Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 28koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zazpiehun eta berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 526
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/01/28
  • Argitaratze-data: 2026/02/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Urtarrilaren 20ko 6/2026 Dekretuaren bitartez, 2026ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 750.000.000 euro.

  2. Modalitatea: bonu jasangarriak.

  3. Jaulkitze-prozedura: kokapen publikoa.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2026ko otsailaren 9a.

  5. Interesa: % 3,25eko urteko nominala; ordainketa: urte bakoitzeko apirilaren 30ean. Kupoi luze bat 2027ko apirilaren 30ean ordainduko da.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,550.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2036ko apirilaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

  10. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.