Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko azaroaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako epaimahaiaren osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 4905
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/11/04
- Argitaratze-data: 2026/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
2026ko irailaren 3an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako, eta, era berean, haren oinarriak onartzen dira.
Antzeman da Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako bigarren epaimahaikide titular izendatutako pertsona ezin dela epaimahai horretan sartu arrazoi justifikatuengatik, eta, beraz, beste izendapen bat egin behar da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatutakoarekin lotuta, honako hau
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 4a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.