Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 2koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deia egiten baita Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 74
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/01/02
  • Argitaratze-data: 2026/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ordezkaritza duten lau erakunde sindikalek proposamena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuan (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.) aurreikusitakoaren arabera, eta Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko prozedura arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren babesean (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), zeina urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) eta otsailaren 5eko 18/2019 Dekretuak (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.) aldatu baitzuten.

Lehenengoa. Deia egitea Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako. Hauteskunde horiek uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluko VII. kapituluan (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.), martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan (Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzaren Kontseiluaren osaera eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko prozedura arautzen dituena; urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) eta otsailaren 5eko 18/2019 Dekretuak (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.) aldatutako IV. tituluko VII. kapituluan aurreikusitako araubideari jarraikiz egingo dira.

Bigarrena. Agindu honen bidez deitutako hauteskundeak 2026ko martxoaren 26an egingo dira.

Hirugarrena. Hauteskunde-barrutiak Agindu honen eranskinean aipatuta dauden hauteskunde-atal eta -mahaietan antolatuta daude.

Laugarrena. Errolda osoa, hauteskunde-barrutika, honela geratuko da:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena. Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatu beharreko ordezkari-kopurua, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 119. artikuluan (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.) eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Seigarrena. Hauteskunde-kanpaina martxoaren 10ean hasi eta 2026ko martxoaren 24an amaituko da.

Zazpigarrena. Hauteskunde Administrazioko organoetako kideek, bilkuretara joaten direnean, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan aurreikusitako kalte-ordainak jasoko dituzte.

Zortzigarrena. 1. Segurtasun Sailak bermatuko du hauteskunde-agiriak behar beste eskura jarriko direla, eta Hauteskunde Batzordeari emango zaizkiola, ondoren hauteskunde-mahaietara bidaltzeko.

  1. Segurtasun Sailak hauteskunde-administrazioko organoen esku jarriko ditu hautetsontziak, kabinak eta hauteskunde-prozesua garatzeko behar diren gainerako baliabide materialak eta giza baliabideak.

  2. Segurtasun Sailak hauteskunde-prozeduran dagozkion funtzioak eta erantzukizunak bete ahal izateko behar den hauteskunde-dokumentazioa jarriko du aldarrikatutako hautagai-zerrendak dituzten erakunde, federazio eta konfederazio sindikalen eskura, hala eskatzen badute.

    Bederatzigarrena. Hauteskunde Batzordearen egoitza Erandion dago: Larrauri Mendotxe bidea 18.

    Hamargarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

    Hamaikagarrena. Agindu honek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 2a.

    Segurtasuneko sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik