Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzetarako deialdia egiten baitzaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2026-2027ko ikasturtean Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3134
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/06/30
  • Argitaratze-data: 2026/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuak Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoen artean dago Lanbide Heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu, aplikatu eta gauzatzea, baita eguneratzea eta espezializatzea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak 31. artikuluan ezartzen duenez, Lanbide Heziketan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko, ezinbestekoa izango da irakasleak prestatzea, ikasgeletan ikaskuntza-metodologia aktibo berriak ikasi eta gara ditzaten eta eduki profesional espezifikoak eskura ditzaten. Horren bidez, irakasleek ingurune konplexuetan aritzeko dituzten konpetentziak hobetu nahi dira. Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, EAEko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen sailak irakasleentzako prestakuntza-programak eratuko ditu.

Ildo beretik, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak honako hau xedatzen du irakasleen prestakuntzari dagokionez: etengabeko prestakuntza Lanbide Heziketako Sistemako irakasle eta prestatzaile guztien eskubidea eta betebeharra da, bai eta Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen eta administrazioen erantzukizuna ere, eta arreta berezia eskainiko diote berrikuntza eta ikerketa aplikatuko, ekintzailetzako, digitalizazioko eta atzerriko hizkuntzetako prestakuntzari. Horretarako, etengabeko prestakuntza bermatuko dute konpetentzia digitaletan, eta horien diseinu eta irisgarritasun unibertsala txertatuko dute, bai euskarri teknologikoak erabiltzeari dagokionez, bai materialak lantzeari dagokionez, eta bai irakaskuntza-metodologia berritzaileak baliatzeari dagokionez.

Lanbide Heziketako ikastetxeek, irakasleen parte-hartzearekin, ikastetxeko prestakuntza-planak diseinatzen dituzte, Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren premiei erantzuteko. Premia horiek LH Euskadi 2030 Estrategian daude jasota, eta plana Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/euskadiko-lanbide-heziketako-2030-estrategia/web01-a2hlanhz/eu/

Ikastetxe horiek irakasleen prestakuntza-premiak detektatu eta landu beharreko prestakuntza-jarduerak identifikatzen dituzte, ikastetxearen proiektu estrategikoaren lehentasunezko helburu eta jardueretan eta LH Euskadi 2030 Estrategiaren 5 ardatz estrategikoetan oinarrituta. Hortik abiatuta pentsatu behar dira dirulaguntza-deialdi honen zuzkidura ekonomikoa eskuratzeko hautagai izango diren prestakuntza-jarduerak, zeinak ikastetxearen 2026-2027ko ikasturteko plangintzan jaso beharko baitira.

Deialdi hau Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoko 4226 programaren barruan dago «Etengabeko Ikaskuntza eta Helduen Hezkuntza»; hain zuzen ere, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren 2. helburu estrategikoari erantzuten dio: «Lanbide Heziketako irakasleen eguneratze eta espezializazio pedagogikoa sustatzea». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Hezkuntzako sailburuaren 2026ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez onartu zen, eta Hezkuntza Sailaren webgunean dago argitaratuta, haren berri emateko: Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Hezkuntza Saila.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, LH Euskadiko 2030 Estrategia benetan hedatzeko 2025eko abenduaren 15ean onetsi zen, Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren eraldaketak gidatzeko tresnatzat, dei egiten die itunpeko ikastetxe pribatuei, irakasleen bitartez parte har dezaten haien konpetentziak indartzen dituzten jardueretan eta proiektuetan, teknologikoki oso aurreratuak diren inguruneei erantzuteko. LH Euskadi 2030 Estrategiak giza garapen jasangarriaren, pertsonen talentuaren sustapenaren eta ikaskuntza-eredu aurreratuen aldeko apustua egin du, ingurune produktibo, teknologiko eta digital berri baten erronkei erantzuteko. Era berean, EAEko Lanbide Heziketaren rola finkatu du, eraldaketa- eta berrikuntza-eragile bihurtu baitu, funtsezkoa delako pertsonen enplegagarritasuna nahiz Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.

Egoera horrek nahitaez eskatzen du Lanbide Heziketako ikastetxeetan aritzen diren pertsonak prestakuntza aurreratu, moderno, disruptibo, zehatz eta pertsonalizatuaren bidez gaitzea, haien konpetentzia teknikoak eta trebetasun pedagogikoak maila gorenekoak izaten jarraituko dutela bermatzeko, eta, orobat, gai izateko 4.0 eta 5.0 industrian sortzen diren premiei azkar eta malgutasunez erantzuteko; izan ere, saihestu ezin den zeregina da hori.

Jarduera-esparru horretan, Euskadi 2030 LH Estrategiaren orientazio estrategikoko 5 ardatzak lortzera bideratutako prestakuntza-jarduerak sustatuko dira, eremu hauetan: pertsonak, enpresak eta gizartea; berrikuntza eta ekintzailetza; jasangarritasuna eta kultura demokratikoa; eraldaketa digitala; eta nazioartekotzea eta globalizazioa.

Era berean, prestakuntzako jardueren bidez, genero-ikuspegia txertatzeko jarduerak sartzea bultzatuko da, baita hizkuntza-normalizazioari laguntzen diotenak ere, euskararen erabilera sustatuz eta indartuz.

Horregatik guztiagatik, hau

Agindu honek jasotzen ez dituen alderdiak arautzeko, aplikatzekoak izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta laguntza eta dirulaguntza publikoei buruzko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean. Bi epeok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.

  1. oinarria. Xedea.

    Agindu honen xedea da dirulaguntzak ematea 2026-2027ko ikasturtean erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak, oinarrizko lanbide-heziketakoak eta espezializazio-ikastaroak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, ziklo horiek ematen dituzten irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten; dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez esleituko dira.

  2. oinarria. Aurrekontu-zuzkidura.

    000 euro erabiliko dira agindu honen xede diren jarduerak diruz laguntzeko.

  3. oinarria. Prestakuntza-jardueren esparru orokorra.

  1. Deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak ikastetxe bakoitzeko prestakuntza-planean hautemandako premien araberakoak izango dira eta, ahal izanez gero, LH Euskadi 2030 Estrategiaren 5 ardatz estrategikoei lotuta egongo dira.

  2. Ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak aukeratuko du ikastetxeko prestakuntza-planaren barruko zer jarduera aurkeztuko dituen deialdi honen bitartez finantzatzeko.

  1. oinarria. Prestakuntza-jardueren betekizunak.

  1. Erdi-mailako, goi-mailako eta oinarrizko lanbide-heziketako eta espezializazio-ikastaroetako irakasleen lana hobetu eta haien garapen profesionala bultzatzen lagundu behar dute prestakuntza-jarduerek, eta ikastetxe bakoitzak 2026-2027ko ikasturtean eskaintzen duen prestakuntzarekin lotuta egongo dira.

  2. Prestakuntza-jardueretan parte hartzen dutenak Lanbide Heziketako irakasle izango dira diruz lagundutako ikastetxean.

    Era berean, baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikastetxeek ikastetxe-arteko jarduerak egin ahal izango dituzte:

    1. Lurralde historiko bereko ikastetxeak izatea.

    2. Lanbide-familia bereko heziketa-zikloak irakasten dituzten ikastetxeak izatea.

    3. Zeharkako konpetentziak eskuratzea errazten duten prestakuntza-jarduerak proposatu dituzten ikastetxeak izatea.

  3. Ikastetxe-arteko jardueretarako eskariaren ikastetxe titularra izango da prestakuntza-jarduera horiek egin eta justifikatzearen arduradun bakarra.

  4. Prestakuntza-jardueretan gutxienez 8 pertsonak hartu behar dute parte, oro har. Ikastetxe bakarrean kopuru horretara iristen ez badira, jarduerak ikastetxe-arteko jarduera moduan aurkeztu beharko dira.

    Salbuespenez, lurralde historikoko 2 ikastetxetan edo gutxiagotan ezarritako heziketa-ziklo bati dagokion jarduera bada edo EAEn ezarri berria bada eta hau bada irakasten den lehenengo edo bigarren urtea, gutxienez 4 lagunekin hautatu ahal izango dira jarduerak.

  5. Prestakuntza-jarduera bakoitza gutxienez 10 ordukoa izango da, eta gehienez 35ekoa. Prestakuntzako orduak online egin daitezke (sinkronoa eta/edo asinkronoa) edo presentzialak izan daitezke:

    Ordu sinkronoetan prestakuntza ematen ari dena eta hartzen ari dena une berean ari dira lanean, eta prestakuntza presentziala edo online izan daiteke. Hau da, parte-hartzaileak denbora errealean dabiltza elkarreragiten, norabide bikoa da elkarreragin hori, eta materiala eta dokumentuak partekatzeko aukera dago.

    Ordu asinkronoetan, ikastaroa ematen ari denaren eta ikastaroko partaidearen arteko elkarreragina gune eta une desberdinetan gertatzen da.

  6. Nahitaezkoa da prestakuntza-jarduerek dirulaguntzarik jaso ez izana deialdiaren aurreko bi ikasturteetan, ikastetxe berean eta izenburu berarekin edo eduki berekin. Ez da ulertuko izenburu bera dutenik urte anitzeko (gehienez 3 urteko) prestakuntza-jarduera bateko mailek, ondoz ondoko zenbait ikasturtetan egiten badira.

    Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko dirulaguntza eman ondoren hari uko egiteko eskaera aurkezten duten ikastetxeei, deialdi honen 20.3 oinarrian xedatutakoaren arabera.

  7. Ikastetxeko antolakuntza-autonomiaren baitan, irakasleen prestakuntza-jardueren ordutegiak ez du oztopatuko irakasle parte-hartzaileen eskola-ordutegia.

  8. Diruz lagunduko diren prestakuntza-jarduerek ezin izango dute sexuan oinarritutako diskriminaziorik eragin.

  1. oinarria. Ikastetxe bakoitzean diruz lagunduko den gehieneko jarduera kopurua.

  1. Ikastetxe bakoitzak eskabide orokor bakarra aurkeztuko du (11.2 oinarria). Era berean, eskatutako prestakuntza-jarduera bakoitzeko eskabide bat aurkeztuko du, bakoitzean lehentasun-ordena zehaztuta.

  2. Baldin eta 15.4 oinarriaren arabera onartutako prestakuntza-jarduerei emandako kopuru osoak eskura dagoen kreditua gainditzen badu, ikastetxe bakoitzean gehieneko jarduera kopuru bat lagunduko da diruz, ematen duen heziketa-ziklo kopuruaren arabera. Gehieneko hori tarte hauetan ezarritakoaren arabera zehaztuko da:

    11 heziketa-ziklo baino gutxiago: 8 prestakuntza-jarduera.

  1. 15 heziketa-ziklo: 10 prestakuntza-jarduera.

  1. 20 heziketa-ziklo: 12 prestakuntza-jarduera.

    20 heziketa-ziklo baino gehiago: 14 prestakuntza-jarduera.

  1. Jarduera bererako bi talde eratzen direnean, bi prestakuntza-jarduera balira bezala hartuko dira.

  2. Emandako jardueren gehieneko muga kalkulatzeko, ez dira kontatuko ikastetxe-arteko jarduerak.

  1. oinarria. Azpikontratazioa.

    Ikastetxeko irakasleei prestakuntza-jarduerak emango dizkietenak ikastetxeaz kanpokoak izango dira, dagokien gaian adituak. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluaren arabera, diruz lagundutako jardueraren zenbateko osoa azpikontratatu ahal izango du onuradunak.

  1. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Kontratua idatziz egingo da.

    2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak aldez aurretik baimena emango du kontratua egiteko, oinarri arautzaileetan zehazten den moduan.

      Ezin da kontratua zatikatu zenbatekoa murriztu eta 3. ataleko baldintzak bete beharrik ez izateko helburuz.

      1. oinarria. Entitate onuradunen betekizunak.

      1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimen ofiziala duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatu guztiak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatua betetzen badute.

      2. Ikastetxe onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Baldintza horiek eskatzen dira bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira ordainketak egiten direnean.

        Organo kudeatzaileak modu automatikoan eta behar beste aldiz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, eta, horretarako, ez du ikastetxe eskatzaileen baimenik beharko, bat etorriz, betiere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin.

        Ikastetxe onuradunak berariaz egin diezaioke uko baimen horri. Kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzen arabera errege-dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartu zen.

      3. Ikastetxe eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko:

        Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik.

        Ez izatea desgaikuntza penal edo administratiborik sexu-diskriminazioa egiteagatik (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikulua).

        Derrigortuta egonez gero, berdintasun-plan bat indarrean izatea edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzetan.

      4. Aurreko apartatuetan adierazitako betekizunez gain, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (A1 eranskina) hau ziurtatuko du ikastetxeak:

        Ez da xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari administrazio publiko edo entitate pribatuetatik, eta, zehazki, Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzak kudeatzen duen laguntzarik, hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko konpetentzien garapenari zuzenean lotutako prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak aurkezteko.

        Ezagutzen ditu Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko baimenduta dauden ikastetxeetan prestakuntza-jarduerak egiteko deialdiaren baldintzak.

        Konpromisoa hartzen du Hezkuntza Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari jakinarazteko dirulaguntza emateko eskatzen eta kontuan hartzen diren baldintzei eragiten dien aldaketa oro, baita edozein administrazioren edo ente publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.

        Konpromisoa hartzen du bertaratzearen kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak ikastetxean 5 urtez gordetzeko eta mantentzeko, eta Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo zuzendaritza horren bidez dokumentu horiek eska ditzaketen organoen esku jartzeko, Aginduaren 20. oinarriko 6. betebeharrak arautzen duenaren arabera.

        Ordainduta ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

        Ez dago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako ezein egoeratan.

        Betetzen ditu indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

        Eskabide honetan eta honi gehitutako dokumentuetan adierazitako datu guztiak egiazkoak dira.

      5. Entitate onuradunak apartatu honetan adierazitakoa betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa edukiko du, eta Administrazioaren esku jarriko du hura egiaztatzeko eskatzen zaionean.

      1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

      1. Soil-soilik gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

        Prestakuntzan zuzenean parte hartu duten adituen pertsonal-gastuak (ikastetxe eskatzaileaz kanpokoak izango dira pertsona horiek).

        Diruz lagundutako jarduera egiteko behar-beharrezkoak diren gastuak (ezinbesteko materiala, prestakuntza-jarduera egitetik zuzenean sortua).

        Gastu horiek 2026-2027ko ikasturtean zehar egin behar dira.

      2. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

        Ekipamenduen inbertsioa edo amortizazioa.

        Prestakuntza jasotzen duten irakasleen joan-etorriak.

        Ikastetxearen funtzionamendu-gastu arrunta.

        Lokalen kudeaketa- edo alokairu-gastuak.

        Jarduera gauzatzearen ondoriozkoak diren beste batzuk: matrikulak ordaintzea, prestakuntzan aditu direnen egonaldiak.

      1. oinarria. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

        Gehienez 120 euro emango da emandako prestakuntza-ordu bakoitzeko.

      2. oinarria. Bateragarritasuna beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin.

        Agindu honetan araututako dirulaguntzak ematea bateraezina izango da entitate publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin, baldin eta xede bera badute; zehazki, ezingo dira diruz lagundu hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko konpetentzien garapenari zuzenean lotutako prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak aurkezteko Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzak kudeatutako deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerak.

  1. oinarria. Eskabideak aurkeztea.

  1. Interesa duten erakundeek baliabide elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta izapide guztiak:

    Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak administrazio-prozeduraren informazio-fitxan jasota daude, eta horren bidez sar daiteke eskaera egiteko inprimakia. Helbide honetan dago:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0052014

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Eskabidearen osteko izapideak helbide honetan egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Halaber, eskabidea ordezkari baten bitartez izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentuak. Aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozedura osoan.

  2. Ikastetxe eskatzaileak eskaera orokor bakarra aurkeztu beharko du, esteka honetan dagoen dokumentazioarekin:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0052014

    A.1 eranskina: erantzukizunpeko adierazpenak barne.

    1. Ikastetxearen prestakuntza-plana.

      A.2 eranskina: ikastetxearen prestakuntza-planarekin batera, A.2 eranskina entregatuko da, balorazio-irizpideen arabera puntuatu ahal izateko.

      A.3 eranskina: «Klaustroaren akta» jasotzen duen eranskina; berariaz jasoko da klaustroak prestakuntza-jardueren berri baduela, eta bere gain hartzen dituela jarduera horiek parte-hartzaileengan izan ditzakeen ondorio pertsonalak eta ikastetxearen barne-antolamenduan izan ditzakeenak. Ikastetxe-arteko prestakuntzaren kasuan, eranskin bat aurkeztuko da ikastetxe parte-hartzaile bakoitzeko.

      A.4 eranskina: «Ordezkaritza emateko» eranskina, ikastetxe-arteko prestakuntza-jardueren kasuan.

    1. A5 eranskina: «Gizarte Kontseiluaren/Eskola Kontseiluaren/OOGren akta». Adieraziko du bat datorrela eskaerarekin, baduela proposatzen diren jardueren berri, onartu egiten dituela eta, orobat, hitzematen duela proiektua aurrera eramateko beharrezko neurriak hartuko dituela eta, onartzen badira, Ikastetxeko Urteko Plangintzan sartuko dituela.

      5 eranskin horiek behin bakarrik aurkeztuko dira, hain zuzen ere lehenengo prestakuntza-eskaera izapidetu baino lehen.

      Eskatutako prestakuntza-jarduera bakoitzari buruzko informazioa zuzenean jasoko da prestakuntza-jardueren eskabideetan. Beraz, ez da eranskin espezifikorik egongo horretarako.

      1. oinarria. Eskabideak aurkezteko eta zuzenketak egiteko epea.

      1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      2. Eskabidea oso-osorik betetzen ez bada, edo eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa eta dokumentazio osagarria aurkezten ez bada, ikastetxe interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, adieraziko zaio, aurrekoa egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen araberako ebazpena eman ondoren.

      1. oinarria. Dirulaguntzak kudeatzeaz arduratuko den organoa.

        Hezkuntza Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza izango da agindu honetan araututako laguntzen organo kudeatzailea.

      2. oinarria. Ebaluazio-batzordea.

      1. Jardueren balorazioa, 15. oinarrian xedatutako irizpideen arabera, kide hauek izango dituen batzorde batek egingo du:

      1. Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Inge Gorostiaga Luzarraga; batzordeburua izango da.

