Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide kentzeko eta izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4188
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/23
  • Argitaratze-data: 2026/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aintzat hartuta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan xedatutakoa; lege hori garatzeko Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 2., 4., 5. eta 8. artikuluetan xedatutakoa eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan xedatutakoa, hau

Lehenengoa. Iñaki Orbe Onaindia jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa.

Bigarrena. Haren tokian, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, Paula Jorge Herrero andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa.

Hirugarrena. Cristina Sánchez de la Yncera andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa.

Laugarrena. Haren tokian, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, Guadalupe Guzmán Salas andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik