Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko ekainaren 24koa, Hezkuntza Saileko sailburuarena, hutsik dagoen Hezkuntza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren lanpostua (512076/4) izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2973
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/06/24
  • Argitaratze-data: 2026/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Xedapen hauek betez: Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikulua eta Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren laugarren oinarria (2026ko maiatzaren 20ko EHAAn argitaratutako agindu horren bidez, Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua kodea: 512076, dotazioa: 4 izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen)

Lehenengoa. Lurralde-ordezkari izendatzea Paula Jorge Herrero andrea, Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (kodea 512076, dotazioa: 4; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena. Izendapenak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.