      2. Lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat:

        Araba: Julen San Vicente Martinez.

        Bizkaia: Leire Gisasola Atxabal.

        Gipuzkoa: Juan Ignacio Larrańaga Hernandez.

      3. Miriam Lasagabaster Herrarte, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikaria; idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.

      1. Balorazio-batzordeak, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren, behin-behineko balorazio-txostena egin beharko du, eta bertan zehaztuko du egindako balorazioaren emaitza. Alegazioak egiteko epea amaitzen denean, batzorde horrek, denak ebatzi, eta behin betiko balorazio-txostena egingo du.

      2. Balorazio-batzordeko kideak ezin izango dira interes-gatazkako egoera batean egon balorazioa egitean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan ezarritakoa betez. Artikulu horren arabera, dirulaguntzen prozeduretan beharrezko neurriak hartu behar dira, eskabideen balorazioan edo prozedura horien ebazpenean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkako egoerak saihesteko.

      1. oinarria. Baloratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura.

      1. Prestakuntza-jarduerak banan-banan baloratuko dira, deialdi honetako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta irizpide hauek kontuan hartuta:

        1. Alderdi orokorrak (gehienez 2 puntu).

          1. Justifikazioa eta helburuak: prestakuntza-jardueraren helburuak zehaztasunez justifikatzen badira, helburu orokorrak eta espezifikoak adierazita (0,7 puntu).

          2. Edukiak: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko xedeak eta formak zehatz eta koherentziaz zerrendatzen badira jarduerako helburuekiko (0,3 puntu).

          3. Prestakuntza-ekintzaren ebaluazioa: ebaluazio-tresnak adierazten badira (lanak, kontrolak, inkestak...): (0,5 puntu). Ebaluazio-irizpideak azaltzen badira: (0,5 puntu).

        2. Ikastetxearen prestakuntza-plana (gehienez 3 puntu).

          Irakasleek epe ertainean dituzten prestakuntza-beharrak finkatuko ditu Prestakuntza Planak, ikastetxearen helburuen arabera lehenetsita, eta urteko plangintzan jasota egon beharko da.

          1. Prestakuntza Planak bi urteko iraupena badu (2025-2027 edo 2026-2028) (1 puntu).

          2. Prestakuntza-planak zehazten badu zer tresna eta irizpide erabiliko diren planak ikastetxean izango duen gauzatzea eta eragina ebaluatzeko (1 puntu).

          3. Prestakuntza Planak hasierako prestakuntza-ekintzak baditu, bitarteko edo ordezko irakasleentzat, bereizita (1 puntu).

        3. LH Euskadi 2030 Estrategian oinarritutako jarduerak, eta, beraz, haren orientazio-ardatz estrategiko hauetako batekin edo gehiagorekin lotutakoak (gehienez, 4 puntu).

          1. Euskadirako talentua (pertsonak, enpresak eta gizartea): 3 puntu.

          2. Euskadi aurrera doa (berrikuntza eta ekintzailetza): 3 puntu.

          3. Euskadi jasangarria (jasangarritasuna eta kultura demokratikoa): 1 puntu.

          4. Euskadi digitala (eraldaketa digitala): 1 puntu.

          5. Euskadi globala (nazioartekotzea eta globalizazioa): 1 puntu.

        4. Honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada (gehienez 2 puntu):

          1. Eskola-arteko prestakuntza-jarduerak: 1 puntu.

          2. Ziklo edo espezializazio-ikastaro ezarri berria (zikloa ematen den lehen edo bigarren urtea): 1 puntu.

          3. Ziklo edo espezializazio-ikastaro berezia (lurralde historiko berean gehienez bi zentrotan ezarritako zikloa): 1 puntu.

        5. Euskaraz ematekoak diren prestakuntza-jarduerak (1 puntu).

        6. Aurrekontua: aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna, orduko eta plazako kostu unitarioari dagokionez. Kostu handiagoarekin, puntuazio txikiagoa (gehienez 2 puntu).

        7. Irakaskuntza-jardueran genero-ikuspegia txertatzeko, gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzeko edo genero-indarkeria desagerrarazteko jarduerak (1 puntu).

      2. Eskatutako prestakuntza-jarduerak baloratutakoan, ordenatu egingo dira, kontuan hartuta zenbat puntu lortu dituzten guztira 1. puntuko baremoaren arabera.

        Emandako puntuazioan berdinketa egonez gero, lehentasun hau emango da:

        Hasteko, oinarri honetako 1.c) apartatuan puntuaziorik altuena lortu duten jarduerak;

        Bigarrenik, euskaraz egingo diren jarduerak (1.e);

        Eta hirugarrenik, ikastetxe-arteko jarduerak, ikastetxekoen aurretik (1.d).

      3. Puntuaziorik onena lortu duten prestakuntza-jarduerei soilik emango zaie dirulaguntza, deialdi honetara bideratutako aurrekontu-kredituak agortu arte.

      4. Laguntza jasotzeko, prestakuntza-jarduerek gutxienez 6 puntu lortu behar dituzte.

      5. Teknologia digitalen erabilerarekin lotutako prestakuntza-jarduerek, halaber, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:

        2030 Estrategiaren 2. edota 4. ardatzekin lotuta egotea.

        Ikastetxeko klaustroaren % 30ek egiaztatuta izatea irakasleen konpetentzia digitala egiaztatzeko B maila (B1/B2). Erreferentzia-data 2026ko uztailaren 6a izango da.

      6. Adimen artifizialari buruzko prestakuntza espezifikoetan parte hartzeko, aldez aurretik «Adimen artifizialaren erabilera arduratsurako sentsibilizazioa» ikastaroa egitea gomendatzen da.

        Nolanahi ere, Adimen Artifizialarekin lotutako prestakuntza-jardueraren ziurtagiria lortzeko, ezinbestekoa izango da prestakuntza hori amaitzen den data baino lehen «Adimen Artifizialaren erabilera arduratsurako sentsibilizazioa» ikastaroaren ziurtagiria lortzea.

      1. oinarria. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate-prozedura.

      1. Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio agindua behin-behinekoz eta behin betiko ebaztea, balorazio-batzordeak eginiko txostenean jasotakoaren arabera (14.2 oinarria).

        https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

        Era berean, 10 egun balioduneko epea ematen da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko edo, proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eskatutakoa baino txikiagoa bada, eskaera berriz egin ahal izateko, konpromisoak eta baldintzak eman daitekeen dirulaguntzara egokitzeko xedez.

      2. Nolanahi ere, eskabideak berriro formulatzean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua ez ezik, ezarritako balorazio-irizpideak ere bete beharko dituzte.

      3. Aurkeztutako alegazioak eta eskabideak berriro formulatzeko proposamenak aztertuta, balorazio-batzordeak behin betiko balorazio-txostena idatziko du, eta, ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da, non adieraziko baita eskatzaileetatik zein proposatzen den dirulaguntzaren onuradun izateko eta bakoitzak zer zenbateko jasoko duen. Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, instrukzio-organo gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari bidaliko dio proposamen hori.

      4. Ebazpenaren behin-behineko eta behin betiko proposamenek ez dute eskubiderik sortzen aipatutako proposamenean onuradun gisa ageri diren pertsonen alde, harik eta laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaien arte.

      5. Ebazpena jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

        https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

        Ebazpena argitaratzeko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

        Argitaratzeaz gain, organo kudeatzaileak entitate interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaliko dizkie, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere egindako jakinarazpenaren ondoriorik izango.

      6. Epea amaitu eta entitate interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsita dagoela ulertuko da.

      7. Prozeduraren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza sailburuaren aurrean. Errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      1. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

      1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehenengoa, emandako laguntza osoaren % 35, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 18.1 oinarrian xedatutakoaren arabera. Gainerakoa % 65a, berriz, justifikazioa 21. oinarrian adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

        Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa. Hala gertatuz gero, gehiegizko kopurua bateraezintzat deklaratuko da, eta eman beharreko laguntzaren zenbateko osotik dagokion kopurua kenduko da.

      2. Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak.

        Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarritako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

        https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

      1. oinarria. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

        Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatu egin direla esango da, azkenean prestakuntza-jardueretara bertaratutako kide-kopurua hasierako eskabidean adierazitako parte-hartzaileen % 60ra iristen ez bada. Dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da, orduko eta plazako kostuaren arabera.

        Horren ondorioz, ebazpena aldatu egingo da, baldin eta 4.4 oinarriak ezarritako 8 parte-hartzaileren gutxieneko kopurua mantentzen bada, oinarri horretan jasotzen diren salbuespenekin.

        Ez-betetzetzat hartuko da gutxienez 8 parte-hartzaile ez izatea, eta, halakoetan, itzulketa-prozedura abiaraziko da, aurretik jasotako salbuespenari kalterik egin gabe.

        Aipatutako ehunekoa aplikatuta zenbaki hamartar bat ateratzen bada, behera biribilduko da.

      1. Ikasturtea laburragoa bada dena delakoagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da, orduko eta plazako kostuaren arabera.

      2. Aurrekoa ezertan galarazi gabe, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, eta, hala egokituz gero, helburu bererako bestelako diru-sarrerak edo baliabideak lortzen badira, horren berri eman beharko zaio Hezkuntza Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari (agindu honen 20.3 oinarria), eta hori gertatzeak berekin ekarri ahal izango du ebazpena aldatzea, betiere onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen badira.

