Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko azaroaren 6koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Deskarbonizazioko zuzendaria abstenitu egingo dela eta Trantsizio Energetikoko sailburuordeak hura ordezkatzea erabaki dela, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.k 2026ko ekainaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko prozeduran (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena zen ebazpena). Ebazpen horren bidez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.ri eskatzen zaio lehendik zegoen hornidura normala kosturik gabe berrezartzeko, eta deusez deklaratzeko J.R.V.ren (hornidura-puntuaren titularra da) etxeko kontsumoen birfakturazioa, Balmasedako (Bizkaia) Enkarterri etorbidekoa (CUPS: ES0021000009999377BD).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4881
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/11/06
- Argitaratze-data: 2026/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak (Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), lehenengo xedapen gehigarrian ordezkapenen araubideari buruzkoan, ezartzen duenez, baldin dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postuak hutsik badaude, titularrak kanpoan edo gaixorik badaude eta haien abstentzioa edo errekusazioa deklaratu bada, arau honi jarraituz egingo dira ordezkapenak, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:
Saileko gainerako zuzendarien ordezkoa haien gainetik dagoen sailburuordea izango da.
2026Ko azaroaren 5ean, Deskarbonizazioko zuzendariak jakinarazi zuen abstenitu egiten dela I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.k 2026ko ekainaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko prozeduran (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena zen ebazpena), interes-gatazka bat dagoelako, Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errekurritutako ebazpenaren bidez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.ri eskatzen zaio lehendik zegoen hornidura normala kosturik gabe berrezartzeko, eta deusez deklaratzeko J.R.V.ren (hornidura-puntuaren titularra da) etxeko kontsumoen birfakturazioa, Balmasedako (Bizkaia) Enkarterri etorbidekoa (CUPS: ES0021000009999377BD).
Horrenbestez, hau
Deklaratzea Deskarbonizazioko zuzendaria abstenitu egingo dela eta Trantsizio Energetikoko sailburuordeak hura ordezkatzea erabaki dela, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.k 2026ko ekainaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko prozeduran (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena zen ebazpena). Ebazpen horren bidez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.ri eskatzen zaio lehendik zegoen hornidura normala kosturik gabe berrezartzeko, eta deusez deklaratzeko J.R.V.ren (hornidura-puntuaren titularra da) etxeko kontsumoen birfakturazioa, Balmasedako (Bizkaia) Enkarterri etorbidekoa (CUPS: ES0021000009999377BD).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 6a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.