Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita Elgoibarko (Gipuzkoa) «Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko Integratuaren izen espezifikoa aldatzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1618
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/30
- Argitaratze-data: 2026/04/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatutako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean xedatutakoaren arabera, lanbide-heziketako heziketa-eskaintza guztiak ematen dituzten ikastetxeei ikastetxe integratu deituko zaie.
Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluak ezartzen duenez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izendapen generikoaz gain, ikastetxeek izen espezifikoa izango dute eta hezkuntza-administrazio eskudunaren mendeko erregistro publiko batean inskribatuko dira. Hezkuntza-administrazio horrek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari helarazi beharko dizkio erregistro-idazpenak, gehienez ere hilabeteko epean. Ikastetxeek ezin izango dute erabili dagokion erregistro-inskripzioan agertzen ez den identifikaziorik.
Elgoibarko (Gipuzkoa) «Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko eskaera aztertu da. Eskaera hori ikastetxeko Gizarte Kontseiluak eta klaustroak onartu zuten, hurrenez hurren 2025eko abenduaren 11n eta 17an. Era berean, Elgoibarko Udalaren 2026ko otsailaren 20ko ziurtagiriak adierazten du ez dagoela eragozpenik izen berria hartzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio, eta Hezkuntzako Ikuskaritza eskudunak aldeko txostena eman du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak emandako eskumenak baliatuz.
Ikastetxearen kodeak: 012763 (EAE) eta 20009044 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.
Izen espezifikoa: «IMH».
Helbidea: Azkue Auzoa 1.
Udalerria: Elgoibar.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.