      3. Ondorio horietarako, Lanbide Heziketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren kopurua doituko da, edo, hala egokituz gero, jasotako gehiegizko diru-kopurua itzultzeko aginduko da.

      1. oinarria. Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

      1. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa gehi dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, bat etorriz Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37.1 artikuluak xedatutako oinarrizko araudiarekin, inguruabar hauetakoren bat gertatuz gero:

        1. Ikastetxe onuradunak aurkeztutako azken memoriatik ondorioztatzea jarduerak ez dituela lortu diruz lagundutako proiektuan aintzat hartutako helburuak, 15.1 oinarriaren arabera.

        2. Ez betetzea agindu honetan eta hura garatzen duten ebazpenetan xedatutako edozein betebehar edo baldintza.

        3. Ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen konturako dirulaguntzen onuradunen edozein betebehar. Betebehar horiek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan jasota daude.

        4. Aldi berean entitate publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntza jaso izana.

  1. oinarria. Ikastetxe onuradunen betebeharrak.

    Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren ikastetxeek honako betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, esleitzeko erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

  2. Diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak ikastetxearen 2026-2027 ikasturterako urteko planean sartzea; jarduera horiek ikastetxeak urte horretarako izango duen prestakuntza-planaren barruan ere egongo dira.

  3. Dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintzaren aldaketa edo prestakuntza-jardueraren aldaketa benetan gauzatu baino 15 egun lehenago jakinarazteko konpromisoa hartzea. Hala badagokio, helburu bererako edozein diru-sarrera edo baliabide lortzeak ebazpena aldatzea eragin dezake, baldin eta haren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  4. Prestakuntza-jardueren azken emaitzak zuzenean eskabidean bertan erregistratzea. Hau da, aurreko deialdietan ez bezala, oraingo honetan ez dago memoriarako berariazko eranskinik, ez eta azken aktarik ere.

    Gerora ezin izango da aldaketarik egin, oker edo hutsik ezean; edonola ere, aldaketak ondo justifikatu beharko dira, agiri bidez.

  5. Prestakuntza-saioetara joango diren pertsonen bertaratze-kontrola egitea, honela:

    1. Ordu sinkrono presentzialak: sinaduren kontrol-orrien bidez (D.1 eranskina).

    2. Ordu sinkrono ez-presentzialak (online): b.1 eta b.2 ebidentziak jaso beharko dira, eta, plataformak sortuz gero, b.3:

      1). Prestakuntza-saio bakoitzaren pantaila-argazkia, parte-hartzaileak bertaratu direla erakusten duena.

      2). Eskola-emailearen adierazpena (D.3 eranskina), saio ez-presentzialen plangintza eta pertsona bakoitzak saioetara izan duen bertaratzea (bai ala ez) jasotzen dituena.

      3) Eta, erabilitako plataformak halakorik sortzen badu, pertsonak, datak eta konexio-denborak identifikatzen dituen plataformako konexioen erregistroa.

    3. Ordu asinkronoak: prestatzailearen adierazpenarekin (D.2 eranskina).

  6. Bertaratzearen kontrola egiteko erabilitako dokumentu guztiak ikastetxean 5 urtez gordetzea eta mantentzea, eta Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren edo zuzendaritza horren bidez dokumentu horiek eska ditzaketen organoen esku jartzea.

  7. Prestakuntza-jarduera bakoitzerako koordinatzaile bat izendatzea. Pertsona hori izango da ikastaroa kudeatzearen arduraduna, eta honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

    1. Oinarri honetan aipatutako bertaratzea kontrolatzeko erabiltzen diren erregistroak jasotzea, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren garapena eta lortutako emaitzak eta diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa ere.

    2. Prestakuntzaren azken emaitzak jasotzea.

    3. Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa.

  8. Emandako dirulaguntza justifikatzea 21. oinarrian jasotakoaren arabera.

  9. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.

  10. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako gainerako betebehar guztiak betetzea; zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari ematea haiek beren funtzioak betetzeko eskatzen duten edozein informazio, laguntzen xedea fiskalizatu ahal izan dezaten.

  11. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako gainerako betebehar guztiak betetzea.

  12. Diruz lagundutako jardueren finantzaketaren izaera publikoari publikotasun egokia ematea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. eta 27. artikuluetan xedatuaren arabera.

  1. oinarria. Dirulaguntzak justifikatzea.

