Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 15ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 4121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/15
  • Argitaratze-data: 2026/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen: Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala; Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala, eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskala.

Hautaketa-prozesu hori egiteko, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 20. apartatuan ezartzen da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

2026ko ekainaren 19an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak izendatzen dituen agindua. Hala ere, alegatutako abstentzio-arrazoiak onartu ondoren aldatu behar dira.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Medikuntzako Eskala.

Leire Avellanal Zaballa lehenengo epaimahaikide titular gisa, June Kortajarena Ambelez-ren ordez.

Amaia Palacios Velázquez lehenengo epaimahaikide ordezko gisa, Adela OIascoaga Arrate-ren ordez.

Ana Isabel Álvarez Benito bigarren epaimahaikide titular gisa, M.ª Estíbaliz García Martínez de Ibarreta-ren ordez.

Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala.

Koldo Iñaki Cambra Contin epaimahaiburu titular gisa, Beatriz Nuin González-ren ordez.

Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala.

Jose María Baz Lozano lehenengo epaimahaikide ordezko gisa, Leire Donés Mendia-ren ordez.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik