Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 6koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2302
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/05/06
  • Argitaratze-data: 2026/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak, Justizia Zerbitzu Publikoaren Efizientzia-arloko Neurriena, antolaketa judizialaren eredu tradizionalaren eraldaketa garrantzitsua bultzatu du. Besteak beste, lehenengo auzialdi judizialaren konfigurazioa aldatzen du; izan ere, pertsona bakarreko epaitegien eredutik kide anitzeko antolakuntzara igarotzen da, auzialdiko auzitegiak sortuz, bulego judizial berrien laguntza jaso beharko dutenak. Gainera, bulego judiziala birdefinitzen du, eta ezartzen du haren jarduera zerbitzu erkideen bidez garatuko dela. Zerbitzu horiek izapidetze-zerbitzu komunak eta, hala badagokio, Bulego Judizialean egon daitezkeen beste zerbitzu batzuk hartuko dituzte.

1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrak auzialdiko auzitegiak modu mailakatuan eratuko direla ezartzen du, eta bosgarren xedapen iragankorrak bulego judiziala eta auzialdiko auzitegiak aldi berean ezarriko direla ezartzen du, legean bertan xedatutako baldintzetan. Horretarako, aurreikusten du justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, bakoitzak bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu-zerrendak egin beharko dituztela, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, onar ditzaten, eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituztela.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 522. artikuluak, bere idazketa berrian, ezartzen du eskumenak bereganatuta dituzten autonomia-erkidegoek, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, beren jardun-eremuko bulego judizialetako lanpostuen zerrendak egin eta onartuko dituztela, eskumen hori esleituta duen zuzendaritza-zentroko titularraren ebazpen bidez; eta eskatzen du, onartu aurretik, Justizia Ministerioari jakinarazi beharko dizkiotela.

Antolaketa-eredu berri horren hedapena errazteko, 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du Justizia Administrazioaren Konferentzia Sektorialak bulego judizialaren eta haren lanpostu-zerrenden egituraren erreferentzia-ereduak egin eta onar ditzakeela, eta hartutako erabakiak garapena gaituko duela justizia-arloan eskumenak dituen administrazio bakoitzeko agintaritza eskudunaren ebazpen baten bidez.

Aurreko xedapenaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak 2025eko azaroaren 28ko Agindua onartu du, zeinaren bidez Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegirako eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegirako bulego judizialaren diseinua eta egitura erabakitzen baitira, Justizia Zerbitzu Publikoaren Efizientzia-arloko Neurrien urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenekin bat etorriz.

Horren guztiaren ondorioz, agindu honen xedea Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko bulego judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lanpostu-zerrenda onartzea da.

Azaldutakoagatik, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak bete ondoren, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko bulego judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrenda onartzea. Zerrenda hori eranskinean dago.

Bigarrena. Karrerako funtzionarioak lanpostu berrietara egokitzeko prozesuak egitea, agindu hau argitaratu ondoren.

Hirugarrena. Donostiako barruti judizialean bulego judiziala ezartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen bidez zehaztuko da ezarpen-data.

Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 6a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)