Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2026ko maiatzaren 19ko Agindua, zeinaren bitartez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, autonomia mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, Euskal Autonomia Erkidegoko kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleena, desagertzear dauden Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3119
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/06/25
  • Argitaratze-data: 2026/07/09

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, autonomia mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Ana María Sánchez Gutiérrez, Fernando Garate Elorza eta Martín Echegaray Lópezek esleipen horren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak aztertuta, Hezkuntzako sailburuak aginduen bidez ebatzi du kontuan hartuko direla errekurtsogileen eskaerak. Era berean, aldaketak egin dira Carolina Calderón Martínez, Manex Munduate Ugartemendia, Maitane Bengoa Eiguren, Ainhoa Guenaga Iruguenpagate, Ane Hernani Santamaría, Nerea Iriondo Osa eta Luis Ignacio Viana Ruiz de Aguirreren esleipenetan.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena (Agindua, 2026ko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, autonomia mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, Euskal Autonomia Erkidegoko kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleena, desagertzear dauden Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistena). Hona hemen aldaketak:

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Ana María Sánchez Gutiérrezi hasierako lanpostu huts gisa esleitu zitzaion destinoa (Miguel de Unamuno BHI; Gaztelania eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta behin betiko destinoa ematea erresultako lanpostu huts gisa (Miguel de Unamuno BHI; Gaztelania eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Carolina Calderón Martínezi erresultako lanpostu huts gisa esleitu zitzaion destinoa (Miguel de Unamuno BHI; Gaztelania eta Literatura espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Fernando Garate Elorzari esleitu zitzaion destinoa (Bizarain BHI; Curriculum-aniztasuna: Zientzia eta Teknologiaren Esparrua espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (Lizardi BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Manex Munduate Ugartemendiari esleitu zitzaion destinoa (Lizardi BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (Urbi BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Maitane Bengoa Eigureni esleitu zitzaion destinoa (Urbi BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta berriro geratzea behin-behineko destinoko egoeran, ikasturte-hasierako esleipenetan parte hartu beharko duela.

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Ainhoa Guenaga Iruguenpagateri esleitu zitzaion destinoa (Ermua BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (Uribarri BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Ane Hernani Santamaríari esleitu zitzaion destinoa (Paulo Freire HHI; Helduen Hezkuntzako Zientzia eta Teknologiaren Esparrua espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (Ermua BHI; Biologia eta Geologia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Nerea Iriondo Osari esleitu zitzaion destinoa (Eguskitza BHI; Euskara eta Literatura espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen administrazio-egoerari eustea.

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Martín Echegaray Lópezi esleitu zitzaion destinoa (Cristóbal Gamón BHI; Matematika espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna), eta behin betiko destinoa ematea Toki Alai BHIn (Matematika espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Baliogabetzea errekurtsoa izan duen aginduaren bitartez Luis Ignacio Viana Ruiz de Aguirreri esleitu zitzaion destinoa (Arabako UHEI; Geografia eta Historia espezialitatea; 2. hizkuntza-eskakizuna).

Bigarrena. Agindu honek 2026ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Goian aipatutako izendapenek 2026ko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Laugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARIA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.