  1. Diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2027ko uztailaren 15a baino lehen, informazio hau erregistratu beharko da https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ bidez:

    1. Prestakuntza-jardueren azken emaitzak.

    2. Prestakuntza-ekintza bakoitzaren garapena eta lortutako emaitzak, modu kuantitatiboan eta aurreikusitako helburuekin alderatuta adieraziko dira.

    3. Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa, honako hauek jasota: jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren identifikazioa eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-eguna eta ordainketa-eguna, aurrekontuarekiko desbideratzeak, eta diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jasotako beste zenbait diru-sarreraren xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adieraziz. Eskatu eta onartu direnekin bat ez datozen gastuak justifikatu beharko dira; azaldu beharko da gastu horiek zergatik egin diren eta zergatik diren beharrezkoak prestakuntza-jarduera behar bezala garatzeko.

      D.1 eranskina: bertaratze presentzialaren kontrola.

      D.2 eranskina: ordu asinkronoen erantzukizunpeko adierazpena.

      D.3 eranskina: ordu sinkrono ez-presentzialak.

      D.4 eranskinarekin batera (gastuen egiaztagirien zerrenda), fakturak eta ordainagiriak erantsiko dira, jaulkipen-data eta, hala badagokio, honako datu hauek adieraziz: ordainketa-data, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, fakturatzen ari denaren kontzeptu xehatua eta zenbatekoa. Bestela, gastu horiek ez dira onartuko.

      Faktura eta ordainagiri horiek ikasturtearen hasiera baino geroagoko data izango dute, eta 2027ko uztailaren 15a baino lehenagokoa.

      1. oinarria. Jarraipena.

      1. Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak jarraipena egingo die diruz lagundutako prestakuntza-jarduerei, zuzen egiten direla bermatzeko.

      2. Baldin eta ikasturtean zehar gorabehera garrantzitsuren bat gertatzen bada diruz lagundutako prestakuntza-jardueren garapenean, eta horrek agindu hau behar bezala betetzea eragozten badu, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikariak txosten bat egingo du, dagozkion neurriak hartu ahal izan daitezen.

      1. oinarria. Ebaluazioa.

        Lurralde-ordezkaritzetan kokatuta dauden Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikariek, oinarri hartuta ikastetxeek bidalitako amaierako memoria eta haien ustez eskatu beharrekoak diren datuak edo txostenak, dokumentu hauek bidaliko dizkiote Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzan prestakuntzaz arduratzen den teknikariari, ikasturtea amaitutakoan:

        Ikastetxeen zerrenda. Bertan, onartutako jardueretan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da, eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

        Prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartu dutenen amaierako zerrenda. Hartan, pertsona bakoitzak guztira egindako ordu kopurua adieraziko da, bai eta kopuru hori zer bertaratze-ehuneko den prestakuntza-ekintzan aurreikusitako ordu guztiak kontuan hartuta. Gainera, prestakuntza-jarduera nork koordinatu duen adieraziko da.

      2. oinarria. Irakasleen parte-hartzearen ziurtapena.

      1. Irakasleek prestakuntza-jarduera bakoitzean izandako parte-hartzea, ontzat eman bada amaierako ebaluazio-memoriaren arabera, ofizioz erregistratuko da Hezkuntza Sailak irakasleen berrikuntza- eta prestakuntza-jarduerez daukan datu-basean, betiere 23. oinarrian aipatutako parte-hartzaile zerrendaren arabera.

      2. Prestakuntza-ekintza gainditu dela erregistratuko da, irakasleen partaidetzaren ziurtagiria egiteko, baldin eta partaide bakoitza gutxienez prestakuntza-ekintzaren orduen % 80ra joan bada.

        Gainera, prestakuntza-ekintza horrek ordu asinkronoak baditu, lan pertsonal hori behar bezala egin izana ziurtatu beharko da.

      1. oinarrian ezarrita dauden dokumentuen bidez ziurtatuko dute hori guztia.

      1. Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basea kontsultatu ahal izango dute interesdunek, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bertatik Berritu eta Prestatzeko Jardueren Ziurtagiria lortu ahal izango dute.

      1. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

        Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Laguntza eta dirulaguntzak, Lanbide Heziketako ikastetxeentzat eta entitate laguntzaileentzat.

        Arduraduna: Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

        Xedea: laguntza ekonomikoen eskaerak izapidetzea, parte-hartzaileak edo interesdunak identifikatuta. Entitate laguntzaileentzako dirulaguntzak.

        Legitimazioa:

        Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-betebeharrak betetzeko.

        Tratamendua beharrezkoa izatea interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

        Hartzaileak:

        Europar Batasuneko organoak.

        Estatuko Administrazioko beste organo batzuk.

        Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

        Europako Batzordea.

        Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).

        Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

        https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/039900-capa2-eu.shtml

        Araudia:

        Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

        https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:342016R0679&from=ES

        3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

        https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik