Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 9koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/09
  • Argitaratze-data: 2026/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko gisa eratzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa, eta ente horren xedea da lan duina izateko eskubidea erabat garatzen laguntzea eta langileen enplegagarritasuna bermatzen, enpresen eskakizunei egokitutako langile-premiak asetzen eta gizarte- eta lurralde-kohesioa bultzatzen efizientziaz lagunduko duen lan-merkatua eratu dadin erraztea.

Era berean, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei aplikatu beharreko guztian, lege horretan eta Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legean jasotako aurreikuspenak bete behar ditu, bai eta bere estatutuek diotena ere (apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartu ziren).

Bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuetako 6.1 artikuluaren arabera, Administrazio Kontseilua da zuzenbide pribatuko erakunde publiko horren zuzendaritza- eta kontrol-organo gorena, hiru alderdiz osatzen da, eta hirurek indar bera dute.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuen 6.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

  1. Kontseiluburua eta lau kide Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagozkio, eta kargu horien titularrak izango dira Eusko Jaurlaritzan enpleguaren gaineko eskumena duen saileko titularra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendaria, enpleguaren gaineko eskumena duen sailburuordea eta lanbide-heziketaren eta garapen ekonomikoaren gaineko eskumena duten sailen proposamenez izendatutako bi kide, guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak.

  2. Bost kide Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuetakoak izango dira. Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatuetako bakoitzak egiaztatzen duen adierazgarritasunaren proportzioan esleituko dira kideak, eta ordezkaritza handiena dutenak administrazio-kontseiluan egongo direla bermatuko da.

  3. Bost kide Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sektorearteko enpresa-elkarteetakoak izango dira. Haietako bakoitzak egiaztatutako ordezkagarritasunaren proportzioan izendatuta, baldin eta izaera hori egiaztatu dutenak bat baino gehiago badira.

    Enpleguaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko titularraren agindu bidez izendatzen dira bai bokalak, baita bokalen ordezkoak ere baldin eta baten baten lekua hutsik geratzen bada, ez bada etortzen edo gaixorik badago, hala baitago ezarrita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuen 9. artikuluan (apirilaren 19ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartu ziren estatutu horiek).

    Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko urriaren 3ko Aginduaren bidez izendatu ziren (197 zk. dun EHAA, 2025eko urriaren 16koa) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko kideak.

    2026ko irailaren 2an, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) erakunde sindikalaren idazki bat heldu zen, jakinaraziz ordezkatu egingo zutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluan zeukaten kideetako bat. Hori dela eta, bidezkoa da dagokion kargu-uztea eta dagokion izendapena egitea.

    Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

Gorka Vidal Alvaro jauna, bokal titularra.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 9a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik