikuluan zerrendatutako betekizun hauek betetzen direnean:
Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.e) artikuluan jasotako betebeharra betez, onuradunak aldaketaren berri izan bezain laster jakinarazi beharko du, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen.
Zenbatekoa ez handitzea.
Benetan egindako edo egingo den jarduera edo jokabidea oinarri hauen xedearen barruan egotea.
Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak onuradunaren borondatearen araberakoak ez izatea.
Aldaketa eragin duten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izan balira, ez izatea dirulaguntza ukatzeko arrazoi, eta aldaketa horrek ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.
Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki ahal izango du, baldin eta aldi berean beste dirulaguntza batzuk lortzen badira eta, ondorioz, oinarri hauen 12.2 artikuluan ezarritako bateragarritasun-mugak betetzen ez badira.
Entitate onuradunak betebehar hauek izango ditu:
Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamar eguneko epean entitate onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Dirulaguntza zertarako eman den, hartarako erabiltzea.
Jarduera egitea edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren aurrean justifikatzea eskakizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera egin dela; horrek ekarriko du laguntza ematea edo laguntzaz baliatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntzei eta dirulaguntzei dagokienez, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egin beharreko egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduketak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak ere.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso direla. Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
Beste entitate publiko zein pribatuei xede berberarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan ezarritako dirulaguntza eskatzeko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazegoen, laguntza horien egoera zein den jakinaraztea. Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Liburutegi Zerbitzuaren babesa berariaz adieraztea dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta dokumentu guztietan, bai eta horien publizitatean ere.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa betez, diruz lagundutako jardueran hizkera sexistarik ez erabiltzea. Gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatuko dute.
Oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. eta 42. artikuluetan jasotako beste edozein betebehar.
Dirulaguntza justifikatzeko agiriak 2026ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Justifikazioak eta eskabidearen ondorengo izapideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
Kontu-hartzailearen edo, hala badagokio, idazkari kontu-hartzailearen ziurtagiria, «Justifikazioak» ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan, egindako gastuak eta, halakorik balego, helburu bera duten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen zerrenda jasoko dira.
Alkateak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, eskuratutako elementuen banakako zerrenda adierazten duena, erantzukizunpeko adierazpenaren ereduaren arabera.
Fakturak: gastuak fakturen bidez eta froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira; horiek baliozkoak izan behar dute merkataritzako trafiko juridikoan, edo eraginkortasun administratiboa izan behar dute.
Hasierako eskaeran aldaketarik egon bada, alkateak sinatutako justifikazio-memoria bat, honako hauek zehazten dituena: erositako ondasun berriak edo egindako instalazioak, lortutako emaitzak, erositako ondasunen xedea liburutegia bera dela eta ondasunak bertan daudela. Horretarako, «Justifikazio-memoria» eredua ematen da, alkateak sinatu beharrekoa.
6.6 artikuluan aurreikusitako kasuetan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz entitate onuradunak eskatu behar izan dituen 3 aurrekontuak sartuko dira.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko, betiere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Ezarritako justifikazio-epea igaro eta justifikaziorik aurkeztu ez bazaio Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendari eskudunari, hark onuradunari eskatuko dio hamabost egun balioduneko epe luzaezinean aurkez dezala. Justifikazioa ezarritako epe berrian aurkezten ez bada, emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da, entitate onuradunari entzun ondoren.
Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako dokumentazioa jaso eta aztertu ondoren, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak dirulaguntzaren ordainketa izapidetuko du, eta, minorazio bat egin behar den kasuetan, likidatzeko ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari, zeinari baitagokio ebazpena ematea, hilabeteko epean, justifikazioak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Emandako dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, emandako dirulaguntza justifikatu eta likidatu ondoren, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin bat etorriz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
Erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
Honako hauek izango dira itzultzeko arrazoiak:
Jasotako dirulaguntzak osorik edo zati batean zertarako eman diren, bestelako proiektu batzuetarako erabiltzea.
Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezartzen direnak ez betetzea.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan araututako gainerako itzulketa-arrazoiak.
Dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den beste xedapen batek oro har ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
Kasu horietakoren bat gertatu dela egiaztatuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta artikulu horietan aurreikusitakoa bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren berandutze-interesak.
Betetze edo ez-betetze partzialak.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere dirulaguntzaren xedea bete bada, benetako kostuak aurrekontuan jasotakoak baino txikiagoak izan badira, edo beste entitate publiko edo pribatu batek emandako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera bat lortu bada eta, horren ondorioz, ezarritako mugak gainditu badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, oinarri hauen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Jardueraren exekuzioaren ez-betetze partzialak onartu ahal izango dira, baldin eta argi eta garbi egiaztatzen bada diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera bideratutako jarduketa bat egin dela eta jardueraren betetze-maila diruz lagundutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 65era iristen dela gutxienez. Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da, oinarri hauen 17.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, eta azkenean emandako zenbatekoa murriztu egingo da, aurrekontu osoarekiko benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan.
Zure datu pertsonalak «Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.
Arduraduna: Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza.
Helburua: Kultura- eta sormen-sektoreko dirulaguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileak: datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta, hala badagokio, organo judizialei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia:
www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.