Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko irailaren 15ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4008
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/15
- Argitaratze-data: 2026/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 29ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2026ko abuztuaren 11ko EHAA), honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 110) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.