Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko irailaren 7koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 181
- Hurrenkera-zk.: 3969
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/07
- Argitaratze-data: 2026/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Segurtasuneko sailburuaren 2026ko apirilaren 9ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko apirilaren 22ko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 46) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 7a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.