Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, 2026-2027 biurtekorako norgehiagoka-araubideko dirulaguntzak emateko eskabideak aurkezteko epea luzatzen duena. Dirulaguntza horien xedea da EAEko espetxeen mende dauden eta askatasunaz gabetuta dauden zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektu komunitarioak egitea, bai eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzea ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 604
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/01/30
- Argitaratze-data: 2026/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia
Testu legala
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, 2026-2027 biurtekorako dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri ziren. Dirulaguntza horien xedea da EAEko espetxeen mende dauden eta askatasunaz gabetuta dauden zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektu komunitarioak egitea, bai eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzea ere.
Akats bat antzeman da eskabideak aurkezteko aplikazioan; izan ere, aplikazio hori ez zegoen erabilgarri Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Akats hori zuzenduta, eskabideak aurkezteko epea luzatu behar da, parte hartzen duten entitateen eskubideak ez urratzeko.
Horregatik guztiagatik, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau
Lehenengoa. 2026-2027 biurtekorako norgehiagoka-araubideko dirulaguntzak emateko deialdian eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 27an amaituko da. Dirulaguntza horien xedea da EAEko espetxeen mende dauden eta askatasunaz gabetuta dauden zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektu komunitarioak egitea, bai eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzea ere.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.