Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko martxoaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Proyde/Proega, Promoción y Desarrollo/Promozioa eta Garapena, con el Tercer Mundo» fundazioaren estatutuen aldaketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1214
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/11
- Argitaratze-data: 2026/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
2025eko urriaren 14an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailean, «Fundación Proyde/Proega, Promoción y Desarrollo/Promozioa eta Garapena, con el Tercer Mundo» fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
2025eko maiatzaren 23an, fundazioaren patronatuak aho batez erabaki zuen fundazioaren Estatutuen 1., 2., 5., 6., 7., 13., 16., 17., 24. eta 26. artikuluak eta xedapen gehigarria aldatzea.
Estatutuen aldaketa horiek honako arrazoi hauengatik egin dira: estatutuen idazketa genero-hizkuntzara egokitzeko eta haien idazketa hobetzeko, helburuen idazketa egungo errealitatera egokitzeko, patronatuaren bilerak bitarteko elektronikoak erabiliz errazteko eta patronatuaren osaera erakunde fundatzailearen egungo errealitatera egokitzeko: «Instituto de los Hermanos de las Escuelas Crisitianas».
Akordioa publiko egin zen Donostian, 2025eko urriaren 9an, Gaspar Rodríguez Santos notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.145).
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko urriaren 9an akordioak publiko egiteko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (2.145 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Proyde/Proega, Promoción y Desarrollo/Promozioa eta Garapena, con el Tercer Mundo» fundazioaren estatutuen aldaketa, agindu honen datarekin eta 2025eko urriaren 9an Gaspar Rodríguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2.145).
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 11.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.