Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Cita Alzheimer / Alzheimer Fundazioaren estatutuen aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4187
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/18
  • Argitaratze-data: 2026/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2026ko uztailaren 2an, patronatuak Fundazioaren estatutuak aldatzea erabaki zuen; zehazki 3. artikulua, Fundazioaren helburuei buruzkoa.

Akordioa publiko egin zen Donostian, 2026ko uztailaren 29an, Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.593).

2026ko abuztuaren 4an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Cita Alzheimer / Alzheimer Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. artikuluak, fundazioen estatutuak aldatzeari buruzkoak, honako hau ezartzen du:

  1. Fundazioaren patronatuak, arrazoiak emanez, estatutuak aldatzea erabaki dezake, baldin eta fundazioaren intereserako komeni bada, fundazioaren helburua errespetatzen bada eta fundatzaileek berariaz debekatu ez badute.

    Patronatuak onartutako estatutu-aldaketek fundazioaren helburua errespetatzen dutela ulertuko da, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango babesletzaren onarpena erregistroan inskribatu aurretik.

    Hala ere, estatutu-aldaketa fundatzaileek ezarritako helburuak aldatzean edo ezabatzean badatza, fundatzaileen onespena lortu beharko da ahal den kasuetan, bai eta babesletzaren berariazko onarpena ere, erregistroan inskribatu aurretik.

2026ko irailaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak txostena egin zuen, Fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren, fundazioaren helburuei buruzkoaren, aldaketa onartzeko.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2026ko uztailaren 29an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (1.593 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Cita Alzheimer / Alzheimer Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Agindu honen datarekin eta 2026ko uztailaren 29an Martín Gabarain Astorqui Donostiako notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.593).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 18a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik