Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4190
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/10/02
- Argitaratze-data: 2026/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Eskola Kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako Eskola Kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.
Eskola Kontseiluetako kideen azken hautespena 2024-2025 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2026-2027 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.
Hezkuntza sailburuari dagokio hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa
1 artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Eskola Kontseiluetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.
Hauteskunde-prozesua urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Eskola Kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duenak xedatutako moduan egingo da.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.