Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko ekainaren 2koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartzeko eta horien deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2966
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/06/02
  • Argitaratze-data: 2026/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Nekazaritza Politika Erkidea (NPEa) sortu zenetik, sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitu da, ondoz ondoko erreformen bidez. NPEaren azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hiru erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek 2023-2027 aldian NPEa aplikatzeko oinarriak finkatzen eta arautzen dituzte, kasuan kasuko erregelamendu eskuordetuekin eta betearazpeneko erregelamenduekin batera, egon daitezkeen luzapenak gorabehera. Hona hemen erregelamenduak:

Batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/2115 Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen ditu, funtsezko aldaketa dakar NPEan, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igarotzen baita, eta hiru helburu orokorrei lotuta daude: bat, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; bi, ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta, hiru, Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea (besteak beste, Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak) eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea.

Bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta (EB) 1306/2013 Erregelamendua indargabetzen duena.

Eta, azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 (EB) Erregelamendua, honako erregelamendu hauek aldatzen dituena: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako produktuen merkatuen antolakunde erkidea sortzen duena; 1151/2012 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideei buruzkoa; 251/2014 (EB) Erregelamendua, mahastizaintzako eta ardogintzako produktu aromatizatuen adierazpen geografikoen definizioari, deskribapenari, aurkezpenari, etiketatzeari eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzaren sektorean Batasuneko eskualde ultraperiferikoen aldeko neurri espezifikoak ezartzen dituena.

Orientazio berri hori estatu kideen subsidiariotasun handiagoaren gainean egituratzen da; izan ere, estatuek diseinatu beharko dituzte, egoera eta premia espezifikoetan oinarrituz, beren esku-hartze propioak.

Ikuspegi berri horrekin, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionala egin du Espainiak 2023-2027 aldirako (aurrerantzean, NPEPE), eta haren helburua da nekazaritzaren, elikagaien eta landa-eremuen garapen jasangarria, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez.

Espainiako 2023-2027ko NPEPEan sartzen diren esku-hartzeak behar bezala ezarri eta kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izan da tresna juridiko egokiak izatea, eta arau sorta zabala prestatu da Estatuan ondorio horietarako. Arau sorta horretan daude: 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera NPEPEaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa; abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Espainiako Plan Estrategikoaren eta NBEF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena; eta 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Plan horretan jaso dira bai lehen zutabearen esparruan programatutako laguntzarako esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak eta beste batzuek finantzatuak), autonomia-erkidegoetan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarritako eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera.

Horren ondorioz, EAEren kasuan, zuzeneko ordainketez eta NBEF funtseko esku-hartze sektorialez gainera, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

Euskadin programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen artean (LGENF), kalitate-araubideetako partaidetzari (lankidetzako esku-hartzea, 7131) eta kalitate-araubideetan produktuak sustatzeari (lankidetzako esku-hartzea, 7132) buruzkoak daude, eta deialdi honen xede dira esku-hartze horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko den maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuak xedatutakoari egokitzen dira lehen eta hirugarren puntuetan aipatutako laguntza-lerroak; hain zuzen, 10. artikuluaren e) eta f) apartatuetan jasotako esku-hartzeetan, hurrenez hurren, Kalitate-araubideetan parte hartzea eta Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzea kalitate-araubideetan.

Agindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026tik 2028rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez onartu zen. Laguntzak «Hazkunde- eta ongizate-eredua» ardatz estrategikoaren eta «Lehen sektorea eta arrantza» helburu estrategikoaren barruan daude, honela: «Nekazaritzako ekoizpenaren eta produktuen kalitatea hobetzeko neurriak». Hartara, Euskadin egindako edo lortutako produktuen kalitate bereizia sustatu nahi da, nekazaritzako produktuen eta ekoizpenaren kalitatea hobetzeko neurrien bidez.

Laguntza horiek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera arautzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruz.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legeak baimendutako kredituen arabera, nahikoa aurrekontu-zuzkidura baitago.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, gobernukide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute. Horrenbestez, hauxe

Nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen oinarri arautzaileen deialdia egitea eta onartzea 2026rako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Interesdunek, agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

  1. oinarria. Xedea.

  1. Oinarri hauen xedea da II., III. eta IV. kapituluetan jasotzen diren nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdia arautzea.

  2. Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

  1. oinarria. Laguntza-ildoak.

    Laguntza hauek ezarri dira:

  1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko; ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideetako partaidetzak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen den urtean eta hurrengo 5 urteetan.

    Laguntza horiek II. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira.

  2. Landa Garapeneko 2015-2022 Programako kalitate-araubideetan, nekazariek lehen aldiz parte hartzeko laguntzak. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko eta, ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideetako partaidetzak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen den urtetik 5 urteko aldia agortu arte; 2022. urtean diruz lagun daitezkeen kalitate-araubideetan izena eman zuten eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez laguntza jasotzeko eskubidea aitortua zuten pertsonen eskabideak baino ez dira aintzat hartuko.

    Laguntza horiek III. kapituluan garatzen dira, eta bat egiten dute 2024/3118 (EB) Erregelamenduarekin; horren bidez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako sektoreko minimis laguntzei aplikatzeko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen da.

  3. Informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntza, produktore-taldeek Europar Batasuneko merkaturako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek babestutako produktuei begira. Informazio- eta sustapen-ekintzetan diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko baten arabera izango dira laguntza horiek.

    Laguntza horiek IV. kapituluan garatzen dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira.

  1. oinarria. Finantzaketa.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 816.872,90 euro erabiliko dira, eta, II. eta IV. kapituluen kasuan, LGENF funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura kofinantzatuko dira.

    1. kapituluaren kasuan, soilik finantzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

  2. Funtsak honela banatuko dira:

    1. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 66.872,90 euro, horietatik:

      I. kapituluko laguntzei, 2026. urteko ordainketa-kredituko 35.341,74 euro dagozkie.

      IV. kapituluko laguntzei, 2026. urteko ordainketa-kredituko 31.531,16 euro dagozkie.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 750.000 euro; honela banatuko dira:

      1. 2026ko ordainketa-kredituko 46.848,35 euro esleituko zaizkie, LGENFren ordain gisa, gehi 45.000,00 euro finantzaketa osagarri nazional gisa II. kapituluko laguntzei.

        III. kapituluko laguntzei, 2026. urteko ordainketa-kredituko 60.000 euro dagozkie.

  3. 2026ko ordainketa-kredituko 41.797,12 euro esleituko zaizkie, LGENFren ordain gisa, gehi 556.354,53 euro finantzaketa osagarri nazional gisa IV. kapituluko laguntzei.

  1. Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa edo haien eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa baino handiagoa, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero hasieran aurreikusitako kopurua % 20 handitu ahal izango da gehienez, eta deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, horren berri emango da Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak aurkezteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

  2. oinarria. Onuradun izateko betebehar orokorrak.

  1. Onuradun izaera eskuratzeko, eskakizun orokor hauek bete beharko dira:

    1. Diruz laguntzekoak diren jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

    2. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez.

    3. Hala dagokionean, minimis erregimenera atxikitako bestelako laguntzarik eskatu duen ala ez eta lortu duen ala ez jakinaraztea, VII. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz.

    4. Krisian den enpresatzat hartua ez izatea, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren 59. puntuaren arabera.

    5. Berreskuratze-agindu baten mende ez egotea onuraduna, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

    6. Zuzendaritza-organoetan, emakumeen presentzia orekatua izatea gutxienez, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    7. Ez diskriminatzea, jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta, onarpen-prozesuan edo elkarteen funtzionamenduan.

    8. Ez sustatzea edo justifikatzea pertsona fisikoen zein juridikoen aurkako gorrotoa edo indarkeria, edo terrorismo-delituak edo delitu horiek egikaritzen parte hartu dutenen delituak edozein bitartekoren bidez goresten edo justifikatzen dituztenei, edo delitu terroristen biktimen edo haien senideen izen ona galtzea, gutxiestea edo umiliatzea dakarten ekintzak egiten dituztenei.

    9. Eskakizun espezifikoak betetzea, zehazki, II., III. eta IV. kapituluetan jasotako laguntza-lerrorako ezartzen direnak.

  2. Entitate onuradun izateko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeak, taldekide guztiek bete beharko dituzte 1. apartatuan aurreikusitako betekizunak.

    Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean nortasunik gabeko pribatu edo publikoak, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, taldekide bakoitza onuraduntzat hartuko baita. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak izango dituena. Talde hori ezingo da desegin harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

  1. oinarria. Onuradun izateko debekuak.

  1. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluari jarraikiz, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetan zehazten diren egoeretan dauden pertsonak edo entitateak:

    Kondenatuta egon izana, epai irmo bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

    Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturi ebazpen irmoa eragin izana.

    Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-erregimenetako batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

    Egunean ez izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa), bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak ere.

    Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea.

    Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

    Zehapena jaso izana dirulaguntzak jasotzeko aukera galarazten dion ebazpen irmo baten bidez, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    Bete ez izana desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako lanpostuen erreserba-kuota, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

    Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baita gainfinantzaketan ez erortzeko konpromisoa ere, arau beraren 9.4.h) artikuluari jarraikiz.

    LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  2. Ezingo dira onuradun izan pertsona fisiko edo juridikoen talde publiko edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta horietako kideren batek aurrez adierazitako debekuetako bat badu.

  3. Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru diren pertsonak edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

  4. Inola ere ezingo dira lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4.5 eta 4.6 artikuluetan ezarritako debekuren bat jaso duten elkarteak.

    Ez-zilegitasun penalen arrazoizko zantzuak egoteagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, delako elkarte hori ere ezingo da onuradun izan, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.

    30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, baldin eta eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan xedatutako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak. Egoera hori VI. eranskinean ezartzen den bezala egiaztatuko da.

  1. Onuradun edo entitate laguntzaile bilakatzeko 1. paragrafotik 5.era bitartean adierazitako debekuetan sartuta ez daudela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 9. apartatuan adierazitakoaren arabera, eta eredu hori VIII. eranskinean dago.

  1. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

  1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Eskaerarekin batera, 7. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. 38.c) oinarrian ezarritako baldintzak betetzeko, agindua argitaratu aurretik aurkeztutakoa onartuko da eskaera-datatzat, betiere aldez aurreko egiaztapena egin bada, hala egokituz gero.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskaerak, 3. apartatuan adierazten diren helbideetan.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide hauetan eskuratu daitezke:

    1. Nekazariek kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak:

      https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028821

    2. Sustapen- eta informazio-jardueretarako laguntzak:

      https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028822

    3. Eskaeraren osteko izapideak, jakinarazpenak barne, honen bidez egingo dira:

      https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  5. Agindu honetako kapitulu bakoitzean aurreikusitako laguntza-lerro bakoitzerako aurkezten den eskabide-eredua https://www.euskadi.eus/ web-orrian egongo da eskuragarri, eta haren oinarrizko edukia VIII. eranskinean dago.

  1. oinarria. Agiriak.

  1. Laguntza eskatzen duen pertsona fisiko zein juridiko bakoitzeko, agiri hauek aurkeztuko dira IV. kapituluan deskribatutako agiriekin batera:

    Pertsona juridikoen kasuan, entitatea eratzeko eskritura eta ondorengo aldaketen eta estatutuen kopia, dagokion erregistroan inskribatu dela adierazten duen zigilua jarrita.

    Erantzukizunpeko adierazpena, ordezkaritza-ahal nahikoa duenak behar bezala izenpetua, hauek adierazteko: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, aginduan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituela laguntzarako eskubidea izateko aitorpena lortzeko, hori egiaztatzeko agiriak badituela, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko dituela agiri horiek, eta aurreko betebeharrak aipatutako aitorpen horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen duela.

    Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da ea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dion, eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko. III. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez, entitatearen aitorpena aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta abian den ekitaldi fiskalean jasotako gainerako minimis laguntza guztiei buruz, baldin eta 2024/3118 (EB) Erregelamenduari lotuta badaude; azken horrek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen du. Horiek eskabide-inprimakian jasoko dira, VII. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

    Pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua dagoela ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta, gainera, berau osatzen duten pertsonen izena, abizenak, NAN zenbakia eta sexua zehaztu.

    Laguntza kuantifikatzeko, entitate eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

    Laguntzak eskatu dituzten eta izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen taldeen kasuan, proiektuan parte hartzen duten enpresa edo entitate bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko dira agiriak.

  2. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN eta IFK zenbakiak, zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean direla egiaztatzen duten agiriak, pertsona eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik izan gabe, berariaz aurka egiten denean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo agiria aurkeztu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera egingo da akreditazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa.

  3. Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badituzte eskatutako agiriak, eta berariaz adierazten badute ez dela aldaketarik izan, ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharrik izango, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu dituzten adierazi beharko dute. Prozeduran eskatzen diren datu eta agiriak kontsultatu edo bildu eta egiaztatuko ditu Administrazioak, eta ez da interesdunen adostasunik eskatuko Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 72.1 artikuluan aipatutako kasuetan.

    Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta noiz aurkeztu diren agiriok, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.

  4. Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskaera eta eskatutako dokumentazioa. Era berean, laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  5. Baldin eta eskabideak ez baditu biltzen oinarri honetan eskatutako agiriak, osorik ez badago edo akastuna bada, interesdunari hutsa zuzentzeko eskatuko zaio, gehienez, hamar egun luzaezineko epean, eta adieraziko zaio, halaber, horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, hirugarrenen altaren kasuan izan ezik, ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoa betetzeko, interesduna legez behartuta badago eskabidea modu telematikoan aurkeztera baina modu presentzialean aurkezten badu, betebehar hori bete gabe utzita, hori zuzentzeko eta legez ezarritako bide elektronikoak erabiliz aurkezteko eskatuko zaio. Eskabideari kasurik egiten ez bazaio, edo oinarri honetan ezarritako epetik kanpo erantzuten bazaio, eskabideak ez du baliorik edo eraginkortasunik izango, eta aurkeztu gabetzat joko da. Elektronikoki aurkezteko jarritako epea da eskabidea aurkezteko epea.

  6. Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eta informazio osagarriak eska diezazkioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko.

  7. Helbide honetan eskura daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  8. oinarria. Esleitzeko prozedura.

    Agindu honetako II., III. eta IV. kapituluetan jasotako laguntza-lerro bakoitzean araututako laguntzak esleitzeko, lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozedura erabiliko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera; izan ere, aurkeztutako eskabideak alderatu ondoren, agindu honetan aurreikusitako kuantifikazio-irizpideak aplikatuko zaizkie, 28., 34. eta 41. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  9. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

  1. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza da laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Balorazio batzorde bat eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, behar diren beste aldiz elkartuko da bere zeregina betetzeko eta balorazio-txosten bana egingo du aztertu beharreko kapituluen arabera. Horietako bat II. eta III. kapituluetako laguntza-eskaerak baloratzeko, eta bestea IV. kapituluko laguntza-eskaerak baloratzeko.

  3. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru kidek osatuko dute Balorazio Batzordea, eta Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariaren ebazpenaren bidez gauzatuko da izendapena, eta horretan zehaztuko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua; batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, eta Zuzendaritza horretako teknikarien artetik hautatuko dituzte pertsona horiek.

    Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaio laguntzaren eskatzaile bakoitzari, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidearen bidez, lehenengo bilera egin aurretik, bilera egin baino bost egun lehenago gutxienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstenitzeko eta errekusatzeko eskubideak baliatzen direla bermatzeko.

    Balorazio Batzordeak, dagozkion eginkizunak betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen behar beste aditu bileretara bertaratu daitezela eskatu ahalko du, baita aholku eman dezatela ere. Batzorde horren jardunean, behar diren neurriak hartuko dira eskaeren balorazioan parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko.

  4. Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:

    1. Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

    2. Ebaluazioaren emaitzari buruzko txostena egitea laguntza-mota bakoitzerako, II. eta III. kapituluak batuz. Txostena behar bezala justifikatuko eta arrazoituko da.

  5. Batzordeak funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaiei dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era arteko artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

  1. oinarria. Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamena.

  1. Kontuan hartuz 9. oinarrian aipatutako Balorazio Batzordearen txostenak, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak bi ebazpen-proposamen egingo ditu, bata II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzetarako eta bestea IV. kapituluan aurreikusitakoetarako. Biak behar bezala arrazoitu beharko dira. Horietan, adierazi beharko da zein eskatzaile proposatzen den dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa, eta nori ukatzea proposatzen den ere. Proposamen horiek hainbat unetan egin ahalko dira.

    Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzaile horren txostenak egongo dira, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

  2. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen horiek behin-behinekoak izango dira, interesdunei jakinarazi behar zaizkie eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko bi ebazpen-proposamenak egingo dira.

  3. Entzunaldi-izapide hori albo batera utz daitekeen kasuetan ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik, oinarri honen beraren 1. apartatuaren arabera emandako bi ebazpen-proposamenak behin betikoak izango dira, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

  1. oinarria. Ebazpena, jakinarazteko epea eta errekurtsoak.

  1. Behin betiko ebazpen-proposamen bakoitza onartu ondoren, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea; horretarako, bi ebazpen emango ditu eta une desberdinetan hartu ahal izango dira, 10.1 oinarrian adierazten den bezala: bata II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntzak ebazteko, eta bestea IV. kapituluan jasotakoak ebazteko; horietan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.

  2. Ebazpenek informazio hau jaso beharko dute gutxienez:

    1. Aintzat hartutako eskaerei dagokienez:

      Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFKa edo NANa.

      Laguntzaren xedea eta hura babesten duen araudia.

      Laguntzaren zenbatekoa:

      Laguntza justifikatzeko modua.

      Ordaintzeko modua eta epea.

