Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 4koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2025eko azaroaren 11ko Agindua aldatzen duena; azken horrek 2026rako laguntzak emateko deialdia egiten du, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1977
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/05/04
  • Argitaratze-data: 2026/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko azaroaren 11ko aginduaren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzen 2026rako deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren (MAE inbertsioa).

Ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Idazkaritza Nagusi Teknikoaren idazkiaren bidez, Administrazio honi eskatu zaio laguntzak deitzeko agindu hori Estatuko oinarrizko araudira egokitzeko, bereziki urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena) eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten zenbait errege-dekretu aldatzen dituena).

Egiten diren aldaketek bi urteko eragiketen onargarritasunari buruzko laguntza-deialdiaren oinarriei eragiten diete (deialditik kanpo geratu behar dute), bai eta eskaerak onartzeko irizpideei eta eragiketen aldaketek bete behar dituzten mugei ere. Era berean, aginduan aipatutako araudia eguneratu da.

Hori dela bide, honako hau

Bigarren paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da:

Laguntza hauen erregulazioa honako hauetan xedatutakora egokituko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua (Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak eta Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduak osatua); urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena; abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Espainiako Plan Estrategikoaren eta NBEF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena; abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretura (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten zenbait errege-dekretu aldatzen dituena); eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko 2024ko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretua.

2.a) apartatuaren laugarren paragrafoa aldatu da; honela idatzita geratu da:

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada, eta, hala badagokio, hornitzaile nahikorik ez egotea ere justifikatu beharko da. Alderdi hori aplikatuko da, halaber, azkenean gauzatutakoa onartutakoarekin bat ez datorrenean, aldaketa txikien kasuan bezala, betiere jarduketen amaieraren jakinarazpenaren edo ordainketa-eskaera aurkeztu aurretik aurkeztu badira.

  1. Kendu egiten da 1. apartatuaren 3. paragrafoa.

  2. Aldatu egiten da 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

    Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak ebazpen bat emango du inbertsio-eragiketaren inguruan aurkeztutako ordainketa-eskabide bakoitzeko, betiere egiaztatzen bada dagokion eragiketa gauzatu dela eta administrazio-kontrolak eta, hala badagokio, tokian bertakoak, egin direla. Ezinbesteko kasuetan edo salbuespeneko inguruabarretan, egiaztatu beharko da osorik gauzatu diren ala ez, onuradunak zer laguntzatarako eskubidea duen zehazteko.

Eskabideak aurkezteko ohiko epean bi urteko eragiketa-proposamenak aurkeztu dituzten eskatzaileek 10 eguneko epea izango dute, agindu honek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita, eskabide horiek agindu honen bidez sartutako betekizun berrietara egokitzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 4a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.