Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko martxoaren 3koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Talaia Fundazioa-Fundación Talaia izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1105
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/03
- Argitaratze-data: 2026/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko urtarrilaren 11n, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean sartu zen Talaia Fundazioa-Fundación Talaia izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak publiko egiteko eskritura Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera.
Eskaera-idazkiari administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion.
Fundazioa azkentzeko erabakia 2023ko abenduaren 14an hartu zuen fundazioaren patronatuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen 2024ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez.
Patronatuak bere eginkizunak etengo ditu, eta likidazio-batzorde bat izendatuko da, likidazio-eragiketak eta gerakinaren erabilera gauzatzeko.
Patronatuak fundazioa azkentzeko erabakia ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40.c) artikuluan eta fundazioaren Estatutuen 21. artikuluan oinarrituta hartu du, fundazioaren helburuak gauzatzeko ezintasuna dela eta. Izan ere, fundazioaren helburuak betetzea ezinezkoa da, baliabide ekonomiko nahikorik ez dagoelako eta horren ondoriozko jarduerarik ez dagoelako.
Espedientean dagoen 2023ko abenduaren 12an itxitako balantzean jasotakoaren arabera (azkentzeko erabakia hartu zen egunean egina), fundazioaren ondare garbia 212.835,40 eurokoa da.
2025eko abenduaren 29an, likidazio-eragiketak amaitu eta soberakina entregatu ondoren, batzorde likidatzaileak likidazioaren azken balantzea, ordura arte egindako likidazio-eragiketei buruzko txostena eta ondoriozko soberakinak nora bideratu diren onartu zituen. Azkenik, 2025eko abenduaren 29an bertan, publiko egin zen, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bidez (protokolo-zenbakia: 4.252). Eskritura horren bidez, azkentzeko eta likidatzeko akordioak formalizatu ziren, eta nahitaezko dokumentazioa protokolizatu zen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 11.1.l) artikuluan.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.
Lehenengoa. Talaia Fundazioa-Fundación Talaia izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Donostian, 2025eko abenduaren 29an, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 4.252), fundazioari buruzko erregistro-idazpenak ezeztatzeko.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 3a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.