      Zehaztea zein funtsen kargura egotziko den laguntza; II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzetarako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuak eta LGENF Europako funtsa izango dira, eta III. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuak.

      1. kapituluan jasotako laguntzetarako (diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea), 41. oinarrian xedatutakoa aplikatzetik lortutako puntuazioa eta laguntzaren intentsitate-ehunekoa.

        Dagokion kasuetan, minimis laguntzen izaera adieraziko da.

        Ondasun-erkidegoen eta nortasun juridikorik gabeko bestelako elkarteen kasuan, kide bakoitza agertuko da onuradun gisa, bai eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, partaidetza-ehunekoaren arabera.

    2. Ezetsitako eskaerei dagokienez:

      Eskatzaileen izena edo izen soziala, IFKa edo NANa.

      Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

  3. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, 3. apartatuan ezarritako argitalpena egin ez bada, interesdunek ulertu behar dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.

  4. Prozeduraren ebazpenak EHAAn argitaratuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da.

    Nolanahi ere, lehenik egin den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

    Ebazpenen jakinarazpenak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari jarraikiz, betiere.

  1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

    Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; hauexek, alegia: abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 14. artikuluko betebeharrak, eta agindu honen laguntza-lerro bakoitzeko betebehar espezifikoak; hauek dira:

    Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, onuradunak ez badio dirulaguntzari berariaz uko egiten dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta 15 eguneko epean, onartu egiten duela ulertuko da.

    Dirulaguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin beharko dute edo dirulaguntza emateko arrazoi izan den egoeran egon.

    Entitate emaileari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela. Jarduera hori pertsonei buruzkoa bada, datuak sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

    Organo edo entitate emaileak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

    Entitate esleitzaileari jakinaraztea dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla helburu bererako, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik. Jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

    Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman dion erakundeari. Jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

    Egiaztatzea, emate-ebazpena proposatu baino lehen eta berau ordaintzeko unean, egunean dituela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, bat etorriz zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoarekin.

    Nortasun juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.

    Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

    Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan biltzen diren zabalkunde-neurriak hartzea.

    Jasotako funtsak edo gauzatutako jarduerarako nahiz jarduketarako emandako dirulaguntzaren kostuaren gaineko soberakina itzultzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.

    Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

    Herritarren hizkuntza-eskubideak eta, bereziki, euskararen erabilera bermatzea, diruz lagundutako jarduketarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.

    Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan.

    Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa adieraztea.

    1. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela, eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

    1. eta IV. kapituluen babesean ematen diren laguntzei dagokienez, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, LGENF funtsak jaso dituela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 50. artikuluaren arabera, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak jaso dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 3ko 36/2026 Ebazpena kontuan hartuta, nortasun-ikur berezi bat onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen duena, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko.

    2. kapituluaren babesean ematen diren laguntzei dagokienez, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, Eusko Jaurlaritzaren funtsak jaso baititu, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 3ko 36/2026 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (horren bidez, nortasun-ikur berezi bat onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen da, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko).

  2. oinarria. Gauzatzeko epeak.

    Ekintzak gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 30era izango da.

  3. oinarria. Gastua justifikatzea.

  1. Emandako laguntzen xede diren gastuak eta ekintzak gauzatu direla justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzan, 2006ko abenduaren 9a baino lehen; zehazki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32.2 artikuluan adierazitako moduan egingo den justifikazioko kontu bat aurkeztu beharko da. Justifikazio-kontu horretan, alderdi hauek jasoko dira:

    II. eta III. kapituluetan jasotako kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzei dagokienez:

    EAEko kontrol- eta ziurtapen-entitateek egindako ziurtagiria, eta, ekoizpen ekologikoaren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak egina; ziurtagirian hauek adieraziko dira: zein egunetan sartu den eskatzailea kalitate-araubidean eta, kasu bakoitzean, zenbat hektarea, abelburu, litro eta erlauntz sartu diren kalitate-araubide bakoitzean.

    Informazio hori ofizioz eskatu ahal izango du laguntza kudeatzen duen organoak, salbu eta eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

    Idiazabalgo Gaztaren jatorri-deitura babestuaren kasuan, eta laguntza eskatu duten sartu berriei dagokienez, laktazio-kanpainaren behin betiko datuak eskatuko zaizkio kalitate-araubide hori kontrolatzeko eta ziurtatzeko erakundeari.

    IV. kapituluan jasotako kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzei dagokienez:

    Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, justifikazio-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak barne.

    Erabilitako informazio-, sustapen- eta publizitate-materialaren kopia, jarduera bakoitzaren garapena egiaztatzen duena, bai eta 37. oinarriko e) eta f) apartatuak betetzen direla egiaztatzen duten bestelako dokumentuak ere. Material hori argi eta garbi identifikatuta eta egindako jarduerekin lotuta egongo da.

    Merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten nahiz administrazioan eraginkorrak diren fakturak nahiz froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, dagozkien ordainketa-agiriekin batera. Gainera, 2.500 eurotik gorako fakturei banku-ordainagiria erantsi beharko zaie. Faktura guztiek deialdiari dagokion urteko data eduki beharko dute.

    Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz. Kasu horretan, jasotako beste dirulaguntzen emate-ebazpenak aurkeztu beharko dira.

    Erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita beren jarduerak egiteagatik zuzenean lortu dituzten diru-sarrerak, eta ez soilik dirulaguntzak, kontzeptu guztien artean jardueraren % 100 gainditzen ez dela egiaztatzeko.

    Dirulaguntzaren onuraduna jarduera ekonomikoa egiten duen entitate bat bada, merkataritza-eragiketek eragin dituzten eta diruz lagundu daitezkeen gastuek enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

    Nolanahi ere, beharrezkoa izango da egindako fakturen eta ordainketen datuak jasotzen duen taula xehatua aurkeztea, Excel formatuan. Taula horretan zehatz-mehatz adieraziko dira gastuaren zenbatekoa, dagokion BEZa, zenbateko osoa eta dagokion gastu-kapitulua, web-orrian dagoen ereduaren arabera.

  2. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera horrek arrazoitua izan behar du.

  1. oinarria. Tokian tokiko kontrolak.

  1. Tokian tokiko kontrolek egiaztatuko dute eragiketa aplikatu beharreko arauen arabera egin dela, eta aintzat hartuko dituzte laguntza emateko baldintzei dagozkien onargarritasun-irizpide eta -betekizunak, konpromisoak eta bestelako betebeharrak, bisitaren unean egiazta daitezkeenak. Halaber, bermatu egingo dute eragiketak eskubidea duela laguntza jasotzeko deialdi honen bidez.

  2. Tokian tokiko kontrolak azken ordainketa egin aurretik egingo dira.

  3. Onuradunek tokian tokiko kontrolaren emaitzak biltzen dituen aktaren kopia jasoko dute, dokumentazioa berrikusteko ondorengo faseen emaitza barnean dela.

  1. oinarria. Ordainketa.

    II. eta III. kapituluan jasotako laguntzak 14. oinarriaren 1.a) apartatuan aipatzen den ziurtagiria lortu eta erkatu ondoren ordainduko dira.

    Gastua gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko da IV. kapituluan jasotako laguntza, 14.1.b oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztuz, eta dagokion administrazio-kontrola egin eta gero.

  1. Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

  2. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen elkarteen kasuan, elkarteak funtsen hartzaile izateko izendatu duen kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu elkarteko gainerako kideen artean.

  3. Ez da inolako ordainketarik egingo entitate onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak. Sozietate Zibilen eta Ondasun Erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

    Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztatze horri; hala eginez gero, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.

    II. eta IV. kapituluan jasotako laguntzak LGENF Europako funtsaren arabera aitortutako laguntzak dira, eta erakunde ordaintzailearen bidez ordainduko dira, erakunde ordaintzailearen zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatutakoarekin bat (275/2020 Dekretuaren bidez, Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan).

    Funts propioen arabera aitortutakoak dira III. kapituluan jasotako laguntzak, eta gastua dokumentuen bidez justifikatu ondoren ordainduko dira.

    IV. kapituluaren babesean emandako laguntzaren xede diren gastuak ezarritako gehieneko epean gauzatzen ez badira, edo gauzatu izana egiaztatzeko agiriak epe horretan aurkezten ez badira, honako hau ekarriko du:

    LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, LGENF funtsaren kargurako ordainketaren konpromisoa bertan behera geratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

    Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta, kasuan-kasuan, 20. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

  1. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean alta emanda egon beharko du. Alta emateko, azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzari beste laguntzarik eskatu ez bazaio edo emandakoa aldatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. oinarria. Emandako dirulaguntza aldatzea.

  1. Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alde batek eskatuta edo, hala badagokio, ofizioz, honako kasu hauetan:

    1. Dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak gauzatuko ez direla aurreikusten denean, eta, beraz, egikaritutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango denean. Era berean, jarduketa guztiak egikarituta, behin betiko gastu justifikatua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean.

    2. Entitate onuradunak, justifikatutako arrazoiengatik, hasieran onetsitako Ekintza-planean (jardueren hasierako proposamena) aldaketa esanguratsuak sartzea beharrezkotzat jotzen duenean.

    3. Beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako laguntzak edo dirulaguntzak jasoz gero.

  2. Honako hauek hartuko dira Ekintza-planaren aldaketa garrantzitsutzat:

    1. Onartutako planean aurreikusitako ekintzak kentzea edo berriak gehitzea.

    2. Aurrekontua handitzea edo gutxitzea dakarten aldaketak, betiere onartutako aurrekontu osoaren % 20 gainditzen badute balio absolutuan, eta gutxienez 5.000 eurokoak badira.

      40.3 oinarrian ezarritako inbertsio-kontzeptu bakoitzaren aurrekontua handitzea edo gutxitzea dakarten aldaketak, betiere gastu-kapitulu horretarako onartutako aurrekontuaren % 40 gainditzen badute balio absolutuan, eta gutxienez 5.000 eurokoak badira.

  3. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du ebazpen bidez, oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen direnean:

    1. Alderdi batek 1. apartatuan ezarritako arrazoian oinarritutako aldaketa egitea eskatzen badu, aldaketa-eskaera bat egiteko, jakin bezain laster egiteko eta, nolanahi ere, gastu eta jarduera berriak ezabatu edo ordeztu aurretik eta berriak hasi aurretik, eta exekuzio-epea amaitu aurretik, eta honako hauek jaso beharko ditu:

      Aldaketa-mota eta justifikazioa.

      Aurkezte-data.

      Kostuen moderazioa, hala badagokio.

    2. Eskabidean, proposatutako aldaketek behar bezala arrazoituta egon behar dute, bermatu beharko da ez dela urratzen eskabideen lehentasun-hurrenkera erabaki zuten balorazio-irizpideen aplikazioa, gauzatzekoa den jarduera oinarri erregulatzaileen xedeen artean dagoela eta betetzen direla dirulaguntza jasotzeko baldintzak.

    3. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.

    4. Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

    5. Aurkeztutako proiektuak aldatzearen edo birprogramatzearen helburua ez izatea eskatutakoez bestelako jarduerak garatzea.

    6. Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako emate-unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

    7. Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.

  4. Garrantzitsuak ez diren gainerako aldaketei dagokienez, nahikoa izango da egindako jardueren justifikazio-memorian berariaz jasotzea, aldaketak azalduta eta IV. eranskinaren araberako kostuen moderazioa aplikatuta, hala egokituz gero.

  5. Gainera, 22. oinarriko penalizazioak aplikatzeko orduan, kontuan hartuko da ekintza-planaren aldaketa garrantzitsuak garaiz eta behar bezala jakinarazi diren.

  6. Dirulaguntzaren % 60 baino gutxiago egikaritzen eta justifikatzen bada, ez da aldaketatzat hartuko, ez-betetze handitzat baizik, eta emandako dirulaguntza osorik itzultzeko arrazoia izango da, 20. oinarriaren arabera.

  7. Baldin eta aldatu den diruz lagundutako jardueraren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza eman zen helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da dagokion proportzioan, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa-ebazpenaren bidez, eta, beraz, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

  1. oinarria. Ez-betetzeak.

  1. Honako hauek dira, gutxienez, ez-betetzeen kausak:

    1. Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

    2. Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

    3. Laguntza emateko xedea ez betetzea edo ez mantentzea.

    4. Dokumentu faltsuak edo manipulatuak aurkeztea.

    5. Hasieran onartutako edo gerora aldatutako laguntzaren xede den proiektuko inbertsio guztiak ez egitea.

    6. Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

  2. Baldin eta onuradunak edo entitate onuradunak ez badu betetzen oinarrietako betebeharren bat edo, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, edo dirulaguntza itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpen bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partez edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta dirulaguntzen arloan aplikagarriak diren berandutze-interesak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluarekin bat. Aipatutako diru-zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

    Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea izango da itzulketa-espedientea hasteko eta izapidetzeko organo eskuduna, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan adierazitakoarekin.

  4. Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko. Administrazioko arau-hausteak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan zehaztutako jokabideak.

  1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

  1. Laguntzaren eskatzaileak atzera egin ahalko du eskaeran, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik; horretarako, atzera egiteko eskabidea helarazi beharko diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

  2. Onuradunak laguntzari uko egin ahalko dio, laguntza onartu ondoren ere, 12.a) oinarrian ezarritako betebeharrari jarraikiz eta diruz lagundutako jarduera gauzatu aurretik, betiere, Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Uko-egitea Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari aurkeztuko zaio, eta hark, ebazpen baten bidez, uko-egite hori onartuko du bete-betean, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

    Behin uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

  3. Nolanahi ere, aurkeztuko diren atzera-egite edo uko-egite kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 94. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

  1. oinarria. Dirua itzultzeko arrazoiak.

  1. Bidezkoa izango da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat ematea eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzea eta dagokion berandutze interesa eskatzea, honako kasu hauetan:

    1. Entitate onuradunak ez badu erabiltzen dirulaguntza eskatutako eta emandako helburu zehatzerako, ez badu gauzatzen dirulaguntza eragin zuen jarduketa, ez badu justifikatzen eskatutako helburuetarako erabili duela, edo, oro har, organo eskudunak ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu.

    2. % 60 baino ehuneko gutxiago gauzatzea eta justifikatzea.

    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan xedatutako gainerako kasuetan ere egin beharko da itzulketa.

  2. Dirulaguntzaren xede den jarduketaren kostuaren gaineko soberakina itzuli beharko da, baldin eta beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada.

  3. Itzulketa-prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, eta ebazpena emateko eskumena Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeak du.

  4. Onuradunaren egikaritze-maila ia erabatekoa bada, eta hark egiaztatzen badu dirulaguntza onartu zuenean hartu zituen konpromisoak betetzeko asmo irmoa duela, ezingo da deklaratu kobratzeko eskubidea guztiz galdu duela, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza osorik itzuli behar duela. Aitzitik, dirulaguntzaren ordainketa partzialerako eskubidea duela deklaratuko da, eta, hala badagokio, itzulketa partziala egin behar duela. Itzuli beharreko kopurua jarduketa osoaren egikaritze-mailaren araberakoa izango da.

    Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partziala onartutako dirulaguntzatik benetan eta behar bezala justifikatu den zenbatekoa izango da, justifikazioa egiaztatu eta entitate emaileak onartu ondoren.

  5. Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  1. oinarria. Bateragarritasunak.

  1. Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa 29., 35. eta 42. oinarrietan aurreikusitako gehieneko ehunekoak baino.

    Ezarritako mugak gainditzen badira, soberakinari dagokion kopurua kenduko da, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

    IV. kapituluan aurreikusitako laguntzei dagokienez, elkarte edo erakundeek ezin izango dute kalitate-araubideak sustatzeko dirulaguntzarik jaso, baldin eta kalitate-araubide hori bera sustatzeko dirulaguntza jaso duten beste lankidetza-elkarte edo -erakunde batzuetako kideak, bazkideak edo laguntzaileak badira, salbu eta modu frogagarrian egiaztatzen badute sustapen-ekintza desberdina dela eta finantzaketa bikoitzaren arriskurik ez dutela, eta bi eskabideek gainerako onargarritasun-betekizunak betetzen badituzte.

  1. oinarria. Zigorrak.

  1. Eskatutako laguntza osorik uka daiteke, baldin eta egiaztatzen bada onuradunak datu edo informazio okerra nahita eman duela laguntza jasotzeko asmoz.

    Gainera, onuraduna laguntza edo esku-hartze beretik kanpo geratu daiteke irregulartasuna atzeman den urte naturalean, eta hurrengo bi urte naturaletan.

  2. Zigorren barruan sartzen dira administrazio-kontroletan eta tokian tokiko kontroletan zehazten diren guztiak, gastuak diruz laguntzeari dagozkionak izan ezik, horiek gaindeklarazioagatik zigortuko baitira.

  3. Diruz lagundu daitekeen gastuaren gaindeklarazioagatik aplikatu beharreko penalizazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira ordainketa-eskabide bakoitzaren administrazio-kontrolak egin ondoren diruz lagundu ezin diren zenbatekoak. Horrela, agintari eskudunak onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskabidea aztertuko du, eta diruz lagundu daitezkeen zenbatekoak eta lagundu ezin direnak zehaztuko ditu. Horrez gain, honako hauek zehaztuko ditu:

    1. Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa-eskabidearen eta dirulaguntza emateko erabakiaren arabera. Lehenengo zenbatekoa handiagoa bada bigarrena baino, dirulaguntza emateko mugara egokituko da eskatutako zenbatekoa.

    2. Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa-eskabidean ageri den gastua diruz laguntzeko aukera aztertu ondoren.

  4. Gainera, bat etorriz otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 5. artikuluarekin (horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dira eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen dira), ez da inolako zigorrik aplikatuko kasu hauetan:

    1. Ez-betetzea ezinbesteko kausengatik bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatzen denarekin bat. Onuradun batek «ezinbesteko kasuetan izan ezik» formula erabili nahi badu, agiri bidezko froga ukaezina aurkeztu beharko dio dagokion agintari eskudunari, hondamendi natural larriaren edo fenomeno meteorologiko larriaren kasuan izan ezik.

    2. Ez-betetzea agintari eskudunek aitortutako akats nabarien ondorioa bada.

    3. Ez-betetzea agintari eskudunaren edo beste agintari baten akats baten ondorioa bada, eta administrazio-zigorrak eragindako pertsonak ezin izan badu akatsa zentzuz detektatu.

    4. Interesdunak agintaritza eskudunari egoki frogatu badiezaioke ez dela betebeharrak ez betetzearen erantzule edo agintaritza eskudunak, bestela, interesduna erantzulea ez delako ustea hartzen badu.

      1. oinarria. Datuen babesa.

        Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideetarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, eta agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak izapidetzea eta ebaztea du xede.

        Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak.

        Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

        Eskubideak: eskubidea duzu zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).

        Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

        Araudia:

        Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=EU).

        3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/eli/es/lo/2018/12/05/3).

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Kapitulu honetan jasotzen diren laguntzen helburua da nekazariek lehen aldiz kalitate-araubideetan parte hartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan kokatuz.

  2. Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

    1. Sektoreak balio-katean duen posizioa hobetzea.

    2. Elikaduraren eta osasunaren arloko eskakizun sozialei, Batasuneko nekazaritzak ematen dien erantzuna hobetzea, eta, bereziki, modu iraunkorrean ekoitzitako kalitate oneko elikagaien, elikagai seguruen eta nutritiboen eskaerari erantzutea, elikagai gutxiago alferrik galtzea, animalien ongizatea hobetzea eta mikrobioen aurkako erresistentzia borrokatzea.

    3. Kalitate-programetan operadore berriak sar daitezen sustatzea.

      1. oinarria. Onuradunak.

      1. Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazariak diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen beste edozein talde, baldin eta:

        1. Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak badira, egoera aktiboan.

        2. Lehen aldiz parte hartzea kalitate-araubide hautagarri batean edo, ekoizpen ekologiko ziurtatuaren kalitate-araubideari dagokionez, ekoizpen-orientazio berriak lehen aldiz jasotzea 2025eko maiatzaren 15etik deialdi honetako eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu arteko aldian, 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.

          Ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen beste edozein talde mota direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, taldekide bakoitza onuraduntzat hartuko baita. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak izango dituena. Taldea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte. Eskabidearekin batera, entitatearen ordezkariak sinatutako dokumentua aurkeztu beharko da, II. eraikineko ereduaren arabera.

      2. Laguntzaren onuradun izan ahalko dira, 5 urtez gehienez, kalitate-araubidean sartzen diren egunetik aurrera.

        Produkzio ekologikoaren kalitate-araubidearen kasuan, beste produkzio-orientazio bat gehitu dutenean, ekoizpen-orientazio horretan inskribatu zirenetik aurrera kalkulatuko dira 5 urteak, transformazio-aldia barne.

      3. Pertsona batek aldi bat badarama kalitate-araubidean parte hartzen laguntza-eskabide bat aurkeztu aurretik, aurreko urte horiek kontuan hartuko dira onargarritasunaren 5 urteak kalkulatzeko, eta gainerako aldian soilik izan ahalko da onuradun.

      1. oinarria. Eskakizun espezifikoak.

        Dirulaguntzaren eskatzaileek, eskabidea aurkezterakoan, 4. oinarrian adierazitako betekizun orokorrez gain, hauek bete beharko dituzte:

        1. Alta emanda egotea Europar Batasunak aitortutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideen erregistroren batean: babestutako jatorri-deiturak (BJD), adierazpen geografiko babestuak (AGB) edo ekoizpen ekologikoak; hauek:

          Rioja JD kalifikatua, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (JDB), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (JDB), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (JDB), «Idiazabal» (JDB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (JDB) eta «Cava» (JDB).

          «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» AGB, eta «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» AGB.

          Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.

        2. Diruz lagun daitezkeen kalitate-araubideetan inskribatuta dauden araudiak eta arau teknikoak bete beharko dituzte. Jatorri Deitura Babestu batek edo Adierazpen Geografiko Babestu batek lagundutako produktuen kasuan, kalitate-araubideari buruzko informazioa eAmbrosian jaso beharko da.

        3. Kalitate-araubideetan inskribatuta egon beharko dute bai laguntza eskatzen dutenean, bai laguntza ordaintzen zaienean. Horretarako, organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzioa, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.

        4. Egunean izan beharko dute kuoten ordainketa, bai eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ere, diruz lagundu daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzaren barruan.

      2. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

      1. Kapitulu honetan jasotako laguntzak diruz laguntzeko modukotzat joko dira onuraduna kalitate-araubideetako batean inskribatzeak eragindako kostuak, araubide horietan parte hartzeko urteko kuota eta ziurtapen-kontrolen kostua, ziurtapen-prozeduretan ezarritako nahitaezko analisiak barne.

      2. Produktore berak hainbat araubidetan parte hartu ahal izango du, edo ekoizpen-orientazio desberdinak txertatu ahal izango ditu araubide berean ekoizpen ekologiko ziurtatuaren kasuan, eta bakoitzari dagozkion laguntzak metatu ahal izango ditu, 29.2 oinarrian ezarritako gehieneko mugaraino eta gehienez 5 urtez kalitate-araubidean lehen aldiz inskribatzen denetik edo ekoizpen ekologiko ziurtatuko ekoizpen-orientazio berri batean inskribatzen denetik.

      3. Urteen zenbaketa bereizita aplikatuko zaio kalitate-araubide bakoitzari edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazio bakoitzari, eta kalkulua egiteko, kontuan hartuko da nor den laguntzen onuraduna eta zein den laguntza horiei lotutako nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategia, bai eta kalitate-araubide horretan izena emanda daraman edo nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan ekoizpen-orientazioa duen urte-kopurua.

      1. oinarria. Laguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

      1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak honela kalkulatuko dira: diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubideko kontrol- eta ziurtapen-entitateak adierazitako unitateak bider kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak, IV. eranskineko «Ziurtatze-kostuak» izeneko agiriko taulan adierazitakoarekin bat etorriz.

        Idiazabalgo Gaztaren JDBrako esne-ekoizpenaren kasuan, aurreko kanpainako datuak erabiliko dira eta, sartu berrietarako, indarrean dagoen kanpaina amaitu arte itxarongo da behin betiko datuak ezagutzeko.

      2. Esku-hartze honetarako aurreikusitako primak % 15 handituko dira eskabidea aurkeztu duten ustiategien titularra emakumea bada, edo titulartasun partekatua bada, edota titularra pertsona juridiko bat bada baina emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza soziala badute, sozietatea bi kidek osatzen duten kasuetan, edo gutxienez partaidetza orekatua bada, gainerako kasuetan. Inola ere ezin izango da gainditu 27. oinarriaren 1. apartatuko gehieneko zenbatekoa.

      3. Deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako kopuruak emateko, guztiek jasoko dute erabakitako zenbatekoa. Ezarritako gehieneko zuzkidura orokorra nahikoa ez bada eskabide guztietarako, lehentasun-irizpide hauen arabera emango da:

        1. Emakumeek edo pertsona juridikoek egindako eskabideak, baldin eta emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza badute, elkartekideak bi pertsona fisiko diren kasuan, edo % 40koa hiru pertsona fisiko edo gehiago badira elkartekideak (5 puntu).

        2. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren araubidearekin bat egiten duten produktoreak izatea, edo kalitate-araubide horretako ekoizpen-orientazioak lehen aldiz ezartzen badituzte. (4 puntu).

        3. Euskal Okela AGBrako ziurtatutako behi-haragiaren produktoreak. (3 puntu).

        4. Latxa-Karrantzako ardi-esnearen produktoreak, Idiazabal JDBko gazta ekoizteko. (2 puntu).

        5. Beste JDB eta AGB batzuen produktoreak. (puntu 1).

          1. Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, lehentasuna hurrenkera honetan ezarriko da, onuradun-motaren arabera:

            1. Diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide batean baino gehiagotan inskribatuta daudela adierazten duten pertsonen eskabideak.

            2. Sektorean, lehen aldiz, lanean hasten diren nekazari gazteen eskabideak.

            3. Nekazari gazteen eskabideak (< 41 urte).

            4. Mendi-nekazaritzako eremuan, ustiategi bat duten pertsonen eskabideak.

            5. Gainerako eskabideak.

              1. oinarria. Laguntzaren intentsitatea.

              1. Onuradunaren urteko saria finkatzeko, kontuan hartuko da zenbateko kostua lagun daitekeen diruz, «kostu finkoak», inskribatzen den kalitate-araubideari edo -araubideei begira.

              2. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da ustiategi eta urte bakoitzeko, eta gehienez 5 urterako, onuraduna bertan inskribatzen denetik. Gehieneko aldia kalkulatzeko, kontuan hartuko da pertsona batek zenbat urtez jaso duen helburu bereko laguntza bat 2023-2027ko NPEPEaren programazio-aldiaren barruan (kalitate-araubide espezifikoa edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazioa).

              3. Era berean, ez da laguntzarik emango, jaso beharreko zenbatekoa gutxienez 400 eurokoa ez bada.

              4. Zenbait kalitate-araubidetan parte hartzeagatik edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazio batean baino gehiagotan parte hartzeagatik ematen diren laguntzak bateragarriak dira, betiere aurreko apartatuan ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badute.

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Kapitulu honetan jasotako laguntzek 2015-2022ko Landa Garapenerako Programako nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzea dute xede, bat etorriz 2024/3118 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin; horren bidez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako sektoreko minimis laguntzei aplikatzeko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua aldatzen da.

  2. Kapitulu honetan jasotako laguntzen helburua jarraipena ematea da 2015-2022ko LGParen Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Plana indarraldian eman diren 3.1 neurriko laguntzei, eta 5 urteko onargarritasun-aldia igaro ez bazaie.

  1. oinarria. Onuradunak.

  1. Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazariak diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen beste edozein talde, baldin eta:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak badira, egoera aktiboan.

    2. 2022. urtean, diruz lagun daitezkeen kalitate-araubideetan izena eman zuten eta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez, laguntza jasotzeko eskubidea aitortua zuten pertsonak.

      Ondasun-erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen beste edozein talde mota direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, taldekide bakoitza onuraduntzat hartuko baita. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak izango dituena. Taldea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte. Eskabidearekin batera, entitatearen ordezkariak sinatutako dokumentua aurkeztu beharko da, II. eraikineko ereduaren arabera.

  2. Laguntzaren onuradun izan ahalko dira, 5 urtez gehienez, kalitate-araubidean sartzen diren egunetik aurrera.

    Produkzio ekologikoaren kalitate-araubidearen kasuan, beste produkzio-orientazio bat gehitu dutenean, ekoizpen-orientazio horretan inskribatu zirenetik aurrera kalkulatuko dira 5 urteak, transformazio-aldia barne.

  3. Pertsona batek aldi bat badarama kalitate-araubidean parte hartzen laguntza-eskabide bat aurkeztu aurretik, aurreko urte horiek kontuan hartuko dira onargarritasunaren 5 urteak kalkulatzeko, eta gainerako aldian soilik izan ahalko da onuradun.

  1. oinarria. Eskakizun espezifikoak.

    Dirulaguntzaren eskatzaileek, eskabidea aurkezterakoan, 4. oinarrian adierazitako betekizun orokorrez gain, hauek bete beharko dituzte:

    1. Alta emanda egotea Europar Batasunak aitortutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideen erregistroren batean: babestutako jatorri-deiturak (BJD), adierazpen geografiko babestuak (AGB) edo ekoizpen ekologikoak; hauek:

      Rioja JD kalifikatua, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (JDB), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (JDB), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (JDB), «Idiazabal» (JDB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (JDB) eta «Cava» (JDB).

      «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» AGB, eta «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» AGB.

      Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.

    2. Diruz lagun daitezkeen kalitate-araubideetan inskribatuta dauden araudiak eta arau teknikoak bete beharko dituzte. Jatorri Deitura Babestu batek edo Adierazpen Geografiko Babestu batek lagundutako produktuen kasuan, kalitate-araubideari buruzko informazioa eAmbrosian jaso beharko da.

    3. Kalitate-araubideetan inskribatuta egon beharko dute bai laguntza eskatzen dutenean, bai laguntza ordaintzen zaienean. Horretarako, organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzioa, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.

    4. Egunean izan beharko dute kuoten ordainketa, bai eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ere, diruz lagundu daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzaren barruan.

    5. Lehen aldiz parte hartu izana 2015-2022 aldirako EAEko Landa Garapenerako Programaren kalitate-araubideetan, horietan 2022an izena eman izana eta laguntza jasotzeko eskubidea aitortua izatea Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

      IV. kapituluari dagozkion eragiketak ez egotea amaituta eskabidea aurkezten den unean, laguntzak eragin sustatzailea izan dezan, Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

  2. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

  1. Kapitulu honetan jasotako laguntzak diruz laguntzeko modukotzat joko dira onuraduna kalitate-araubideetako batean inskribatzeak eragindako kostuak, araubide horietan parte hartzeko urteko kuota eta ziurtapen-kontrolen kostua, ziurtapen-prozeduretan ezarritako nahitaezko analisiak barne.

  2. Produktore berak hainbat araubidetan parte hartu ahal izango du, edo ekoizpen-orientazio desberdinak txertatu ahal izango ditu araubide berean ekoizpen ekologiko ziurtatuaren kasuan, eta bakoitzari dagozkion laguntzak metatu ahal izango ditu, 35.2 oinarrian ezarritako gehieneko mugaraino eta gehienez 5 urtez kalitate-araubidean lehen aldiz inskribatzen denetik edo ekoizpen ekologiko ziurtatuko ekoizpen-orientazio berri batean inskribatzen denetik.

  3. Urteen zenbaketa bereizita aplikatuko zaio kalitate-araubide bakoitzari edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazio bakoitzari eta, kalkulua egiteko, kontuan hartuko da laguntzen onuraduna nor den edo laguntza horiei lotutako nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategia zein den, bai eta kalitate-araubide horretan izena emanda daraman urte-kopurua edo nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan ekoizpen-orientazioa duen urte-kopurua ere.

  1. oinarria. Laguntzak baloratzea eta esleitzea.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak honela kalkulatuko dira: diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubideko kontrol- eta ziurtapen-entitateak adierazitako unitateak bider kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak, IV. eranskineko «Ziurtatze-kostuak» izeneko agiriko taulan adierazitakoarekin bat etorriz.

    Idiazabalgo Gaztaren JDBrako esne-ekoizpenaren kasuan, aurreko kanpainako datuak erabiliko dira eta, sartu berrietarako, indarrean dagoen kanpaina amaitu arte itxarongo da behin betiko datuak ezagutzeko.

  2. Esku-hartze honetarako aurreikusitako primak % 15 handituko dira eskabidea aurkeztu duten ustiategien titularra emakumea bada, edo titulartasun partekatua bada, edota titularra pertsona juridiko bat bada baina emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza soziala badute, sozietatea bi kidek osatzen duten kasuetan, edo gutxienez partaidetza orekatua bada, gainerako kasuetan. Inola ere ezin izango da gainditu 35. oinarriaren 2. apartatuko gehieneko zenbatekoa.

  3. Deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako kopuruak emateko, guztiek jasoko dute erabakitako zenbatekoa. Ezarritako gehieneko zuzkidura orokorra nahikoa ez bada eskabide guztietarako, lehentasun-irizpide hauen arabera emango da:

    1. Emakumeek edo pertsona juridikoek egindako eskabideak, baldin eta emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza badute, elkartekideak bi pertsona fisiko diren kasuan, edo % 40koa hiru pertsona fisiko edo gehiago badira elkartekideak (5 puntu).

    2. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren araubidearekin bat egiten duten produktoreak izatea, edo kalitate-araubide horretako ekoizpen-orientazioak lehen aldiz ezartzen badituzte. (4 puntu).

    3. Euskal Okela AGBrako ziurtatutako behi-haragiaren produktoreak. (3 puntu).

    4. Latxa-Karrantzako ardi-esnearen produktoreak, Idiazabal JDBko gazta ekoizteko. (2 puntu).

    5. Beste JDB eta AGB batzuen produktoreak. (puntu 1).

  4. Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, lehentasuna hurrenkera honetan ezarriko da, onuradun-motaren arabera:

    1. Diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide batean baino gehiagotan inskribatuta daudela adierazten duten pertsonen eskabideak.

    2. Sektorean, lehen aldiz, lanean hasten diren nekazari gazteen eskabideak.

    3. Nekazari gazteen eskabideak (< 41 urte).

    4. Mendi-nekazaritzako eremuan, ustiategi bat duten pertsonen eskabideak.

    5. Gainerako eskabideak.

      1. oinarria. Laguntzaren intentsitatea.

      1. Onuradunaren urteko saria finkatzeko, kontuan hartuko da zenbateko kostua lagun daitekeen diruz, «kostu finkoak», inskribatzen den kalitate-araubideari edo -araubideei begira.

      2. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da ustiategi eta urte bakoitzeko, eta gehienez 5 urterako, onuraduna bertan inskribatzen denetik. Gehieneko aldia kalkulatzeko, kontuan hartuko da pertsona batek zenbat urtez jaso duen helburu bereko laguntza bat 2023-2027ko NPEPEaren programazio-aldiaren barruan (kalitate-araubide espezifikoa edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazioa).

      3. Era berean, ez da laguntzarik emango, jaso beharreko zenbatekoa gutxienez 400 eurokoa ez bada.

      4. Zenbait kalitate-araubidetan parte hartzeagatik edo ekoizpen ekologikoko ekoizpen-orientazio batean baino gehiagotan parte hartzeagatik ematen diren laguntzak bateragarriak dira, betiere aurreko apartatuan ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badute.

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Kapitulu honetan jasotzen diren laguntzen helburua informazio- eta sustapen-jarduerak diruz laguntzea da, produktore-taldeek Europar Batasuneko merkaturako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek babestutako produktuei begira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan kokatuz.

  2. Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

    1. Kalitatezko produktuen informazioa eta sustapena bultzatzea, kontsumitzaileek EBko edo Estatuko kalitate-programen arabera egindako produktuen ezaugarri bereizien berri izan dezaten, informazio- edo sustapen-kanpainen bidez.

    2. Produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

      1. oinarria. Onuradunak.

      1. Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira nortasun juridiko propioa duten eta Jatorri Deitura (JD) edo Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) kudeatzeko autonomia duten pertsona juridikoak, baldin eta nekazaritzako elikagaien kalitate-figurak kudeatzeko organo gisa jarduten badute eta lankidetzan aritzen badira nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuei buruzko informazioa emateko eta produktu horiek sustatzeko kalitate-araubide hauetan:

        1. Rioja JD kalifikatua, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (JDB), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (JDB), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (JDB), «Idiazabal» (JDB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (JDB) eta «Cava» (JDB).

        2. «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» AGB, eta «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» AGB.

        3. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.

      2. Gehienez ere, 7 urtez izan ahalko dira laguntzaren onuradun, Espainiako Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027ko Plan Estrategiko Nazionala indarrean dagoen bitartean.

      1. oinarria. Eskakizun espezifikoak.

        Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, 4. oinarrian ezarritako betekizun orokorrez gain, hauek ere bete behar dira:

        1. Ekintza-plana edukitzea, hauek jasoko dituena:

          Kalitate-figura horien babespean, nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta informazioa zabaltzeko garatu beharreko jardueren programa, eta memoria xehatua edukiko du, honako hauek deskribatuz: hasierako egoera eta proiektuaren osagaiak, egin beharreko informazio- eta sustapen-jarduerak garatzeko faseak eta helburuak, jardueren xehetasunak non garatuko diren barne, sustatuko diren produktu-motak, informazioari eta sustapenari lotutako inbertsioak eta gastuak, eta gauzatze-data posibleak. Era berean, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatu beharko da, eta eskabidea hautatzeko eta laguntza kalkulatzeko garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio eman ahal izango da, 41. oinarriko balorazio-irizpideak kontuan hartuta.

          Ekintza-planaren barruan egingo diren jardueren zerrenda zehatza, honako hauekin batera: bakoitzaren balorazio ekonomikoa, 40.3 oinarriaren arabera dagokion gastu-kapitulua, eta VI. eranskineko kostuen moderazioa aplikatzeko beharrezko dokumentazioa. Eskakizun horrek hirugarrenek egiten dituzten ekintza-planeko jarduerei ere eragiten die, nahiz eta laguntza eskatzen duen erakundearen eta beste enpresa baten edo batzuen arteko zerbitzu-kontratu batean sartuta egon.

          Zerrenda hori euskadi.eus web-orrian dagoen «proposatutako jardueren zerrenda zehatza» ereduan beteko da eta kostuen moderazioa ere jasoko du, aurrekontuak eta hautatutako proposamena zehaztuta.

        2. EBko legeak eta nazio mailako lege aplikagarriak bete behar dira, eta, zehatzago esanda, aipamen argi bat egin behar zaie beti alkoholdun edarien kontsumo arduratsuari eta alkohol-abusuaren arriskuari buruzko lege- eta erregelamendu-xedapenei, hauetarako informazio- eta sustapen-jardueretan: Errioxa/Rioja JD kalifikatua, «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» BJD, «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» BJD, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» BJD eta «Euskal sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» BJD.

        3. Eragiketak amaituta ez egotea eskaera egiten den egunean, laguntzak eragin pizgarria izan dezan Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

      2. oinarria. Dokumentazio espezifikoa.

        Agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte kapitulu honetan adierazitako laguntza eskatu nahi dutenek, 7. oinarrian xedatutako agiri orokorrez gain:

        38. oinarrian zehaztutako Ekintza-plana.

        1. Dirulaguntza eskatzea eragin duten gastu guztien aurrekontua edo proformako faktura. Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 30.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa 40 000 euro edo handiagoa bada obretan, edo 15 000 euro edo handiagoa gainerakoan, gutxienez hiru hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde eskaintza horiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta gastua ez den dirulaguntzaren aurretik egin. Kasu hauetan, kostuen moderazioa egiaztatu beharko da VI. eranskinean adierazitakoaren arabera. Beharrezkoa izango da kostu-moderazioaren datu guztiak jasotzen dituen taula xehatua aurkeztea, Excel formatuan, web-orrian dagoen ereduaren arabera.

        2. Eskabidean, balorazio-irizpideei buruzko informazio hau jaso beharko da:

          Produktu-gamen kopurua. Kalitate-araubide horretan dauden produktu ezberdinen kopurua eta baldintza-agirietan berariaz aipatzen diren eta etiketan aipamen espezifikoa duten produktu-barietateen kopurua da produktu-gama. Produkzio ekologikorako, produkzio-orientazioen kopurua sartu behar da.

          Kalitate-araubidearen lurralde-eremua (operadoreak dituzten lurralde historikoen kopurua).

          Azken 5 urteetan, kalitate-araubidean edo entitatean sartu diren gazteen kopurua (41 urtetik beherakoak).

          Kalitate-araubidean inskribatuta eta alta-egoeran dauden pertsonen kopurua EAEn, agindu arautzailea argitaratzen den egunean.

          Euskara hutsezko sustapen-jarduerak edo argitalpenetan, irratian edo telebistan euskarazko publizitate-kanpainak egin diren edo ez.

          Diruz lagundu daitekeen kalitate-araubidean edo entitate eskatzailean inskribatutako produktoreen kopurua.

          Jakinaraztea ea laguntzen eskatzailea diruz lagundu daitezkeen kalitate-figuretako baten kudeaketa-entitatea den.

          Azken 5 urteetan, kalitate-araubideetan sartu diren emakumeen kopurua.

          Azken 5 urteetan, kalitate-araubidean edo entitatean sartu diren 41 urtetik beherako gazteen kopurua justifikatzen duen dokumentua (II. eranskina), gazteen izen-abizenak, NAN/IFZ, jaiotza-data eta inskripzio-urtea adierazita.

          Azken 5 urteetan, kalitate-araubidean edo entitatean sartu diren emakumeen kopurua justifikatzen duen dokumentua (II. eranskina), gazteen izen-abizenak, NAN/IFZ, jaiotza-data eta inskripzio-urtea adierazita.

      3. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak.

      1. Produktoreen taldeentzako laguntzak informazio- eta promozio-jarduerek eragindako kostuak ordaintzeko erabiliko dira, Europar Batasuneko merkatuan egiten direnak soilik eta kalitate-araubideek babestutako produktuei dagokienez.

      2. Diruz lagundu ahal izango dira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean egindako informazio- eta sustapen-kanpainak abian jartzearen ondoriozko kostuak, behar bezala justifikatuta badaude, gehienez ere % 70era arte, 42. oinarrian adierazitakoaren arabera.

      3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak informazio- eta sustapen-ekintza hauetakoak izan behar dira:

        1. Kalitate-ezaugarri bereizgarrien publizitatea egitea hainbat euskarritan: telebista, prentsa, irratia, Internet, sare sozialak eta beste komunikabide batzuk.

        2. Komunikazio-euskarriak lantzea eta ekoiztea: liburuxkak, bideoak, eta komunikazio eta banaketako bestelako euskarriak.

        3. Ekintzak burutzea harreman publikoetarako eta kalitate-bereizgarriak aditzera emateko.

        4. Dastaketak egitea.

        5. Gizartea (ikasleak, kontsumitzaileak, preskriptoreak...) produktuen kalitate-bereizgarriez sentsibilizatzeko ekintzak egitea.

        6. Salmentak aditzera emateko eta sustatzeko ekintzak egitea banaketa handiko establezimenduetan.

        7. Ezagutza eta salmentak sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki tradizionaletan.

        8. Komunikazio- eta sustapen-ekintzak egitea produktu jakin bat kontsumitzea edo erostea gomendatzen duten pertsona edo erakundeekin (preskriptoreak).

        9. Kalitateko euskal nekazaritza-elikagaiak Estatuko merkatuetan sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

        10. Azoketan parte hartzen laguntzea eta negozio-agendak antolatzea.

        11. Ostatu, jatetxe eta catering kanalean (HORECA) eta zirkuitu laburretan, salmentak dinamizatzea.

        12. Teknologia berrien bidez, informazio- eta sustapen-ekintzak egitea.

        1. Kalitate-araubideekin lotutako bestelako sustapen-, publizitate- eta informazio-jarduerak egitea, 36. oinarrian jasotako helbururen bat dutenak.

      4. Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean, honako gastu-kategoria hauek sartu ahal izango dira:

        1. Proiektuak prestatzeko fasea:

          1. Proiektuan parte hartzen duen eskatzailearen pertsonal propioaren kostuak, informazio- eta sustapen-ekintzekin lotura zuzena dutenak. Nolanahi ere, frogatu beharko da, dagokion justifikazioa aurkeztuta, ekintza-planaren barruan pertsonek zenbat denbora ematen duten edo zer funtzio egiten dituzten jarduera horiek aurrera eramateko.

          2. Zeharkako kostuak: justifikatu ezin diren kostu orokorrak (adibidez, alokairua, ura, argia, etab.), pertsonalaren zuzeneko kostu hautagarrien % 15eraino. Ez da beharrezkoa izango kostu horiek justifikatzea.

          3. Zerbitzuak ematea.

          4. Beste gastu batzuk: (joan-etorriak, mantenua, material suntsikorra eta abar).

        2. Proiektuen exekuzio-fasea:

      5. Proiektuan parte hartzen duen pertsonal propioaren kostuak, informazio- eta sustapen-ekintzekin lotura dutenak. Nolanahi ere, frogatu beharko da, dagokion justifikazioa aurkeztuta, ekintza-planaren barruan pertsonek zenbat denbora ematen duten edo zer funtzio egiten dituzten sustapen- eta informazio-ekintzak aurrera eramateko.

      6. Zeharkako kostuak: justifikatu ezin diren kostu orokorrak (adibidez, alokairua, ura, argia, etab.), pertsonalaren zuzeneko kostu hautagarrien % 15eraino. Ez da beharrezkoa izango kostu horiek justifikatzea.

      7. Zerbitzuak ematea.

      8. Ekipo-ondasunak, azpiegiturak eta prototipoak: alokairua edo amortizazioa (erosiz gero).

      9. Material suntsikorra.

      10. Joan-etorriak eta mantenua.

      11. Beste gastu batzuk: jabetza intelektuala, kontu-ikuskaritzak, itzulpenak, ekitaldietako inskripzioak, dibulgazio-gastuak, koordinazio-gastuak, etab.

    3. Gastu orokorrak: halakotzat jo ahal izango dira merkatu-azterketen gastuak, aholkularitzarenak, kanpainaren aldez aurreko diseinuenak, inskripzioenak, espazio-erreserbenak, etab.

      1. Ezingo dira diruz lagundu informazio- eta sustapen-jarduera hauek:

        1. Kanpo-merkaturako (EBtik kanpo) egin diren eta diruz lagun daitezkeen kalitate-figuren informazio- eta sustapen-ekintzak.

        2. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarteek sustatutako ekintzak, baldin eta euren eragiketa-funtsen bidez finantzatu badira.

        3. Espainiako Estatuan egindako Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean, MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialak diruz laguntzen dituen Batasuneko ardoen sustapen- edo informazio-ekintzak, ardoaren kontsumo arduratsua sustatzen dutenak edo JD eta adierazpen geografikoak arautzen dituzten kalitate-araubideak sustatzen dituztenak.

        4. Kalitate-araubide hautagarrietako merkataritza-markak kontsumitzera bultzatzen dutenak.

        5. Mezu nagusitzat produktuaren jatorria hartzen dutenak, kasu hauetan izan ezik: «Idiazabal» (BJD), «Errioxa/Rioja jatorri-deitura» (JD), «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Euskal sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (AGB), «Euskal Okela» edo «Carne de vacuno del País Vasco» (AGB) eta Gernikako Piperra/Pimiento de Gernika» (AGB) eta «Cava» (JDB).

        6. Eskabidea aurkeztu aurretik egindako jarduerei dagozkien gastuak, gastu orokorrak izan ezik.

        7. Erakunde eskatzaileak, zerbitzuak emateagatik edo errentamenduengatik, bera parte den edo bere parte diren beste elkarte batzuei ordaintzen dizkien gastuak.

      2. Inola ere ezin izango da BEZa diruz lagundu, baldin eta berreskura edo konpentsa badaiteke Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.8 artikuluaren arabera. Bai erakundea BEZetik salbuetsita badago, bai BEZaren mendeko jarduerak eta jarduera salbuetsiak egiteagatik hainbanaketa aplikatzen bazaio, agiri bidez egiaztatu beharko du hori beti.

      3. Beste autonomia-erkidego batzuetan ere ezarritako kalitate-figuren kasuan, diruz lagundu daitekeen gastua murriztu egingo da kontuan hartuta produktu ziurtatuari zenbateko proportzioa dagokion Euskal Autonomia Erkidegoan (pisuari edo bolumenari dagokionez) kalitate-figura osoarekin alderatuta, deialdia argitaratzen den unean amaitutako azken kanpainan. Nolanahi ere, laguntza kudeatzen duen organoak kalitate-araubidea ezarrita duten beste autonomia-erkidegoei jakinaraziko die Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutako ekoizpen-ehunekoa.

      1. oinarria. Proiektuak baloratzea eta esleitzea.

        Espedienteen balorazioa eta lortutako puntuen araberako hurrenkera, handienetik txikienera, III. eranskinean zehazten diren irizpide hauen arabera egingo da:

        1. Produktuen gama bat baino gehiago hartzen duten kalitate-araubideak sustatzeko jarduerak. 20 puntu gama bakarrerako, eta, 50 puntu, 5 gama-produktu baino gehiagoko araubideetarako.

        2. Kalitate-araubidearen jarduneko lurralde-eremua (operadoreak dituzten lurralde historikoen kopurua). Lurralde historiko bakoitzak 5 puntu izango ditu.

        3. Lanean ari diren gazteen kopurua. Azken 5 urteetan, diruz lagundu beharreko sustapen-jarduerak aurkezten dituzten kalitate-araubideetako gazteak. 0 eta 20 puntu artean (20 puntu: 10 gazte edo gehiago sartu dituzten araubideak). Eskabideari erantsitako dokumentazioarekin batera, izen-abizenak, NAN/IFZ eta inskripzio-urtea adierazi beharko dira.

        4. Kalitate-araubidean inskribatuta eta alta-egoeran dauden pertsonen kopurua EAEn, agindu arautzailea argitaratzen den egunean. 10 eta 40 puntu artean; 10 puntu 100 operadore baino gutxiago, eta, 40 puntu, 600 operadore edo gehiago.

        5. Euskara hutsezko sustapen-jarduerak edo euskarazko argitalpenetan, irratian edo telebistan egindako publizitate-kanpainak abian jartzea (10 puntu).

        6. Diruz lagundu daitekeen beste kalitate-araubide bat kudeatzen duen beste produktore-elkarte batekin batera jarduerak egitea (5 puntu).

        7. Laguntzen eskatzailea, gainera, diruz lagundu daitekeen kalitate-figura kudeatzen duen entitatea da (50 puntu).

        8. Sartu diren emakumeen kopurua. Azken 5 urteetan, diruz lagundu beharreko sustapen-jarduerak aurkezten dituzten kalitate-araubideetan sartutako emakumeak. 0 eta 20 puntu artean (20 puntu: 10 emakume edo gehiago sartu dituzten araubideak). Eskabideari erantsitako dokumentazioarekin batera, izen-abizenak, NAN/IFZ eta inskripzio-urtea adierazi beharko dira.

      2. oinarria. Laguntzaren intentsitatea.

        Laguntzaren intentsitatea zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:

        1. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70era hel daiteke gehienez laguntza, espedienteak lortutako puntu-kopuruari lotutako baremo hauen araberako proportzioan:

          35-50 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 35 eta % 55 artean.

          51-90 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 55,1 eta % 60 artean.

          91-100 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60,1 eta % 65 artean.

          1. 101-110 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65,1 eta % 66 artean.

          2. 111-120 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 66,1 eta % 67 artean.

          3. 121-130 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 67,1 eta % 68 artean.

          4. 131-140 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 68,1 eta % 69 artean.

          5. 140 < puntu: diruz lagun daitezkeen % 69,1.

        2. Onuradun bakoitzeko, 150.000 eurokoa izango da informazio- edo sustapen-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua; jardueratzat hartuko da informazio- edo sustapen-programa bat osatzen duten ekintzen multzoa.

        3. Gastu hautagarriaren gutxieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa da erakunde eskatzaile bakoitzeko.

        4. Kalitate-araubide hautagarri batek ere ezin izango du esku-hartze honetarako aurreikusitako gastu publikoaren % 25 baino gehiago jaso Euskal Autonomia Erkidegoko NPEaren 2023-2027ko Plan Estrategikoaren aldi osorako.

        5. Beste autonomia-erkidego batzuetan ere ezarritako kalitate-figuren kasuan, diruz lagundu daitekeen gastua murriztu egingo da kontuan hartuta produktu ziurtatuari zenbateko proportzioa dagokion Euskal Autonomia Erkidegoan kalitate-figura osoarekin alderatuta (pisuari edo bolumenari dagokionez), deialdia argitaratzen den unean amaitutako azken kanpainan.

          (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik